viernes, 3 de febrero de 2017

1.ASTEA

Kaixo!


Nire buruaren aurkezpen txiki bat egingo dizuet, Ainitze Olaskoaga naiz, Gasteizen ikasten ari den Haur Hezkuntzako 1.mailako ikasle bat. Zarauztarra naiz, baina Gasteizen bizi naiz astelehenetik ostiralera bitartean, ikasketak direla eta. Lehenengo aldia da didaktika irakasgaia jorratuko dudala, beraz egia esan pixka bat arduraturik nago erronka berri honen aurrean, ez baitakit ongi zerekin topatuko naizen, eta gai izango ote naizen ikasgai edota arlo honen barnean topatuko ditudan hainbat zailtasuni aurre egiten. Dena dela, arduraturik banago ere, gogotsu hasi dut lauhilabete honetako lehen astea. Beraz, egia esan gogotsu hasi naiz ikasgaiarekin; ea nola amaitzen den...

Jarraian, blog honetan datozen egunetan ikasiriko, jasotako eta eginiko informazio eta lan guztiak azalduko eta txertatuko dizkizuet, guztia beti ere didaktika alorrean zentratuz. Astean zehar didaktika klaseetan ikasitako, landutako eta eginiko guztiaren laburpen bat argitaratuko dut, alegia. Klaseetan jorratutako guztiaren laburpen moduko bat izateko, eta edukiak ongi barneratzeko xedearekin.

Arlo honetan barneratzeko asmoz, "didaktika"-ren esanahi edota definizio zehatza jarriko dizuet segidan, inolako informaziorik, aipamenik edota ideiarik ez duten horiei gaian barneratzen laguntzeko asmoz, errazago uler dezaten. Beraz, zer da didaktika?

Didaktika hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertzen eta garatzen dituen padagogiaren arlo aplikatua da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki. Didaktiko izenondoak ikaskuntzarako egokia den prozedurari edo materialari egiten dio erreferentzia. Pedagogiak hezkuntza sistema oso moduan aztertzen duen arlo teorikoa izanik, didaktikak zehaztu egiten ditu ikasketa- eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak. Didaktika bi ikuspegietatik azter daiteke: ikuspegi estatiko eta deskribatzaile batetik, aztertu soilik egiten ditu ikasketa-irakaskuntza praktika zehatzak; ikuspegi dinamiko, aktibo eta eragile batetik, berriz, didaktikak garatu egiten ditu praktika horiek, ikasketa-prozesurako proposamenak eginez eta erabakiak hartuz, pedagogia-sistemak ezarritakoari jarraiki.

Bere baitan arlo ezberdinak biltzen ditu didaktikak, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den. Horrela, didaktika orokorrak ikasketa-irakaskuntza prozesu orotan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu. Didaktika diferentzialak ikasleen  ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen du hezkuntzaren praktika. Didaktika bereziak ikasi beharreko gaiari buruz ikertzen ditu praktika zehatzak (matematikaren didaktika, esaterako). Azkenik, didaktika teknologikoak ikasten erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.

                                        


Laburbilduz, gu zentratuko garen didaktika, irakaskuntza-teknika eta metodoez arduratzen den pedagogiaren atala da.

Lehenengo astea izanik, lehenengo bi klaseetan irakasleak ikasgaiaren azalpena eman digun; zertan datzan didaktika, zer den didaktika, zer landuko dugn irakasgai honetan, zertan zentratuko garen espresuki, lanak nolakoak izango diren, blog bat sortu eta bertan zer txertatu beharko dugun, zein izango den kurtso osoan burutu beharko dugun lan garrantzitsuena (bloga), eGelako informazioaren kudeaketa... Hurrengo klaseetan berriz, 237/2015 DEKRETUA-n zentratu gara, Curriculuma lantzen hasi gara, alegia. Hezkuntza barruan curriculuma, ikaskuntza prozesu bat osatzen duten metodo eta ebaluazioaren multzoa da. Azken bigarren klasean, dekretuko lehen 20 orriak irakurtzeko konpromisua hartu genuen guztiok, honela ostiraleko klasean dekretuan zentratuz, irakurritako 20 orri horien eskema bat burutu ahal izateko, eta apurka-apurka dekretua zer den, eta zertan oinarritzen den ikasi ahal izateko. Beste modu batean esanda, edukiak barneratzen joateko, eta jakina, blog honetan txertatzeko.

Honako hau da klasean eginiko 237/2015 DEKRETUA-ren lehen 20 orrien eskema, bata eskuz egina, eta bestea ordenagailuz; eskuz eginikoa arkatzez egina baitago, eta agian ez baita oso ongi ikusiko:


                                    



Hausnarketa:

Lehen azaldu bezala, lehenengo aldia da didaktika irakasgaia jorratuko dudala. Beraz, alde horretatik, apur bat urduri, arduraturik eta kezkatuta nago erronka berri honen aurrean, ez baitakit ongi zerekin aurkituko naizen kurtsoan zehar, eta ez bainago zihur ea gai izango ote naizen ala ez ikasgai edota arlo honen barnean topatuko ditudan hainbat zailtasuni aurre egiteko. Dena dela, arduraturik banago ere, gogotsu eta espektatiba handiekin hasi dut lauhilabete honetako lehen astea. Beraz, egia esan gogotsu hasi naiz ikasgaiarekin, eta lehen astea igaro ondoren, jada didaktikako 3 klase egun izan ondoren, gai ikusten naiz irakasgai hau aurrera eramateko, ahalik eta ondoen eta gogotsuen.


                               


Besterik gabe, datorren astera arte!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario