Kaixo!
Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Hasteko, ikaskide batek eginiko aurkezpen interesgarri bati buruz hitz egingo dizuet.


Testuinguruak, ebaluazio paradigmekin bat etorri behar du nahitaez. Ondorioz, laburbilduz, kontuan izango diren atalak honako hauek izango dira: Haur Hezkuntzako garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuingurua.
Haur Hezkuntzako garrantzia ere azpimarratu du,hainbat ezaugarri aipatuz. Pertsona gisa garatzeko beharrezkoa den etapa, 0-6 urte bitartean gertatzen da. Bizipenen bitartez, garapen norabidea finkatzen da. Eskola ibilbidearen hastapenarekin ere bat dator Haur Hezkuntza. Izan ere, bertan pertsonen oinarriak eraikitzen dira. Hori dela eta, etapa estrategikoa dela esan daiteke. Horrela, ondoren datozen esperientzia eta bizipenekin kohesioa lortzen da, harremanak sendotuz eta jarraikotasuna bermatuz.
0-3/0-6 etapen banaketarekin haustea du helburu, honela, umearen autonomía, jakin-mina, erritmoak eta abar errespetatuko dira. Bestalde esan beharra dago, Haur Hezkuntzako etapa, zazpigarren urterarte luzatzea proposatzen dela. Ebaluazio paradigmei dagokienez aldiz, Haur Hezkuntza etapa osorako baliagarriak izango direla azaldu du.




Haur Hezkuntzako helburuetan zentratuz, honako hlelburu hauek lantzen direla aipatu du: umearen ongizatea bermatzea( ikasketak izango dira ongizate horren ondorioak), haurren gaitasunei aukerak ematea (garapen prozesu horretan aurrera egin ahal izateko), haurrari eman protagonismo nagusia, eta azkenik, haurrak zoriontsu izateko eskainitako aukera guztiak antolatu, pentsatu, gauzatu eta ebaluatu. Izan ere, haurra da protagonista nagusia, Haur Hezkuntzako lanaren arrazoi nagusia, etengabeko garapenean dagoen pertsona, eta bizirauteko gaitasun guztiak dituena.
Gaitasunetan barneratuz, aipatu duena da, denok dugula geure burua eta testuingurua ezagutu beharra, eta haurrek bereziki izugarrizko gaitasuna dute esplorazio horretarako; ikertzaile aktiboak dira beraz. Zehazki esanda, testuingurua arakatzeaz, ikasteaz, zentzumenak erabiltzeaz, informazioa jasotzeaz, eta bizipenen arteko loturak egiteaz arduratzen dira. Berezko izaera sortzeko ere gai dira, eta jolasa dute bizitzeko modu.
Bestalde, erritmoaz ere hitz egin du. Hala nola, erritmo biologikoak (ziklikotasunez agertzen diren jokabideak) aipatu ditu. Honen barnean, egunerokoak, erritmo azkarrak, eta geldoak sartzen direlarik.
Haurraren garapenean zentratuz, azaldu duena honako hau izan da. Hasteko, lehenengo bi urteei gorputzaren ezagutza eta komunikazio aldia deitzen zaiola azaldu du. Jarraian, 2 urtetatik – 8 urtetara, alderdi sinbolikoen garrantzia lantzen duela aipatu du (Irudikapenak, kezkak eta beldurrak garrantzia hartzen dute). Azkenik, 8 urtetatik aurrera berriz, arrazonamenduaren eta modu zientifikoaren etapak biltzen dira.
Umea EGOZENTRIKOA dela azpimarratu du.


Helduak haurrengan duen eraginaz ere hitz egin du, haurrarentzat heldua segurtasun iturria baita; eta horren adibide ditugu gurasoak eta hezitzaileak. Umeak harremanak eraikitzeko gaitasuna handia du, baina ala eta guztiz ere, helduaren esku dago gaitasun hori garatzea. Izan ere, heldua, afektuzko irudia da haurrarentzat.
Segurtasun mailari dagokionez, Segurtasun maila asko daudela azaldu du. Baina hala ere, denak ez direla era berean adierazten aipatu du. Erantzun egokiak eta desegokiak ezberdintzen ere jakin behar dela azpimarratu du.
Esplorazioa maila dela eta, aipatu duen datu garrantzitsuena nire ustez, esplorazio maila zenbat eta altuagoa izan, testuinguruan geroz eta arrisku gutxiago aurkituko duela izan da.
Beldur mailari dagokionez berriz, Umea, segurtasun iturrira hurbilduko dela babes eske aipatu du. Segurtasun iturri hau egon ezean, antsietatea agertuko dela azaldu du.
Azkenik, erasorako jokabideen mailan oinarrituz, aipatu duena, honako hau izan da: erasorako joera aktibatzen da, pertsonek beren burua mehatxatuta edo arrisku egoeran ikusten dutenean, eta baita minduta sentitzen direnean ere. Beraz, haurraren bizipenak aztertzeaz arduratu beharko gara, ongizate mailarekin ez apurtzeko. Erasoa gertatuz gero, hezitzailea kasu hori aztertzeaz arduratu beharko dela azpimarratu du.


Aurkezpena alde batera utziz, gaztelerazko artikulua lantzen jarraitu dugu, aurreko astean ez baikenuen amaitu.
Metodologian barneratu gara, eta baita jardueretan ere. Aniztasuna, eta ongizate helburua ere aipatu ditugu. Denborari eta testuinguruari dagokienez, kontuan izan behar ditugula haurrekin aldioro birgogoratu dugu, eta ebaluazioaren helburua, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzea dela ere aipatu dugu. Ikaskuntza-irakaskuntza proposamen bat egiteko kontuan hartu behar dela marko logistikoa azaldu digu irakalseak.
Loczy-rui buruz ere hitz egin dugu aste honetan. Picklerrek zuzendutako babes etxeataz. Izan ere, 1946an Hungariar gobernuak Budapesteko Babes-etxea zuzentzeko eskatu zion Picklerri. Helburua, guraso gabeko haurrentzat etxe bat sortzea zen; ez bakarrik umezurtzentzat, baizik eta gurasoak umeez arduratu ezin zirenentzat ere.
Babes-etxe hau Loczy kalean 3. zenbakian kokatuta dago, hau dela eta, etxe hau “Loczy” bezala ezagutzen da.
Bere helburua, bertan hazten ziren haurrei bizitza esperientzia bat eskaintzea zen, garapena babesteko eta erakundean bizitzeak eta gurasoekin lotura esanguratsurik ez izateak ekar ditzaken gabezi larriak ekiditeko. "El síndrome de hospitalidad" izeneko sindromea sortuko zen ala ez aztertu zuten, baina ondorioztatu zuten, babes-etxetik ateratzen zirenek ez zutela sindrome hori.
Honi buruzko bideo bat ikusten hasi gara: "Loczy un hogar para crecer" Bernard Martinok zuzenduriko dokumentala. Hainbat kritika izan ditu, onak eta txarrak, guztion pentsatzeko era ezberdina baita.
Irakaskuntza-ikaskuntza rolak, edukiak,eta espazio eta denbora metodologian zentratuz atera behar izan ditugu bideo edota dokumental honetatik. Umearen hezkuntza eta garapen prozesua burutzeko, irakaslearen papera haurraren beharra asetzea dela azaltzen du dokumentalak. Ez daude aldioro haurren gainean, haurrei beren kabuz ibiltzen eta gauzak aurkitzen eta deskubritzen uzten diete.
2 ordu baino gehiago irauten duenez dokumental ineresgarri honek, ez dugu astirik izan klase batean amaitzeko, eta datorren astea jarraituko dugula dokumentalarekin erabaki dugu.
Hausnarketa:
Aste honetako gauzarik edota materiarik interesgarriena ikaskide baten aurkezpena iruditu zait. Izan ere, nire ustez oso baliagarria da azaldu edota eskaini digun informazioa, informazio logikoa, praktikoa eta garrantzitsua baita. Azken finean, Haur Hezkuntzako garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuinguruari buruzko informazioa eskaini baitigu, eta hau, gure jakintzak praktikan jartzerako orduan oso garrantzitsua delakoan nago. Umearen ongizatea bermatzea, haurren gaitasunei aukerak ematea, protagonismo nagusia haurrari ematea, eta azkenik, haurrak zoriontsu izateko eskainitako aukera guztiak antolatzea, pentsatzea, gauzatzea eta ebaluatzea direla Haur Hezkuntzako helburuak azpimarratzea oso garrantzitsua iruditu zait. Haurra dela protagonista nagusia birgogorarazi baitigu. Haurraren gaitasunari, erritmoari, garapenari, eta segurtasun- eta beldur- mailari buruzko informazioa ere oso interesgarria iruditu zait, eta jakinmin handia piztu dit. Laburbilduz, oso aste produktiboa eta dinamikoa iruditu zait.

Hausnarketa:
Aste honetako gauzarik edota materiarik interesgarriena ikaskide baten aurkezpena iruditu zait. Izan ere, nire ustez oso baliagarria da azaldu edota eskaini digun informazioa, informazio logikoa, praktikoa eta garrantzitsua baita. Azken finean, Haur Hezkuntzako garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuinguruari buruzko informazioa eskaini baitigu, eta hau, gure jakintzak praktikan jartzerako orduan oso garrantzitsua delakoan nago. Umearen ongizatea bermatzea, haurren gaitasunei aukerak ematea, protagonismo nagusia haurrari ematea, eta azkenik, haurrak zoriontsu izateko eskainitako aukera guztiak antolatzea, pentsatzea, gauzatzea eta ebaluatzea direla Haur Hezkuntzako helburuak azpimarratzea oso garrantzitsua iruditu zait. Haurra dela protagonista nagusia birgogorarazi baitigu. Haurraren gaitasunari, erritmoari, garapenari, eta segurtasun- eta beldur- mailari buruzko informazioa ere oso interesgarria iruditu zait, eta jakinmin handia piztu dit. Laburbilduz, oso aste produktiboa eta dinamikoa iruditu zait.
Gehigarria:
Euskal Herrian topa dezakegu Loczyren mugimendurik? Honako webgune honetan duzue erantzuna:
http://www.piklerloczy.org/eu/pikler-loczy/euskal-herriko-elkartea
Hau izan da guztia gaurkoz, datorren astera arte!
Ondo izan!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario