viernes, 10 de marzo de 2017

6.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar egin dugunari buruz hitz egingo dizuet.

Hasteko, aste honetan bi ikaskideren aurkezpen bat izan dugu. Goi-mailako modulutik datozenez, aukera izan dute gainerako ikaskideek egin beharko dugun unitate didaktikoa egin ordez, aurkezpen bat prestatu eta astean zehar ikasgaiaren (didaktika) inguruan ditugun zalantzak argitzeko blog webgune bat osatzeko. Gmail bat ere sortu dute, talde modularretan elkartuz, zalantzak edota galderak sortuz gero, eurei galdetzeko. Blogean, ebaluazioaren paradigma eta didaktika eta metodologiaren definizioak azaltzen dira jadanik, gelan azaldurikoarekin baitator arira.

                                      Resultado de imagen de didactica infantil


Aurkezpenarekin amaitu ostean, euren lanarekin lehenbailen hasi ahal izateko, galdera batzuk jarri dizkigute didaktika alorrean zein mailatan gauden ikusteko, zer landu behar dugun gehiago jakin ahal izateko. Baita, didaktikari eta irakasleei buruz dugun iritzia jakiteko ere; gure pentsamenduaren arabera jokatu ahal izateko.

Erantzun behar izan ditugun galdera guztiak, eurek sorturiko blogean agertzen dira, eta baita eskaini diguten informazio guztia ere. Gainera, gelan landurikoari buruz (galdetegia...) blogean sarrera bat egingo dutela azaldu dute, zalantzak argitzeko asmoz.

Bestalde, gure irakaslea egun batzuetan ez denez egongo gurekin tesia dela eta, irakasle berria aurkeztu digu, datozen egunetan gurekin egongo dena. Ebaluazioak berdina izaten jarraituko duela azaldu digu, portafolioarekin jarraituko dugula, alegia. Ez da azterketarik egongo. Aurkezpen labur honen ondoren, gure bi ikaskideren aurkezpenarekin jarraitu dugu.

Honako hauek izan dira erantzun behar izan ditugun galderak, eta galderen erantzun kolektiboaren emaitza:

1. Zer da zuretzako irakasle on bat? Ze ezaugarri, jarrera, eduki behar ditu irakasle on batek?

Galdera honen erantzunak erreparatu ondoren, ondorioztatu da erantzunak homogeneoak izan direla. Metodologia eta pedagogia berrietan, irakasleari dagokion perfilean, ematen diren ezaugarriak errepikatzen dira galdera honen erantzunetan, alegia. Gehien errepikatu diren erantzunak honako hauek izan dira: entzuten jakitea, aktiboa izatea, dinamikoa, autonomia lantzen duena, beharrak hasetzen dituena, komunikazio gaitasun ona duena...

2. Izan dituzun irakasleetatik, zein izan da gehien gustatu zaizuna eta zergaitik?


Bigarren galdera honen erantzunetan, izen ezberdinak atera dira, baina ezaugarri nahiko antzekoak berriz ere, Horien artean, klasean dinamikoak ziren irakasleak, klase interesgarriak ematen zituztenak (jolas nahiz ariketa ezberdinen bidez) eta klasearekiko inplikazio handia zutenak nabarmendu dira.

3. Ze metodologia da zuretzat egokiena?

Galdera honen erantzunean, gehien errepikatu diren autoreak honako hauek izan dira: Montesori, Pikler, Waldorf eta Piaget.

4. Zure ustez, nola ebaluatu beharko litzateke haur hezkuntzan?

Galdear honetan, gehiengoak, haurra ebaluatzeari eman diogu garrantzia. Hau da, haurraren prozesua aztertzea eta ebaluatzea, eta baita irakaslea edo espazioa behatu eta ebaluatzeko beharra ere.

5. Nola antolatuko zenuten gela? (espazioa eta denbora)


Azken galdera honetan, gehiengoak txokoak aipatu ditugu. Espazioari dagokionez aldiz, erantzunak era guztietakoak izan dira, ez da homogeneotasun handirik ageri. Batzuk, gela txikiak funtzionalagoak eta seguruagoak direla aipatu dute. Besteok berriz, gela irekien alde egin dugu apustu. Denborari dagokionez, haur bakoitzaren beharren arabera antolatuko gendukeela erantzun dugu gehiengoak. 






Jarraian agertzen diren galderak ere luzatu dizkigute, eta honako hau izan da nire taldeak galdera hoien aurrean pentsaturikoa edota adosturiko erantzuna:


1- Zer botatzen duzue faltan? Nola hobetuko zenuke klaseko dinamika?


Konfiantza lantzeko, ezagutza arlo bakoitza talde txikiagotan lantzea gustatuko litzaiguke, teoria eta praktikaren arteko uztartzea ematea, eta gehienbat irakasleen aldetik hurbiltasuna eta azalpen argiagoen beharra sentitzen dugu askotan. 


2- Zertan sentitzen duzu, errefortzu gehiago behar duzula?


Dekretua egoera praktiko batean gauzatzeko argibide errealak aurkitzean sentitzen dugu beharrik handiena. 


3- Irakasleari zein aholku emango zenioke klasea hobetzeko?


klase praktiko-dinamikoak izatea, ikasleekin hurbilagoa izatea,eta azalpen argiagoak ematea.


4- Ikasle irakasle hartu emanean, zer duzu zuk hobetzeko?


Parte hartzea handitzea, eta klaseko arreta mantentzea.


5- Zer aportatu ahal diozu zuk klaseari?


Orokorrean parte hartzea; bakoitzaren esperientzia eta iritziak eskainiz.


6- Zer gustatzen zaizu?


Portafolioaren erabilera gustoko dugu.





Honez gain, aurreko astean amaitu ez genuen Lockzyren dokumentalarekin jarraitu dugu.

Gaian sakontzeko, Pickler-Lockzyri buruzko hitzaldi oso interesgarri bat jarriko dizuet segidan. Miramar Jauregian (Donostian) eginiko hitzaldia da. Hona hemen sarreratxo bat:

"Para el niño y la niña el movimiento representa mucho más que un placer funcional, es el instrumento y el modo de expresión, orientación en el ambiente de sus acciones inteligentes, de su comportamiento social y de sus afectos.

El movimiento libre basado en la actividad autónoma favorece en el niño el descubrimiento de sus propias capacidades, la utilización de sus propias adquisiciones y el aprendizaje a partir de sus propios fracasos y logros. El movimiento libre promueve la construcción activa de su propia imagen corporal y la elaboración de la unidad y de la fuerza de sí.

Sin embargo, le compete al adulto asegurar las condiciones para una motricidad libre y las condiciones para las iniciativas autónomas. Además es el adulto el que garantiza a través de una relación cálida y reaseguradora la capacidad de la niña y el niño de vivir plenamente todo el placer y la alegría que tiene moverse." 


Link honetan sartuz gero, hitzaldi osoaren bideoa aurkituko duzue. Merezi du!! Animatu!!




Hausnarketa:

Aste hau, oso aste produktiboa izan delakoan nago. Izan ere, hainbat ekintza dinamiko egin ditugu klasean, egunerotasunetik at bilatu ditzakegun jarduerak, alegia. Hasteko, goi-mailako ziklotik datozen ikasleek sorturiko blogaren erabilera eta guri zuzenduriko galdera sortak, oso interesgarriak iruditu zaizkit; blog horren bitartez gure zalantzak argitu ahal izango baititugu beste modu dinamiko eta autonomoago batean. Gainera, oso interesgarria eta egokia izan da buruturiko galdetegia, ikasle guztion iritziak ikaskide guztiekin konpartitzeko aitzikiatzat erabili baitugu, eta modu dinamiko batean egin baita. Honek, elkar gehiago ezagutzen eta bakoitzaren pentsamenduak eta iritzi pertsonalak aintzat hartzen lagundu digu. 

Gainera, Lockzyren dokumentala ikusten amaitu dugu aste honetan, eta oso dokumental interesgarria dela iruditu zait. Bertan, hezitzeko beste "metodologia" bat erabiltzen baitute, askatasuna eta autonomia oinarritzat hartuz, eta guztiaren gainetik errespetua erabiliz haurrarekiko, uneoro zerbait egin baino lehen galderak eginez, haurraren nahiak errespetatuz.

Amaitzeko, egokia iruditu zait gure irakasleak joan baino astebete lehenago, gure irakasle berria izango den irakaslea aurkeztea, eta berarekin irakasgaiaren ebaluazioak berdina izaten jarraituko duela azaltzea.


                                 



Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!











No hay comentarios:

Publicar un comentario