Aste honetan, ez dugu materia berririk ikusi, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Izan ere, iadanik denboraz nahiko justu gabiltza. Beraz, aste honetako klase orduak unitate didaktikoaren inguruan ditugun galderak eta zalantzak argitzeko erabili ditugu. Aurkezpenei dagokienez, ez dugu aurkezpenik izan, Aste Santua dela eta. Ondorioz, Aste Santuko oporretatik bueltan jarraituko dugu aditu taldeen aurkezpenekin.

Hausnarketa:
Nahiz eta aste honetan oporrak hartu, unitate didaktikoarekin jarraitu beharra dugu. Izan ere, nahiz eta nahiko aurreratuta goazen lanarekin, oraindik badugu nahiko lan aurretik. Gainera, lan honetaz gain, beste hainbat lan ere baditugu egiteko Aste Santutik bueltarako. Hori dela eta, egun hauetan disfrutatzeaz aparte, lan ere egin beharko dugu. Hala eta guztiz ere, nahiko lasai nago, aste honetan zehar egin zaizkigun zalantzak argitzea lortu baitugu unitate didaktikoaren inguruan.
Gehigarria:
Hona hemen Haur Hezkuntzako haurrei bideratutako unitate didaktiko bat, Aste Santuetan aste santuetan asperturik egonez gero haurrek lantzeko:
http://ipce.mcu.es/pdfs/InfantilProfesor.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario