sábado, 18 de febrero de 2017

3.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Hasteko, lan modularreko II.fasean erabili dezakegun taula bat banatu digu, didaktikaren ikuspegitik eginiko taula bat. Taula hau, irakasleak erakutsi edota eman digun 3.taula da, nahiz eta hau paperean banatu duen eta beste biak ordenagailuz erakutsi dizkigun.

Irakasgaiko faltei buruz ere aritu gara hizketan; asistentziari buruz, alegia. Presentzialtasunaz eta ez-presentzialtasunaz; faltek notan izango duten eraginaz, 4-5 falta izanez gero nota jeitsi daitekeela aipatuz; ere jardun gara hizketan. Bestalde, irakasleak portafolioa azterketarik egin gabe irakasgaia ebaluatzeko tresna interesgarria delakoan dagoela azaldu digu.

Lehen aipatutakoaz gain, aste honetan, aurreko astean irakasgaian eginikoa edota ikusirikoa laburtu dugu guztion artean. Batez ere, portafolioan zentratu gara, portafolioko linka nola igo ongi eGelara zehaztuz. Portafolio pribatua egin dutenentzat, helbide elektroniko pribatua ere eman du.

Portafolioan gehiago barneratuz, nola erabiltzen den erakutsi digu; hala nola, etiketak nola egin, estekak nola jarri, youtubeko bideoak nola txertatu, argazkian nola txertatu... erakutsi digu. Portafolioa edota bloga nola editatu, alegia.

Portafolioa alde batera utzita, hasieran aipatutako taula, lan modularreko taldeetan banatu duena, azaldu digu gainetik apur bat, eta gazteleraz idatzitako artikulu bat ere banatu digu segidan. Nahiz eta banatutako egunean ez zigun denborarik eman artikulua gelan lantzeko, urrengo klasean irakurri genuen, eta hausnarketa sakon bat egin artikuluaren inguruan.

Heziberriri dagokionez, esan beharra dut, Iratxek ( psikologiako irakasleak ) heziberriri buruz berak eginiko dokumentu bat partekatu digula esan digula irakasleak, heziberriren laburpen moduko bat. Heziberriri buruz hitz egiten amaitu, eta datozen egunetan egin beharreko lana azaldu digu. Ostiralerako irakurri behar dugula esan digu, ostiralean landu ahal izateko, unitate didaktiko bat nola egin irakatsiko baitigu. "Zer da planifikatzea hezkuntzan?" galderari erantzun bat emanez.

Lehen aipatu dudan gazteleraz idatziriko artikulua irakurtzean, artikuluaren arabera "zer hartu behar dugu kontuan programatzeko?" galderari erantzuna bilatzea genuen helburu. Gainera, artikulu hau irakurtzean, curriculumak (legeak) zer esaten duen argitu dugu artikuluaren laguntzaz, eta baita metodologia eta helburuak zertarako erabiltzen diren ere. Hala ere, artikulua irakurri baino lehen, ohar garrantzitsu bat eman diigu irakasleak, Lehen Hezkuntzaz hitz egiten du artikuluak, gaitasunak, heluruak, metodologia... ulertzeko. Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan ezberdinak dira hainbat gaitasun, helburu...Hori dela eta, nahiz eta oso lagungarria den hainbat kontzeptu ulertzeko eta argitzeko, ez da "Biblia"; Beraz, gauza edota aspektu batzuetan, agian ez gaude artikuluarekin ados.







Aste honetan, Nekane Otsoaren elkarrizketa bat ere ikusi dugu. Elkarrizketa, hainbat galderaren erantzuna bilatzeko asmoz ikusi dugu, komunikazio lan baten aurkezpena egin zueneko 45minutuko bideo bat ikusi dugu, non Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zentratzen den. Nekane Otsoak, esperientzia handia du lan proiektuetan, lan proiektu oedagogikoetan, batez ere. Arangorriako eskola txiki batetik datorrela aipatzen du elkarrizketan; 2urteko gelatik, 6.mailara bitarteko haurrekin egiten dute lan bertan. 3 eskolen arteko informazio berrikuntza azaltzeko asmoz burutu du elkarrizketa. Proiektuen bidez, bereziki nola lantzen duten hizkuntza arloa aipatu du. Printzipio edota oinarriak berdinak direla aipatu du, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan, bien artean koherentzia bat mantentzea beharrezkoa baita.

Proiektuak ikasleak, umeak... mundua ulertzea, besteak ulertzea (besteen lekuan jartzea), errealitatea ulertzea, errealitatea ikustea, eta errealitatea jakitea du helburu. Izan ere, haurrek galdera asko dituzte, eta egin ohi dituzte, mundua ezagutu nahi dutelako. Proiektuen bidez, gogo hauek garatzen dituztela azaldu du Nekanek. Proiektuak, kontestu jakin baten barnean egiten dituztela jarduerak ziurtatzen duela aipatzen du, jarduera hauen funtzionaltasuna kontuan hartuz. Umeak polifonikoak direla azaltzen du, gutxitan agertzen baitira ideia berak, anitzak direlako umeak, ahots ezberdina dute; Beraz, guztiei entzun behar zaie, guztien ideiak hartu behar dira kontuan. Aniztasuna oso garrantzitsua da, guztiek komunitate bat osatzen dute. Hori dela eta, guztien arteko interakzioak egon eta aztertu behar direla azaltzen du Nekanek.

Proiektu baten garapenaren helburuak beraz, horiek izango lirateke. Idazten eta irakurtzen proiektuaren barruan, testuak funtsezkoak dira. Komunikatzeko balio duen edozer komunikaziotzat hartzen dela aipatzen du. Testuak, guk pentsatzen, egiten eta dakiguna islatzeko erabiltzen dituztela azaldu du. Ulermena ziurtatzeko, ezagutzak martxan jarri behar direla ere azaldu du. Testua ulertzea prozesu luzea da, irakurtzeaz gain, matematikarekin zerikusia duten ezaugarriak beharrezkoak baitira. Oso garrantzitsua dela nola esan testua ere argitu du elkarrizketan, azaldu nahi dena ondo ulertzeko beharrezkoa dela esanez. Honen guztiaren helburua, ekoizpena eta interpretazioa dela ere aipatu du. Ume bakitzaren ezagutza mailaren arabera, testu ezberdinak ekoitzi/ interpretatu. Batzuetan, ume bakoitzak sentituko duela testu bat ekoizteko beharra ere azaldu du, eta horretan zentratu behar garela aipatu du, ez irakasleak proposatutakoan. Adb: Unibertsoa eta planeten lanak egitean, esan du, haurrak izan zirela , ea zergatik ez zuten bakoitzak bere liburuxka bat sortuko etxera eraman ahal izateko, galdetu zutenak.


 Resultado de imagen de niños leyendoResultado de imagen de niños leyendo

Hori dela eta, aipatu du, haurrek hainbat modu ezberdin dituztela lanak egiteko edota gauzatzeko. Batetik, irakasleekin bat etorri eta lanak modu ezberdin batean burutzea. Bestetik berriz, Irakasleak haurren ideiak kontuan hartzea, komunikazioa hobeto lantzeko, komunikazioa ona eta ulerkorra izan dadin, alegia.

Bakoitzak modu ezberdina duela gauzak argitzeko ere azaldu du. Batzuk, detaileeta gehiago zentratzen dira, beste batzuk aldiz, modu sinpleago batean egiten dituzte lanak. Bakoitzak inportantzia maila ezberdina ematen dio gauza, kontzeptu edota gai bati. Gure modulu taldean mapa mentala taldeka egiterakoan bezala, adibidez. Bakoitzak inportantzia maila ezberdina ematen zion informazio berari aurreko astean.

Testuak, irakurtzeko soilik ez direla ere azaldu du Nekanek, ahozko komunikazioan gauzak azaltzeko ere balio dutela esanez.


Eskolako txikienak irakurtzen eta idazten proiektuari buruzko Nekane Otsoaren elkarrizketa: 






Nekane Otsoaren elkarrizketa alde batera utzita, esan beharra dut, lan modularreko materialaren azterketa gauzatzeko beste modu bat ere azaldu digula irakasleak aste honetan. Didaktika orokorreko taula azalduz. Taula honetan, prozedura eta metodologia agertzen dira, "irakasleen paperean", eta "ikasleen paperean" oinarrituz. Jardueraren deskribapena ere agertzen da taulan, nola eraiki ekintza, irakaslearen rola, ikasleen rola edota eginbeharra... hau, "eraikitako ezagutzan" kokatzen dugu.

Taula hau, banatu zigun egunean aipatu bezala, aurreko curriculumaren arabera egina da, beraz nahiz eta eredutzat erabili dezakegun, ez digu zehazki balio, ez baitago heziberriren arabera egina. Gaitasunei deitzeko modu ezberdina dute, oinarrizko gaitasunak, zeharkako gaitasunak eta gaitasun espezifikoak daude orain heziberrin.

Taulaz aparte, didaktikako irizpideak azaldu dizkigu, taula bat egin behar dugula azaldu digu, eta ondoren taulan jarritakoa hitzez azaldu. Taula, eranskinetan jarri beharko dugu, idatzirikoa berriz, lanean.

Gaitasunak zer diren ere argitu dugu aste honetan. Gaitasunak, pertsonak garatu behar dituztenak dira, helburu bat lortu ahal izateko. Helburuak, kanpotik zehazten dira, gaitasunak aldiz, "baditugu", barnekoa da beraz. Adb: oinez ibiltzeko gaitasuna denok dugu, gero landu dezakegu, ala ez.

Honetaz aparte, gazteleraz idatzitako beste artikulu bat hasi gara irakurtzen guztion artean, ozen. Konpetentziei buruz hitz egiten du. Ekintzak, metodologiako aldaketak, gaitasunak eta kontuan hartu beharreko elementuez ere hitz egiten digu artikuluak. Curriculuma desarroilatu behar dela ere aipatzen du, irakasleak curriculuma aplikatu eta zehaztu behar du globalidade ( curriculum orokor ) batetik, bere testuingurura ( bere ikasgelara ), erabakitzen duen metodologia baten bitartez.

Artikulua irakurtzen joan ahala, bakoitzak orriz-orri destakatu duena azaldu edota esan du guztientzat, tertulia moduko bat osatu dugu, bakoitzak bere ideiak azalduz. 

Amaitzeko, proiektu bidezko programazioa eta unitate didaktiko bidezko programazioaren arteko desberdinketa ere saiatu gara argitzen aste honetan.


Didaktika orokorreko materalen taula:






Jarraian txertatu dizuedan hiperbinkuluan klikatuta, gazteleraz idatzirik dagoen unitate didaktikoko artikulua topatuko duzue:  Unitate Didaktikoa

Hausnarketa: 

Oso interesgarria eta baiagarria iruditu zait irakasleak eskaini digun informazio guztia aste honetan zehar. Izan ere, ebaluazioaren irizpideetan zentratu gara, eta baita portafolioaren erabilpenean ere. Portafolioaren erabilpenean zentratzea naiz eta nire kasuan "beharrezkoa" ez den izan, portafolioaren erabilera lehendik ezagutzen nuelako, hala ere interesgarria eta egokia iruditu zait badaezpada ere ikaskide guztioi portafolioan zentraturiko saio bat antolatzea, zailtasunak izanez gero, edota laguntza edota zalantzaren bat argit nahi izanez gero, baliagarria iruditu baitzait. Gainera, nahiz eta izatez "behar" handirik ez nuen, ongi etorri zait memoria apur bat freskatzeko, eta nire portafoliorako ideia berriak hartzeko. Bestalde, gaztelerazko artikulua nahiz eta zaila egin zaidan ulertzea, nire ustez era konplexuan idatzia baita, irakaslearen azalpenekin ulerterrazagoa egin zait, eta erabilgarria iruditu zait gaiarekiko sarrera moduan erabiltzeko. Hau guztiaz gain, esan beharra dut, Nekane Otsoaren "eskolako txikienak irakurtzen eta idazten proiektua" eta elkarrizketa oso interesgarria iruditu zaidala. Proiektuak ikasleak, umeak... mundua ulertzea, besteak ulertzea (besteen lekuan jartzea), errealitatea ulertzea, errealitatea ikustea, eta errealitatea jakitea baitu helburu, lehen azaldu bezala.


                                 


Gehigarria:

Portafolio bat nola sortzen den eta nola erabiltzen den azaltzeko hona hemen tutorial argi eta interesgarri bat: https://www.youtube.com/watch?v=2vqpzuztRLo

Helburuak eta edukiak hobeto ulertzeko egin klik ondorengo estekan: https://es.slideshare.net/didaktikaek/helburuak-eta-edukiak

Besterik gabe, ondo izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario