Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aurreko astean bezala, aste honetan ere irakasleak 20 minutu eskaini dizkio klaseari azalpenak emateko. Modu honetan, gainontzeko denbora unitate didaktikoa egiteko erabili dugu, eta ostiralean aurkezpena izan dutenek, aurkezpena prestatzeko, eta informazioa bilatzeko erabili dute. Aste honetan emandako azalpena, "asmoa"ren inguruan izan da; zein asmo mota dauden, irakaste-ikaste prozesuaren asmoak zeintzuk diren, orokortasuna eta globaltasuna kontuan hartzean, derrigortasuna kontuan hartzean, eta asmo guztiak elkargarriak diren jakitean datza.
Bestalde, Maitanek, haurrenganako abusu sexualen inguruko ikastaro baten berri eman digu. Ikastaroa testu eta bideo batzuk ikustean eta aztertzean datza, eta gai horren inguruan oinarrizko prestakuntza eskaintzea du helburu. Partehartzaileek beren iritzia foro batean adierazi beharko dute ikastaroa gidatzen duenarekiko feedback-a emateko. Proiektu hau zuzentzen duena hain zuzen, Leioako ikasle bat da, gradu amaierako lanean burubelarri dabilen haurrenganako abusu sexualaren gaia hautatu duen ikasle bat. Ikastaro honen bitartez jasotzen duena, bere lanean txertatuko du.

Gaian sartuz, zein asmo mota ditugu?
1. Ze pertsona mota eraikitzen lagundu nahi dugu?
2. Zein gaitasun dira ezinbesteko pertsona batengan?
3. Nola irakatsi nahi duzu?
4. Zein printzipio mantenduko zenuke beti zure irakaskuntzan?
Irakaste-ikaste prozesuaren asmoei dagokienez berriz, zeintzuk dira?
Orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik aldiz, zeintzuk dira?

Derrigortasuna kontuan harturik ordea, zeintzuk dira?

Asmo guztiak elkargarriak dira?
Aurkezpenetan zentratuz, 3 talde aritu dira aste honetan jorratutakoaren inguruan eurek prestaturiko lanak aurkezten.
Batetik, honako aurkezpen hau izan dugu, irakaste-ikaste prozesuaren asmoetan zentratuz:
helburuak, adierazpen helburua, prozedura printzipioa, zein helburu mota dauden, eta asmo guztiak elkargarriak diren ala ez azaldu digute.
HELBURUAK:
-Lortu nahi den EMAITZA da eta IRAKASTE-IKASTE prozesuen baitan kokatzen da.
-Helburuek NORA heldu behar garen esaten dute, baina zer egin behar dugun esan gabe.
ADIERAZPEN HELBURUA:
-Umeak lan egin behar duen EGOERA edo ARAZOA hausnartzeko, esploratzeko… aukerak dira.
-Adierazpen helburuak esaten digute NORA heldu nahi dugun baina EZ horietan ARITZEKO BALDINTZAK.
-Helburu hauek ANIZTASUNA bilatzen dute.
PROZEDURA PRINTZIPIOA:
-Irakasleak egin behar duena zehazten du
-Ez digute esaten NORA heldu baizik eta ZER ibilbide mota egin
HELBURU MOTAK:
1. Orokortasuna eta Globaltasuna
2. Derrigorrezkotasuna
Azkenik, euren proposamena azaldu dute taula baten bitartez:
Oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Gainera Maitaneren klase emateko moduarekin, 20minutu soilik eskainirik teoriari, azalpenak laburrak, argiak eta zehatzak izanik, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanarekin. Izan ere, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, oso egokia, praktikoa eta dinamikoa iruditzen zait aurkezpenen bidez astean zehar eginikoa edo jasotako informazioa, jarraibideak edota argibideak gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko, baliabide hau.
Maitanek aipaturiko ikastaroari dagokionez, oso ikastaro interesgarria dela iruditu zait. Izan ere, gradu osoan zehar ez dugu haurrenganako abusu sexualen inguruan ezer jorratuko, eta oso gai interesgarria iruditzen zait. Gainera, etorkizunean honelako egoera baten aurkituz gero, oso baliagarri egingo zaigulakoan nago ikastaro honetan ikas dezakegun guztia, informazio benetan baliagarria topatuko dugulakoan bainago. Hori dela eta, ikastaroan parte hartzea erabaki dut.
Aurkezpenei dagokienez, lehenengo taldearen aurkezpena, oso aurkezpen egokia iruditu zait. Gainera, oso ongi azaldu dute dena, eta erabili duten power-pointa oso zehatza eta argia iruditu zait. Bestalde, gaia gehiago sakontzeko oso bideo aproposa hautatu dutela iruditzen zait, niri pertsonalki behintzat asko gustatu zait. Laburbilduz, ez zait batere aurkezpen astuna egin, eta ongi prestatuta ekarri dutenez, ez zait zaila egin arreta mantentzea.
Bigarren taldeari dagokionez, primeran aritu direla iruditu zait, dinamikoa izan da aurkezpena, eta lana ongi bideratuta eskaini digute. Gainera, txertatu duten bideoa oso interesgarria iruditu zait, bideoan ongi iksten den bezala, haurrei eska diezaiekegun jakintza-maila kasu logiko batzuetan, uste duguna baño urriagoa baita. Beraz, adibide egokia iruditu zait esperimentu hau, gainerako ikaskideekin partekatzeko.
Hirugarren eta azken taldeari dagokionez berriz, hauek ere primeran aritu direla iruditzen zait. Gainera, oso aproposa iruditu zait adibide moduan jartzea eurek proposaturiko taula. Honez gain, ikaragarrik gustatu zaizkit aukeratu dituzten xedeak, oso baliagarri izango zaizkielakoan nago euren unitate didaktikoa burutzerako garaian. Laburbilduz, oso lan interesgarria eta praktikoa burutu dute, aurkezpena dinamikoa izan da, eta oso erraza izan da arreta mantentzea.

- Definizioak:
- Helburua: umeengan lortu edo garatu nahi dugun gaitasun edo jokabidea.
- Konpetentzia: hainbat eratako ikasketa integratzen dituen gaitasuna, egoera zehatzetan jokoan jartzen dena.
- Adierazpen-helburua: umeak lan egin behar duen egoera, aurre egin behar dion arazoa edo inplikatu beharreko betebeharra.
- Prozedura-printzipioa: irakaste-ikaste prozesua garatzean bete behar den baldintza edo irizpidea zehazten duena.
- Adibideak
- Helburua: animalia basatiak ezagutzea.
- Konpetentzia: kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasunekoan konpetentzia.
- Adierazpen-helburua: zoo-parkea bisitatu eta bisita ikasgelan landu.
- Prozedura-printzipioa: gelako esperientziak gure giro hurbilarekin lotu.
Orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik aldiz, zeintzuk dira?
- Definizioak
- Xedea: garatu nahi dugun pertsona mota (edo ume mota) definitzen du erabateko orokortasunez.
- Helburu orokorra: pertsonengan edo umeengan garatu nahi dugun ahalmen edo gaitasuna da. Xedearen zehaztapena da.
- Helburu espezifikoa: umeengan lortu nahi ditugun gaitasun oso zehatza edo jokabidea da. Helburu orokorraren zehaztapena da.
- Adibideak
- Xedea: umeak integralki garatuta egon.
- Helburu orokorra: norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea.
- Helburu espezifikoa: libreki egin ditzakeen hainbat ekintzatan (jolasak, plastika, etab.), lehenengoz zer egingo duen pentsatzea eta gero egitea.

Derrigortasuna kontuan harturik ordea, zeintzuk dira?
- Definizioak
- Gutxieneko helburua: ume guztiek lortu behar duten helburua (nahikoa).
- Aukerako helburua: helburu hau ez da nahitaez lortu beharrekoa. Guztien artean, ume bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko.
- Helburu askea: ume bakoitzak bere kabuz planteatzen duen helburua.
- Adibideak
- Gutxieneko helburua: animalien bizitza-zikloaren faseak era ordenatu batean aipatzea.
- Aukerako helburua: animalia baten ezaugarriak, ohiturak, etab. aipatzea.
- Helburu askea: animalien errekorrak (pisua, luzera, abiadura, etab.) aipatzea.

Asmo guztiak elkargarriak dira?
- Bai, "eta horrexegatik berriz ere esan behar dugu prozedura printzipioek ere ez dutela beste helburudun ereduen presentziarik baztertzen. Funtzio osagarriak bete ditzakete: helburu terminalak lortu beharreko oinarrizko ikasketa eta trebetasunak zehazteko, helburu espresiboak esperientzia zabal eta holistikoak proposatzeko, subjektuek ikasketa haiek ihardunera eramateko balioko dutenak, eta prozedura printzipioak bi helburu mota horien garapen didaktikoaren prozesua argitzeko. Denak kabitzen dira, elkarrekin edo txandaka, curriculum-diseinuaren fase honetan, ulertzen baldin bada beren funtzio orokorra ez dela prozesu didaktikoaren argitze nabarmena ekartzen duten erreferentzien multzo guzti horrentzat (era bateko ala besteko helburu, printzipio, etab.) gauzabide izatea besterik" (Zabalza, 1987,115).

Aurkezpenetan zentratuz, 3 talde aritu dira aste honetan jorratutakoaren inguruan eurek prestaturiko lanak aurkezten.
Batetik, honako aurkezpen hau izan dugu, irakaste-ikaste prozesuaren asmoetan zentratuz:
helburuak, adierazpen helburua, prozedura printzipioa, zein helburu mota dauden, eta asmo guztiak elkargarriak diren ala ez azaldu digute.
HELBURUAK:
-Lortu nahi den EMAITZA da eta IRAKASTE-IKASTE prozesuen baitan kokatzen da.
-Helburuek NORA heldu behar garen esaten dute, baina zer egin behar dugun esan gabe.
ADIERAZPEN HELBURUA:
-Umeak lan egin behar duen EGOERA edo ARAZOA hausnartzeko, esploratzeko… aukerak dira.
-Adierazpen helburuak esaten digute NORA heldu nahi dugun baina EZ horietan ARITZEKO BALDINTZAK.
-Helburu hauek ANIZTASUNA bilatzen dute.
-Irakasleak egin behar duena zehazten du
-Ez digute esaten NORA heldu baizik eta ZER ibilbide mota egin
HELBURU MOTAK:
1. Orokortasuna eta Globaltasuna
Hezkuntzaren xedeak = ume motak definitu
Helburu orokorrak = ahalmen edo gaitasunak
Helburu espezifikoak = jokabide edo gaitasun zehatzak
2. Derrigorrezkotasuna
Gutxieneko edo oinarrizko helburuak = ume guztiek lortu behar dituzte
Aukerako edo hautazko helburuak = ez dira nahitaez lortu beharrekoak
Helburu askeak = ume bakoitzak bere kabuz planteatu
ASMO GUZTIAK ELKARGARRIAK DIRA?
Bigarren taldeak egin duen aurkezpenean ere, asmoa zer den, zein asmo mota dauden, irakaste-ikaste prozesuaren asmoak zeintzuk diren, orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik asmoak zeintzuk diren, eta derrigortasuna kontuan harturik asmoak zeintzuk diren azaldu dute. Hona hemen eurek prestaturiko lana:
ASMOAREN DEFINIZIOA:
Hezkuntzaren bitartez lortu nahi diren helburuen,
konpetentzien, adierazpen-helburuen, prozedura-printzipioen,
xedeen, helburu orokorren, helburu espezifikoen, gutxieneko
helburuen, aukerako helburuen eta helburu askeen multzoa da.
ASMO MOTAK:
-Eraiki nahi dugun pertsona motaren arabera.
-Ezinbestekoak diren gaitasunen arabera.
-Nola irakasten dugun arabera.
-Mantendu nahi ditugun printzipioen arabera.
IRAKASTE-IKASTE PROZESUAREN ASMOAK:
● Helburuak: Likidoaren ezaugarriak (bolumena) ezagutzea.
● Konpetentziak:
➔ Oinarrizko konpetentziak:
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia.
➔ Konpetentzia espezifikoak:
- Zientziarako konpetentzia
- Hizkuntzarako konpetentzia
● Adierazpen-helburuak: edalontzietan dagoen likidoa konparatu.
● Prozedura-printzipioak: egunerokotasuneko egoera bat ekintza honekin erlazionatzea.
OROKORTASUNA ETA GLOBALTASUNA KONTUAN HARTURIK:
● Xedeak: haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea.
● Helburu orokorrak: norberaren erabakiak eraikitzea.
● Helburu espezifikoak: libreki aukeratu zein edalontzian dagoen likido gehien.
DERRIGORTASUNA KONTUAN HARTURIK:
● Gutxieneko helburuak: urak espazio bat betetzen duela aipatzea.
● Aukerako helburuak: urak betetzen duen espazioa bolumena deitzen dela aipatzea.
● Helburu askea: urak bolumena mantentzen duela nahiz eta ontzia aldatu aipatzea.
BIDEOA:
Hirugarren eta azken taldeari dagokionez, unitate didaktiko bat sortzeko bidean eginiko asmo-en atala aurkeztu digute:
Lehenik eta behin, asmoak lantzeko honako tresna hau aurkeztu digute:
Segidan, asmoak curriculumarekin alderatu dituzte:
TAULA BETETZEKO:
1. Honako helburua betetzen ahal du gure Unitate Didaktikoak? BAI/EZ
- BAI → Nola? ( Jarduera deskribatuz)
- EZ → Helburu hori lantzen duen jarduera proposatu
Azkenik, euren proposamena azaldu dute taula baten bitartez:
Hausnarketa:
Oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Gainera Maitaneren klase emateko moduarekin, 20minutu soilik eskainirik teoriari, azalpenak laburrak, argiak eta zehatzak izanik, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanarekin. Izan ere, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, oso egokia, praktikoa eta dinamikoa iruditzen zait aurkezpenen bidez astean zehar eginikoa edo jasotako informazioa, jarraibideak edota argibideak gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko, baliabide hau.
Maitanek aipaturiko ikastaroari dagokionez, oso ikastaro interesgarria dela iruditu zait. Izan ere, gradu osoan zehar ez dugu haurrenganako abusu sexualen inguruan ezer jorratuko, eta oso gai interesgarria iruditzen zait. Gainera, etorkizunean honelako egoera baten aurkituz gero, oso baliagarri egingo zaigulakoan nago ikastaro honetan ikas dezakegun guztia, informazio benetan baliagarria topatuko dugulakoan bainago. Hori dela eta, ikastaroan parte hartzea erabaki dut.
Aurkezpenei dagokienez, lehenengo taldearen aurkezpena, oso aurkezpen egokia iruditu zait. Gainera, oso ongi azaldu dute dena, eta erabili duten power-pointa oso zehatza eta argia iruditu zait. Bestalde, gaia gehiago sakontzeko oso bideo aproposa hautatu dutela iruditzen zait, niri pertsonalki behintzat asko gustatu zait. Laburbilduz, ez zait batere aurkezpen astuna egin, eta ongi prestatuta ekarri dutenez, ez zait zaila egin arreta mantentzea.
Bigarren taldeari dagokionez, primeran aritu direla iruditu zait, dinamikoa izan da aurkezpena, eta lana ongi bideratuta eskaini digute. Gainera, txertatu duten bideoa oso interesgarria iruditu zait, bideoan ongi iksten den bezala, haurrei eska diezaiekegun jakintza-maila kasu logiko batzuetan, uste duguna baño urriagoa baita. Beraz, adibide egokia iruditu zait esperimentu hau, gainerako ikaskideekin partekatzeko.
Hirugarren eta azken taldeari dagokionez berriz, hauek ere primeran aritu direla iruditzen zait. Gainera, oso aproposa iruditu zait adibide moduan jartzea eurek proposaturiko taula. Honez gain, ikaragarrik gustatu zaizkit aukeratu dituzten xedeak, oso baliagarri izango zaizkielakoan nago euren unitate didaktikoa burutzerako garaian. Laburbilduz, oso lan interesgarria eta praktikoa burutu dute, aurkezpena dinamikoa izan da, eta oso erraza izan da arreta mantentzea.
Gehigarria:
Programazio didaktiko baten nondik-norakoa utzi dizuet segidan (zergatik eta zertarako egin programazioak, eta programazioa egiteko gida):
Jarraian, 5 urteko programazio didaktiko baten adibide baten esteka txertatu dizuet, jakinminik izanez gero, bertan klikatu eta informazioaz baliatzeko:
Besterik gabe, ondo izan!
Datorren astera arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario