viernes, 7 de abril de 2017

10.ASTEA

Kaixo!


Gaur, betiko moduan, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aurreko astean ez bezala, aste honetan irakasleak ez dio denborarik eskaini  klasean azalpenak emateari. Izan ere, aste honetan aditu taldeak jardun dira azalpenak ematen, irakaslearen ordez. Nahiz eta ondoren, eGelan eskegita jarri edukien inguruan berak eginiko power point-a. Hala ere, esan beharra dut, inolako zalantzarik izanez gero, zalantzak argitzeko prest egon dela, eta azalpenik behar izanez gero, eman dituela.  Modu honetan, aurkezpenak amaitzean, gainontzeko denbora unitate didaktikoarekin jarraitzeko erabili dugu. Aste honetan emandako azalpena, "eduki"en inguruan izan da; edukiak zer diren, irakaskuntzako eduki motak zeintzuk diren, esperientzia eremuetako edukiak zeintzuk diren; oinarrizkoak, prozedurazkoak eta kotzeptuzkoak zeintzuk diren; betebeharrekoak, aukerakoak eta eduki askeak zeintzuk diren; edukiak aukeratzeko irizpideak zeintzuk diren, edukien sekuentziazio aukerak zeintzuk diren, edukiak sekuentziatzeko irizpideak zeintzuk diren, eta edukiak nola antolatu azaldu digu irakasleak.


Beraz, gaian zentratuz, zer dira edukiak?

-Arloko edo irakasgaiko helburuak lortzeko modu integratuan landu behar diren prozedurak, kontzeptuak eta jarrerak. 

-Jarritako helburuak lortzeko bitartekoak dira, eta unitate didaktikotan, sekuentziatan, ikaskuntza‐nukleotan, proiektutan eta antzekoetan egituratuta egon behar dute. 


Irakaskuntzako eduki motei dagokienez berriz, zeintzuk dira?


-Esperientzia‐eremuetakoak edo arloetakoak.

-Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak.

-Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak.

Esperientzia eremuetako edukiei dagokienez aldiz, zeintzuk lantzen dira?

  • Oinarrizko konpetentzia espezifkoa 
    • 1-Hizkuntza‐ eta literatura‐komunikaziorako konpetentzia.
    • 2-Matematikarako konpetentzia.
    • 3-Zientziarako konpetentzia.
    • 4-Teknologiarako konpetentzia.
    • 5-Konpetentzia sozial eta zibikoa.
    • 6-Arterako konpetentzia.
    • 7-Konpetentzia motorra

  • Haur Hezkuntzako eremua 
    • 1-Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.
    • 2-Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena eta Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera.
    • 3-4-Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera. 
    • 5-Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera. 
    • 6-Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena. 
    • 7-Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena.

                                 Resultado de imagen de niños pequeños estudiando

Jarrerazko, prozedurazko eta kontzeptuzko edukiei dagokienez ordea, zeintzuk lantzen dira?

  • Eremuak 
    • Kontzeptuala: gertakari eta jakituria sinpleak dira. Ikasleei errealitatea ulertzen eta interpretatzen laguntzeko.
    • Prozedurazkoak: Ikastera edo arazo bat konpontzera daraman lan bat egitera zuzenduriko ekintzen multzoa da. Trebetasunak, teknikak eta estrategiak sartzen dira.
    • Jarrerazkoak: pertsonek gauza baten edo beste norbaiten aurrean dituen ohizko disposizioak dira. Balioetan oinarritzen dira. Balioek bizitza orientatu eta jokabidea mugatzen duten idealak dira. Arauak jokabidezko jarraibideak dira, sendo izan nahi badute balioek ematen duten zilegitasuna izan behar dute. 
  • Adibideak 
    • Gorputzaren oinarrizko beharrizanak zeintzuk diren ulertzea. 
    • Objektuen oinarrizko sailkapena, ezaugarri eta erabilpenen arabera.
    • Eskola eta familia inguruko kideen sexu, rol, ezaugarri pertsonal, etab. Aniztasunarekiko errespetua. 

Oinarrizko, aukerako eta eduki askeei dagokienez berriz, zeintzuk lantzen dira? 

  • Definizioak 
    • Oinarrizko edukiak: ikasle guztiek menperatzekoak (nahikoa).
    • Aukerako edukiak: ez dira nahitaez lortu beharrekoak. Guztien artean, ikasle bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko.
    • Eduki askeak: ikasle bakoitzak bere kabuz planteatzen dituen edukiak.
  • Adibideak
    • Oinarrizko edukiak: animalien bizitza‐zikloaren faseak. 
    • Aukerako edukiak: animali jakin baten ezaugarri eta ohiturak.  
    • Eduki askeak: animalien pisua, luzera, abiadura, adina, etab. 

Edukiak aukeratzeko irizpideei dagokienez, honako hauek dira:

  • Umearen garapen psikologikoa , interesak, aurre ezagutzak eta trebetasunak kontuan harturik esanguratsuak izatea 
  • Diztiplina, arlo edo esperientzia‐eremu bakoitzeko garrantzitsuenak, adierazgarrienak eta transferigarrienak 
  • Gure inguru fisiko eta sozialak eskatzen dizkigunak. Gizarteerrealitatea aldatzeko sartu beharreko edukiak (analisi soziokritikoa egin ostean)  
  • Ikasturtean zehar era ziklikoan agertzen diren ekintzak kontuan hartu: Olentzero, inauteriak, etab.  
  • Curriculum Ofizialeko edukiak 

                               Resultado de imagen de niños pequeños estudiando

Sekuentziazio aukeretan zentratuz, honako aukera hauek aurki ditzakegu:

  • Zikloetan zehar sekuentziatu eta antolatu behar dira, umeei jarduera desberdinen bidez aurkezteko. Sekuentziatzeko bi aukera
    • Lineala: eduki bakoitza behin baino ez da lantzen, bata bestaren atzetik. Eduki bakoitzari emandako denbora eta garrantzia berdina izan daiteke edo ez. 
    • Konplexua: eduki edo gai bat hainbat eratan landu daiteke, aurreko eduki edo gai batera bueltatu, hainbat unetan, gero eta sakontasun gehiagoz, zenbait ikuspegitatik, eta ikuspegi horietatik lan egiteko beste eduki batzuk sartu. 

Edukiak sekuentziatzeko irizpideak berriz, jarraian aipaturikoak dira:

  • Eduki sinpleetatik konplexuetara joatea. 
  • Globaletik elementuetara. Bibentzietatik elementuetara. 
  • Testuinguru soziala kontuan izatea. 
  • Esanguratsua izatea: aurre ezagutzak eta edukien arteko erlazioa kontuan izatea. 
  • Diztiplinen egitura eta logika kontuan izatea. 
  • Integrazioa eta oreka mantentzea. 
  • Edukien, eta prozeduren zailtasun progresiboa kontuan izatea. 
  • Prozeduretatik eduki kontzeptualetara joatea. 
  • Ardatz antolatzaileak aukeratzea. 
Sekuentziazioaren eta antolaketaren ondorioz:

  • Edukiak makrosekuentzietan eta mikrosekuentzietan antolatzen dira:
    • Makrosekuentziak: ikasturte baterako edo denbora luzerago egiten dira eta etapako irakasleen taldeak edo sailak egiten du.
    • Mikrosekuentzia: ikasturte baterako elkarren artean erlazionaturiko unitate didaktikoen multzoa da eta zikloko irakasle taldeek egiten du. 

                                      Resultado de imagen de edukiak


Aurkezpenetan zentratuz, talde bat baino gehiago aritu dira aste honetan jorratu beharrekoaren inguruan eurek prestaturiko lana aurkezten. Orokorrean, edukietan zentratu dira, bereziki eduki motetan. Esan beharra dut, edukiak zer diren oso ondo azaldu dutela, eta azaldurikoaren arira, bideo batez eman diotela amaiera aurkezpenari. Modu labur batean, eskema moduan, azalduko dizuet aurkezpenetan aurkeztu dutena:

Zer dira edukiak?

Arloko edo irakasgaiko helburuak lortzeko modu integratuan landu behar diren prozedurak, kontzeptuak eta jarrerak. Jarritako helburuak lortzeko bitartekoak dira, eta unitate didaktikotan, sekuentziatan, ikaskuntza-nukleotan, proiektutan eta antzekoetan egituratuta egon behar dute.

Zein eduki mota daude?

  • Esperientzia-eremuetakoak edo arloetakoak.
  • Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak.
  • Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak.

Gehiago sakontzeko, ikus ezazue jarraian jarri dizuedan bideoa:



 Hausnarketa:

Oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Izan ere, aurkezpenak izan ditugunez, azalpenak laburrak, argiak eta zehatzak izanik, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanarekin. Gainera, modu honetan, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, oso egokia, praktikoa eta dinamikoa iruditzen zait aurkezpenen bidez astean zehar eginikoa edo jasotako informazioa, jarraibideak edota argibideak gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko, baliabide hau.

Aurkezpenei dagokienez, nahiko aurkezpen egokiak izan direla iruditu zait. Gainera, oso ongi azaldu dute dena, eta erabili dituzten power-pointak oso zehatzak eta argiak iruditu zaizkit orokorrean. Bestalde, gaia gehiago sakontzeko azken taldeak oso bideo aproposa hautatu duela iruditu zait, niri pertsonalki behintzat asko gustatu zait. Laburbilduz, ez zaizkit batere astunak egin aurkezpenak, nahiko dinamikoak eta interesgarriak izan baitira.

                                      


Gehigarria:

Jarraian eskuragarri duzuen esteka honetan klikatuz gero, oso informazio interesgarria aurkituko duzue Haur Hezkuntzaren didaktikaren edukien inguruan:
http://jakinbai.eus/edukiak/Haur_Hezkuntzaren_Didaktika

Esteka honetan berriz, helburuen eta edukien arteko ezberdintasunak aurkituko dituzue, modu sinple eta argian azalduta:
https://es.slideshare.net/didaktikaek/helburuak-eta-edukiak



Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario