viernes, 24 de marzo de 2017

8.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Lehenik eta behin, esan beharra dut, aste hau izan dela irakasle berriarekin (Maitane) igaro dugun lehen astea. Hasteko, lehen saioan, datozen egunetan egingo dugunaren azalpena edota jarraibidea luzatu digu, eta ebaluazioa zehazki nola gauzatuko duen aipatu du. Ebaluazioaren azalpena argituz, Alaitzen ebaluazio mota bera jarraituko duela esan digu, portafolioaren erabilerarekin jarraituko dugula, alegia. Datozen egunetan egin beharreko lanei dagokienez berriz, unitate didaktiko bat sortu beharko dugula azaldu digu, eta ostiralero talde ezberdinen aurkezpenak izango ditugula aipatu du. Aurkezpen hauetan, astean zehar ( 2 klase ordutan) emandako gaiaren edota puntu edo jarraibideen inguruan hitz egin beharko dugula azaldu digu. Horretarako, klase orduen lehenengo 20 minutuz baliatuko da astearte eta asteazkenetan, eta klasean azaldutako informazio guztia igoko du eGelara. Argibideak emateko edota gaia azaltzeko erabiliko dituen 20minutuez gain, sobratzen den gainerako denbora, maiatzean entregatu beharko den unitate-didaktikoa egiten joateko izango da. Emango dituen argibideak, unitate-didaktikoa egiten joateko izango dira.

Aste honetan emandako azalpena, "egoeraren azterketa"ren inguruan izan da; zertarako balio duen, eman beharreko pausuak zein diren, lehentasunak zehazteko irizpideak zeintzuk diren, eta zein aldagai hartzen diren kontuan jakitean datza.

                               Resultado de imagen de escuelas


Beraz, zertarako balio du?

1.Gure errealitatea hobeto ezagutzeko, egokitu eta moldatuz, lana hobeto antolatzeko eta planifikatzeko balio du.

2.Era honetan zer ziurtatuko dugu?

  -Egoeraren baliabideak eta puntu indartsuak aprobetxatuko ditugula. 
  -Errealitatearen arazo nagusiei aurre egingo zaiela. 
  -Diseinua ondo justifikatua egongo dela.
  -Hasierako, bideko eta bukaerako egoerak alderatu ahalko ditugula, aurrerapenak ebaluatzeko • 

3.Horretarako egoeraren azterketa etengabea izango da.


Pausuei dagokienez berriz, zein dira eman beharreko pausuak?

1.Lehenik eta behin, erabaki zer aztertu nahi dugun eta horri buruzko informazioa nola jaso.

2.Ondoren, bilatu iturri desberdinetako informazio ugari eta interesgarria. Hala nola, aztertu dokumentazioak; umeak eta giroa behatu; eta, umeekin, lankideekin eta familiakoekin elkarrizketak egin. Betiere, dagoena eta ez dagoena kontuan izanda. Informazioa fitxa aproposetan erregistratu eta antolatu beharra ere badago, egunerokoan, adibidez. 

3.Segidan, bildutakoaren irudi orokor bat egin.

4.Gero, ondorioak atera. Esate baterako, egoera horretan zer erabili zehaztu, edota aurkitutako hezkuntza-beharrizanen artean lehentasunak erabaki.

5.Azkenik, ondorioak planifikazioan erabili (ikastetxearen proiekturako zein gelako programaziorako), helburuak, edukiak, prozeduraprintzipioak, metodologia, jarduerak, baliabideak, etab. zehazteko.


Resultado de imagen de niños aprendiendo paisesResultado de imagen de niños aprendiendo paises


Lehentasunak zehazteko irizpideak aldiz, honako hauek dira:

1.Egoeraren larritasuna.

2.Egoera horrek ekar ditzakeen ondorioak, konpondu ezkero eta ez.

3.Egoera konpontzeko ditugun aukerak (giza baliabideak, baliabide materialak, baliabide ekonomikoak, denbora, espazioa, etab.) 

Zein aldagai dira kontuan hartu beharrekoak?

1.Ingurua 
2.Ikastetxea 
3.Gela 
4.Umeen familia 
5.Umeak, ume bakoitza eta umeen taldea 
6.Irakatsi nahi duguna (irakasgaia, interesgunea, tailerra, etab.) 
7.Norbera 

Resultado de imagen de niños y familiaResultado de imagen de clase infantil


Jarraian, galdera hau proposatu digu irakasleak:

Egoeraren azterketa egiten dugunean, ebaluatzen ari gara? 

Bai. Izan ere, egoeraren azterketa da lan egin behar duguneko egoera ezagutzeko (gero irakaskuntza hobeto burutzeko) hasiera batean egoten den ebaluazio orokorra.

Irakasleak emandako azalpenak alde batera utziz, aste honetako aurkezpenetan zentratuko naiz. Aste honetan, nire taldeari eta beste talde bati soilik egokitu zaio aurkezpena egitea. 

Nire taldeari dagokionez, korrikaren inguruan planteatu den unitate-didaktiko bati buruzko artikulu bat aurkeztu dugu modu dinamiko batean ikaskideen aurrean. Euren laguntzaz, artikulua irakurri dugu ozenki, guztion parte-hartzea sustatu nahian, modu interesgarri batean. Artikulua indartzeko, 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako unitate-didaktikoa erakutsi diegu ikaskideei. Gainera, honez gain, korrikaren "lau aurpegi" dokumentala jarri dugu, euskararen aldeko ekintza polit baten adierazgarri. Izan ere, bertan, Euskal Herriko 4 txoko ezberdinetan bizi diren 4 pertsonen bizitza agertzen da, baita elkarrizketak eta eurek bizi izandako bizipenak ere. Euskararenganako euren jarrera nolakoa izan den eta nolakoa den gaur egun azaltzen dute, eta euskara ikasteko nahia eta zergatia zein izan den. Baita, euskarak euren bizitzan duen balioa ere. Azaldu dizuedan hau hobeto uler dezazuen, jarraian jarri dizkizuet artikuluaren, HH-ra bideratutako unitate-didaktikoaren, eta dokumentalaren estekak:


Resultado de imagen de 20.korrika
                                                 
                                                               Resultado de imagen de 20.korrika petoa



Dokumentala: 


20.Korrikako bideoklipa:






Beste taldeari dagokionez, Aitzi Haur Eskola adibide moduan hartuz, bere egoeraren azterketa eskaini digute:

-Barakaldon dagoen Haur Eskola.
-La calle de la bondad 3. zenbankian kokatua.
-Umeen beharrak asetzea. -Familiekin harremanak.
-http://guarderiaenbarakaldo.com/

Eskola baten egoeran zentratuz:

-Eskola baten egoera aztertzeko hainbat faktore hartu behar dira kontuan: familia, soziala, instituzionala, geletakoa eta batez ere pedadogiko-didaktikoa.
-www.formadores.org/RFsituacionescolar.pdf

Egoera hau bigarren hezkuntza batekoa izanda ere, lagungarria edo erabilgarria izango dela uste dugu egoera baten azterketa egiteko momentuan eredu bat emanez.

1. Bideoa

Gurasoekin elkarrizketak izatea garrantzitsua da, haien ingurua ezagutu ahal izateko eta horregatik aukeratu dugu bideo hau.

Helburu nagusia familiak ikastetxean eta hezkuntzan integratzea da eta jardueretan parte hartzera bultzatzea, haien semeen garapen pertsonal eta sozialerako.

Elkarrizketa bat egitea proposatzen du ikasle eta familien artean. ZERTARAKO?

1. Familiei kontzientziatzeko garrantzitsua dela elkarrekin ikastea
2. Guztiei integratzeko



2. Bideoa 

Ikastetxe baten hezkuntza maila kalitatezkoa izan dadin hainbat baldintzak bete egin behar dira: 

-Zuzendaria irakasle taldearekin etengabeko komunikazioan egotea 
-Ikasle bakoitzaren informazioa biltzea 
-Umeen beharren arabera jarduerak planifikatu (malgutasunez) 
-Plafinifikatu den saio bakoitzaren helburuak argi izatea eta ikasleen ebaluaketa egitea (lopen esanguratsuak,jarrerak)



3. Bideoa

Bideo honetan planteatzen da nola irakasle batek behatuko dituen bere klaseak; egoera bat planteatzen da eta horretarako kontzeptu hauek izan behar ditu kontuan:

-Plangintza on bat.
-Dimentsioak, hainbat aspektu jorratzen dituena; hala nola: politika, kultura...




Hausnarketa:

Aste hau, oso aste produktiboa eta dinamikoa izan dela iruditu zait. Izan ere, Maitaneren azalpenak laburrak, zuzenak eta egokiak izanik, unitate-didaktikoaren lana oso erraz eraman dugu aurrera. Gainera, azalpen laburrak izanik, gainontzeko denbora, lanak klasean aurreratzeko erabili dut nire taldekideekin batera, jakina. Izan ere, ostiraleko aurkezpena prestatzeko denbora izan dugu klasean, eta horrela, taldekide guztion artean bildu eta antolatu ahal izan dugu informazioa. Aurkezpenari dagokionez, aurkezpen formala ez denez izan, modu dinamiko eta erosoago batean jardun garela iruditu zait, aurkezpen naturalagoa eta gaur egun pili-pilean dabilen jarduera batean zentratua izan baita. Gainera, honez gain, gainontzeko ikaskideen arreta eustea eta mantentzea ere lortu dugulakoan nago, eta hori ez da batere lan erraza.

Laburbilduz, modu egokia eta praktikoa iruditu zait aurkezpenen bidez astean zehar eginikoa edo jasotako informazioa, jarraibideak edota argibideak gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko baliabide hau.

                               

Gehigarria:

Hona hemen unitate didaktiko batzuen adibide sorta bat: https://prezi.com/izaigciba5zc/unitate-didaktikoak/

Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario