viernes, 24 de febrero de 2017

4.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Hasteko, portafolioan zentratu gara, eta irakasleak, bertan klaseko pertsonen aurpegiak ateratzen diren argazkiak ez igotzeko eskatu digu; ekintzak soilik argitaratu behar direla azalduz. Errespetuz eta begirunez jokatu behar dugula gogorarazi digu, era logiko batean erabili behar dugula portafolioa, alegia.

Bestalde, portafolioaren gaia alde batera utziz, tertulia dialogikoan murgildu gara; aurreko astean irakurtzen hasi ginen gaztelerazko artikuluarekin jarraitu baitugu. Irakasleak, tertulia dialogikoa dela bere ustez modurik onena edota egokiena artikuluak aztertu ahal izateko aipatu digu, eta ni ere honetan ados nago. Izan ere, guztion hausnarketa, ideien jarioa, eta ideia amankomunak azaltzea du helburu nagusi.

Hala ere, esan beharra dago, ez dugula era berean jorratu guztiok aipatu berri dudan gaztelerazko artikulua. Izan ere, batzuk tertulia dialogiko moduan landu genuen arren, beste batzuk zatika banatuta, taldeka, jorratu baitzuten. Ondorioz, klase teorikoan, ikasle guztiok geudelarik, artikulua zatika banatuta zutenak irakurri dute eginikoa. Paragrafoka interesgarria iruditu zaiena azalduz, hausnarketa moduan.

Artikulua alde batera utzita, didaktikaren erronka zein den jakitean zentratu gara. Konpetentziak, metodologia, helburuak... zer diren jakitea dela didaktikaren erronka ondorioztatu dugu. Kontzeptu konplexu horien esanahia zein den jakitea, alegia. Honez gain, curriculumean agertzen diren elementuak jakitea ere oso garrantzitsua dela aipatu dugu, eta baita testuingurua kontuan hartzea ere.

Curriculumean barneratuz, esan beharra dago, curriculumak bi zehaztapen maila dituela. Batetik, hezkuntza proiektua (ikastetxean egiten dena) eta curriculuma "Heziberri" (Eusko Jaurlaritzak egiten duena). Hirugarren zehaztapen bat ere badugu, unitate didaktikoa (irakasleak egiten duena). Laugarren zehaztapena berriz, programazioa izango litzateke.

Programazioan murgilduz, unitate didaktikotik apartatu ahal izateko edota unitate didaktiko baten eta programazioaren arteko ezberdintasuna azaldu ahal izateko, esan beharra dago, urteko programazio batean unitate didaktiko ezberdinak sartzen direla. Esate baterako, oposaketetan, unitate didaktiko baten defentsa egin behar da edo eginohi da behintzat, tribunal baten aurrean.

Proiektuen eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak azaltzen dituen artkulu bat irakurri dugu. Bertan kontzeptu, ezaugarri eta ezberdintasun garrantzitsuenak azpimarratu ditugu. Honez gain, irakasleak proiektu baten barnean sartzen ez diren baina hala eta guztiz ere burutu ahal diren ekintzak azaldu dizkigu. Gainera, unitate didaktikoa ere aztertu dugu.

Amaitzeko, "Ezin duzu liburu honen irakurketa galdu!" ariketa egin dugu. Ariketa hau egin ahal izateko, irakasleak liburu batzuk 3-4 liburu banatu dizkigu taldeka. Liburu bakoitzari 3 argazki atera dizkiogu, azalari, autorearen izenari, gustatu zaigun esaldi bati... Ondoren, liburutik interesgarrien edota gehien gustatu zaigun zatiari argazki bat atera eta idatziz entregatu dugu. Nire taldeari egokitu zaizkion lau liburuak honako hauek dira: "La educación infantil de 0 a 3 años", "Educar en el 0-3 (La práctica reflexiva en los nidi d`infanzia), "Educar en el aula de 2 años (Una propuesta metodológica), eta " La escolarización antes de los 3 años". Behean dituzue eskuragarri liburuen azalaren eta hainbat pasarteren argazkiak!

Hausnarketa:

Oso modu egokia, interesgarria eta praktikoa iruditu zait tertulia dialogikoa erabiltzea gaztelerazko artikulua jorratzeko. Izan ere, modu honetan guztion parte hartzea bultzatzen da, eta hori oso interesgarria iruditzen zait, guztiok geure iritzia partekatzeko aukera ematen baitu, eta aldi berean debate moduko bat sustatzeko aukera. Honez gain, nire ustez askoz modu dinamiko eta praktikoagoa da, ez da horren astuna egiten saioa, eta ezta horren zaila arreta jartzea eta mantentzea. Tertuliaz aparte, interesgarria, beharrezkoa eta baliagarria iruditu zaidana, proiektu baten eta unitate didaktiko baten arteko ezberdintasuna azaltzea izan da. Izan ere, askotan ez ditugu bereizten edota ez dakigu nola bereizi. Amaitzeko, "Ezin duzu liburu honen irakurketa galdu!" ariketa oso ariketa dinamikoa, praktikoa eta interesgarria iruditu zait. Oso gustora jardun gara taldekide guztiok liburuak aztertzen, irakurtzen, eta esaldi interesgarriak aurkitzen. Benetan, merezi du lehen aipatutako liburuak irakurtzeak!

                                  

Gehigarria:

Jesús A. Cervantes Villegas, (2009). Como fomentar el hábito de la lectura y la comprensión lectora. Webgune honetatik berreskuratua:

http://vinculando.org/educacion/como_fomentar_habito_de_lectura_y_comprension_lectora.html   


Besterik gabe, ondo izan eta datorren astera arte!!












No hay comentarios:

Publicar un comentario