Kaixo!
Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Hasteko, esan beharra dut Heziberriren proiektuan zentratu garela nagusiki; Heziberriren 3.proiektu garrantzitsua azaldu baitigu irakasleak. 3.proiektu garrantzitsu hau, hezkuntza lege berri bat martxan jartzean Euskal Autonomia Erkidegoan datza. Proiektu hau azaldu ostean, dekretua ulertzeko zailtasunak izan ditugun ala ez galdetu digu, eta baita dekretua erabiltzeko gai izango ote ginatekeen ala ez ere, beste hainbat galderen artean. Galdera hauen ondoren, heziberri ulertzeko zerbait bisualagoa ( mapa kontzeptualak, eskemak, laburpenak...) guk sortu edota egin behar dugula azaldu digu, AUTONOMIA eskatu digu, alegia. Izan ere, "autonomia" hitza askotan erabiltzen dugu haurrekin," jadanik handia zara, beraz hori, bakarrik egiteko gai zara"... horrelako esaldiak erabili hoi ditugu. Autonomia eskatzen diegu eurei, baina guk autonomia hori aplikatzen dugu? Egia esan, askotan ez. Beraz, une aparta bilakatu zen hainbeste gustoko dugun hitz hori, "autonomia", lantzeko.
Segidan, orri zuri bat banatu, eta mapa kontzeptual bat egiteko eskatu digu, zehazki esanda, heziberriren bigarren zatiarena; lehenengo zatiaren mapa kontzeptuala lehenengo astean egin baikenuen behean ikus dezakezuen moduan. Aurreko astean, heziberriri dagokion lehenengo zatiko mapa kontzeptuala, banaka burutu genuen; oraingo honetan aldiz, taldeka egin dugu, moduluko taldeak errespetatuz. Aipatu beharra dago, taldeko kide bakoitzak mapa kontzeptualak egiteko era edota modu ezberdinak dituela. Beraz, hasieran elkarrekin nola egin adosteko, bakoitzak bere iritzia, eta mapa kontzeptualak egiteko modua azaldu du, nire taldean behintzat. Nahiz eta bakoitzak modu ezberdinetan egiteko ohitura duen mapa kontzeptualak, adostasun batera iritsi, eta guztion artean burutu dugu mapa; elkarlana nagusitu da. Hori dela eta, esan genezake, nahiz eta gauza ( lan, mapa kontzeptual, laburpen...) bat egiteko modu edota era ezberdinak eduki bakoitzak, taldean oso ongi moldatzen garela elkarlanean, guztion iritziak kontuan hartuz eta errespetatuz. Heziberri lantzeaz gain, taldeka mapa kontzeptual hau eginez, elkarlana ere sustatu dugu.
Mapa kontzeptualarekin amaitzean, mapari argazkia ateratzeko eskatu digu irakasleak, bigarren aste honetan eginikoari buruz idazterakoan, argazkia blogera igo ahal izateko. Hemen duzue heziberriren bigarren zatiari buruz nire taldeak burutu duen mapa kontzeptuala:
Hezbiberriren mapa kontzeptuala alde batera utzita, aste honetan, moduluko taldeen tutorea nor izango den ere azaldu digu irakasleak. PDF bat ireki, eta bertan taula batean zeuden kokatuak moduluko taldeak, euren izenak, eta baita talde bakoitzari esleitutako tutorearen izena ere. Nire modulu taldea, "hezkuntza josten", Iratxeren totoretzapean geratu da.
Modulu lanari begira, zein den egin beharra, eta zehazki didaktikan zertan zentratuko den azaldu digu.
Modulu lanari buruz hitze egiten, eta zalantzak argitzen amaitzean, K2 Moduluko Diziplinarteko Lanerako Ikasleen gidaren mapa kontzeptuala egiteko eskatu digu, oraingo honetan ere moduluko taldeetan banatuta, heziberriren bigarren zatiaren mapa kontzeptuala egiterakoan bezala.
Honako hau izan da nire taldeak burutu duen mapa kontzeptuala:
Mapa kontzeptualak alde batera utziz, esan beharra dut moduluko lanean asko murgildu garela aste honetan. Azaldu digun gauza garrantzitsuenetako bat, Curriculuma modulu lanarekin nola erlazionatu izan da. Metodologia, gaitasunak, helburuak, konpetentziak ( zeharkakoak eta espezifikoak ) aipatuz. Gainera, aurreko urteko ikasle batek eginiko taula bat erakutsi digu, Curriculuma modulu lanarekin errazago erlazionatzeko sortu edota egin zuen materialarekin erlazionatutako taula bat. Taula honen arazoa, guri plantilla moduan ez digula balio da. Izan ere, gu ikusten ari garen dekretua, 2016koa da, eta ez 2009koa. Hala eta guztiz ere, erreferentzia moduan edota adibide gisa erabili dezakegu.
Metodologia zer den eta zertan oinarritzen den ere azaldu digu, labur, sinple, eta guztiok ulertzeko moduan esanda, " zerbait zehatza helburu batekin ". Segidan, metodologia pedagogiarekin alderatu dugu, pedagogia, hezkuntza aztertzen duen zientzia dela aipatuz.
Materialaren erabileraren inguruko lehen aipatutako taularekin, K2 moduluko II.fasea nola burutu azaldu digu; zehazki, materialaren azterketa nola egin moduluko lanaren ( Curriculumaren ) inguruan azaldu digu. Ia gehienok K2 moduluko materiala aztertzearen helburua zein den ulertzen ez genuenez, zertarako balioko digun errealitatean, bizitzan zehar, erlazionatzeko zailtasunak izan ditugunez, K2 moduluan zein den materiala aztertzeko helburua azaldu digu, adibide batzuk emanez. Esate baterako, jarritako adibideetako bat honako hau izan da: profesional paperean jarriz, gure ikasgelan lantzeko materialen aukeraketa egin behar da. Material aukeraketa hau, haurrek garapen mota ezberdinak lantzeko materialak aukeratzean datza; landu nahi den garapenaren arabera, material bat edo bestea aukeratuko da. Baina, jakina, hau guztia Curriculumak aipatzen edota eskatzen duenaren araberakoa izango da.
Irakasle batek irakaskuntza prozesu bat sortu edota burutu nahi duenean, honako eduki hauek izan behar ditu kontuan, orden hau jarraituz: helburuak, gaitasunak ( konpetentziak ), edukiak, metodologia, eta azkenik, ebaluazioa. Edukiez aparte, honako hau izan behar da kontuan: testuingurua. Izan ere, ez da berdina irakaskuntza unibertsitatean ala haur eskola batean egin, eskola publiko edo pribatuan, maila ekonomiko altuko ala baxuko eskoletan...
Laburbilduz, errealitatean edo praktikan gertatzen den hori interpretatzea izango du K2 moduluak helburu.
Hausnarketa:
Oso garrantzitsua eta erabilgarria iruditu zait aste honetan irakasleak lantzea edota jorratzea erabaki duen materiala. Izan ere, Heziberri erabiltzen ikasteko eta zuzenean gaian barneratzeko aurkikuntzazko irakaskuntza metodoa erabiltzea egokia iruditu zait. Autonomia lantzea oso beharrezkoa iruditzen bait zait. Gainera, modu honetan, bakarkako (hasieran) eta taldeko (ondoren) esperimentazioaren bitartez, sormena eta logika erabiliz, modu dinamiko eta produktibo batean gauzatu dugu autonomia, mapa kontzeptualak eginez. Taldekako lan honek, taldelana eta elkarlana sustatzea lortu du taldekide guztien artean. Modu honetan beraz, elkarlanean jarduteko erronkari aurre egitea genuen helburu, eta nire taldean behintzat lortu dugu helburu hau.
Hausnarketa:
Oso garrantzitsua eta erabilgarria iruditu zait aste honetan irakasleak lantzea edota jorratzea erabaki duen materiala. Izan ere, Heziberri erabiltzen ikasteko eta zuzenean gaian barneratzeko aurkikuntzazko irakaskuntza metodoa erabiltzea egokia iruditu zait. Autonomia lantzea oso beharrezkoa iruditzen bait zait. Gainera, modu honetan, bakarkako (hasieran) eta taldeko (ondoren) esperimentazioaren bitartez, sormena eta logika erabiliz, modu dinamiko eta produktibo batean gauzatu dugu autonomia, mapa kontzeptualak eginez. Taldekako lan honek, taldelana eta elkarlana sustatzea lortu du taldekide guztien artean. Modu honetan beraz, elkarlanean jarduteko erronkari aurre egitea genuen helburu, eta nire taldean behintzat lortu dugu helburu hau.
Gehigarria:
Zer da pedagogia? https://eu.wikipedia.org/wiki/Pedagogia
Hona hemen youtubeko bideo bat, hobeto uler dezazuen zer den pedagogia:
Besterik gabe, datorren astera arte, ondo izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario