viernes, 31 de marzo de 2017

9.ASTEA

Kaixo!


Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aurreko astean bezala, aste honetan ere irakasleak 20 minutu eskaini dizkio klaseari azalpenak emateko. Modu honetan, gainontzeko denbora unitate didaktikoa egiteko erabili dugu, eta ostiralean aurkezpena izan dutenek, aurkezpena prestatzeko, eta informazioa bilatzeko erabili dute. Aste honetan emandako azalpena, "asmoa"ren inguruan izan da; zein asmo mota dauden, irakaste-ikaste prozesuaren asmoak zeintzuk diren, orokortasuna eta globaltasuna kontuan hartzean, derrigortasuna kontuan hartzean, eta  asmo guztiak elkargarriak diren jakitean datza.

Bestalde, Maitanek, haurrenganako abusu sexualen inguruko ikastaro baten berri eman digu. Ikastaroa testu eta bideo batzuk ikustean eta aztertzean datza, eta gai horren inguruan oinarrizko prestakuntza eskaintzea du helburu. Partehartzaileek beren iritzia foro batean adierazi beharko dute ikastaroa gidatzen duenarekiko feedback-a emateko. Proiektu hau zuzentzen duena hain zuzen, Leioako ikasle bat da, gradu amaierako lanean burubelarri dabilen haurrenganako abusu sexualaren gaia hautatu duen ikasle bat. Ikastaro honen bitartez jasotzen duena, bere lanean txertatuko du.


Gaian sartuz, zein asmo mota ditugu?

1. Ze pertsona mota eraikitzen lagundu nahi dugu?

2. Zein gaitasun dira ezinbesteko pertsona batengan?

3. Nola irakatsi nahi duzu?

4. Zein printzipio mantenduko zenuke beti zure irakaskuntzan?

Irakaste-ikaste prozesuaren asmoei dagokienez berriz, zeintzuk dira?


  • Definizioak:
    • Helburua: umeengan lortu edo garatu nahi dugun gaitasun edo jokabidea.
    • Konpetentzia: hainbat eratako ikasketa integratzen dituen gaitasuna, egoera zehatzetan jokoan jartzen dena.
    • Adierazpen-helburua: umeak lan egin behar duen egoera, aurre egin behar dion arazoa edo inplikatu beharreko betebeharra.
    • Prozedura-printzipioa: irakaste-ikaste prozesua garatzean bete behar den baldintza edo irizpidea zehazten duena.
  • Adibideak 
    • Helburua: animalia basatiak ezagutzea.
    • Konpetentzia:  kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasunekoan konpetentzia.
    • Adierazpen-helburua: zoo-parkea bisitatu eta bisita ikasgelan landu. 
    • Prozedura-printzipioa: gelako esperientziak gure giro hurbilarekin lotu. 

                                                           Resultado de imagen de objetivos niños

Orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik aldiz, zeintzuk dira?

  • Definizioak
    • Xedea: garatu nahi dugun pertsona mota (edo ume mota) definitzen du erabateko orokortasunez.
    • Helburu orokorra: pertsonengan edo umeengan garatu nahi dugun ahalmen edo gaitasuna da. Xedearen zehaztapena da.
    • Helburu espezifikoa: umeengan lortu nahi ditugun gaitasun oso zehatza edo jokabidea da. Helburu orokorraren zehaztapena da.
  • Adibideak 
    • Xedea: umeak integralki garatuta egon. 
    • Helburu orokorra: norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea. 
    • Helburu espezifikoa: libreki egin ditzakeen hainbat ekintzatan (jolasak, plastika, etab.), lehenengoz zer egingo duen pentsatzea eta gero egitea.

                     Resultado de imagen de objetivos niños


Derrigortasuna kontuan harturik ordea, zeintzuk dira?

  • Definizioak 
    • Gutxieneko helburua: ume guztiek lortu behar duten helburua (nahikoa).
    • Aukerako helburua: helburu hau ez da nahitaez lortu beharrekoa. Guztien artean, ume bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko.
    • Helburu askea: ume bakoitzak bere kabuz planteatzen duen helburua.
  • Adibideak  
    • Gutxieneko helburua: animalien bizitza-zikloaren faseak era ordenatu batean aipatzea. 
    • Aukerako helburua: animalia baten ezaugarriak, ohiturak, etab. aipatzea.
    • Helburu askea: animalien errekorrak (pisua, luzera, abiadura, etab.) aipatzea.

                                                 Resultado de imagen de niños aprendiendo animales


Asmo guztiak elkargarriak dira? 

  • Bai, "eta horrexegatik berriz ere esan behar dugu prozedura printzipioek ere ez dutela beste helburudun ereduen presentziarik baztertzen. Funtzio osagarriak bete ditzakete: helburu terminalak lortu beharreko oinarrizko ikasketa eta trebetasunak zehazteko, helburu espresiboak esperientzia zabal eta holistikoak proposatzeko, subjektuek ikasketa haiek ihardunera eramateko balioko dutenak, eta prozedura printzipioak bi helburu mota horien garapen didaktikoaren prozesua argitzeko. Denak kabitzen dira, elkarrekin edo txandaka, curriculum-diseinuaren fase honetan, ulertzen baldin bada beren funtzio orokorra ez dela prozesu didaktikoaren argitze nabarmena ekartzen duten erreferentzien multzo guzti horrentzat (era bateko ala besteko helburu, printzipio, etab.) gauzabide izatea besterik" (Zabalza, 1987,115).  

         
                                      Resultado de imagen de niños estudiando ingles

Aurkezpenetan zentratuz, 3 talde aritu dira aste honetan jorratutakoaren inguruan eurek prestaturiko lanak aurkezten.

Batetik, honako aurkezpen hau izan dugu, irakaste-ikaste prozesuaren asmoetan zentratuz:
helburuak, adierazpen helburua, prozedura printzipioa, zein helburu mota dauden, eta asmo guztiak elkargarriak diren ala ez azaldu digute.

HELBURUAK:

-Lortu nahi den EMAITZA da eta IRAKASTE-IKASTE prozesuen baitan kokatzen da.

-Helburuek NORA heldu behar garen esaten dute, baina zer egin behar dugun esan gabe.

ADIERAZPEN HELBURUA:

-Umeak lan egin behar duen EGOERA edo ARAZOA hausnartzeko, esploratzeko… aukerak dira.

-Adierazpen helburuak esaten digute NORA heldu nahi dugun baina EZ horietan ARITZEKO BALDINTZAK.

-Helburu hauek ANIZTASUNA bilatzen dute.

PROZEDURA PRINTZIPIOA:

-Irakasleak egin behar duena zehazten du

-Ez digute esaten NORA heldu baizik eta ZER ibilbide mota egin

HELBURU MOTAK:

1. Orokortasuna eta Globaltasuna


Hezkuntzaren xedeak = ume motak definitu

Helburu orokorrak = ahalmen edo gaitasunak

Helburu espezifikoak = jokabide edo gaitasun zehatzak

2. Derrigorrezkotasuna


Gutxieneko edo oinarrizko helburuak = ume guztiek lortu behar dituzte

Aukerako edo hautazko helburuak = ez dira nahitaez lortu beharrekoak

Helburu askeak = ume bakoitzak bere kabuz planteatu

ASMO GUZTIAK ELKARGARRIAK DIRA?




Bigarren taldeak egin duen aurkezpenean ere,  asmoa zer den, zein asmo mota dauden, irakaste-ikaste prozesuaren asmoak zeintzuk diren, orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik asmoak zeintzuk diren, eta derrigortasuna kontuan harturik asmoak zeintzuk diren azaldu dute. Hona hemen eurek prestaturiko lana:

ASMOAREN DEFINIZIOA: 

Hezkuntzaren bitartez lortu nahi diren helburuen, konpetentzien, adierazpen-helburuen, prozedura-printzipioen, xedeen, helburu orokorren, helburu espezifikoen, gutxieneko helburuen, aukerako helburuen eta helburu askeen multzoa da.

ASMO MOTAK:

-Eraiki nahi dugun pertsona motaren arabera. 
-Ezinbestekoak diren gaitasunen arabera. 
-Nola irakasten dugun arabera. 
-Mantendu nahi ditugun printzipioen arabera.

IRAKASTE-IKASTE PROZESUAREN ASMOAK:

● Helburuak: Likidoaren ezaugarriak (bolumena) ezagutzea. 

● Konpetentziak: 
     
     ➔ Oinarrizko konpetentziak: 
            - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
            - Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia.
   
     ➔ Konpetentzia espezifikoak: 
            - Zientziarako konpetentzia 
            - Hizkuntzarako konpetentzia 

● Adierazpen-helburuak: edalontzietan dagoen likidoa konparatu. 

● Prozedura-printzipioak: egunerokotasuneko egoera bat ekintza honekin erlazionatzea.

OROKORTASUNA ETA GLOBALTASUNA KONTUAN HARTURIK:

● Xedeak: haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea. 

● Helburu orokorrak: norberaren erabakiak eraikitzea. 

● Helburu espezifikoak: libreki aukeratu zein edalontzian dagoen likido gehien. 

DERRIGORTASUNA KONTUAN HARTURIK:

● Gutxieneko helburuak: urak espazio bat betetzen duela aipatzea. 

● Aukerako helburuak: urak betetzen duen espazioa bolumena deitzen dela aipatzea. 

● Helburu askea: urak bolumena mantentzen duela nahiz eta ontzia aldatu aipatzea.

BIDEOA:




Hirugarren eta azken taldeari dagokionez, unitate didaktiko bat sortzeko bidean eginiko asmo-en atala aurkeztu digute:

Lehenik eta behin, asmoak lantzeko honako tresna hau aurkeztu digute:


Segidan, asmoak curriculumarekin alderatu dituzte:

TAULA BETETZEKO: 

1. Honako helburua betetzen ahal du gure Unitate Didaktikoak? BAI/EZ 

     - BAI → Nola? ( Jarduera deskribatuz) 

     - EZ → Helburu hori lantzen duen jarduera proposatu



Azkenik, euren proposamena azaldu dute taula baten bitartez:



Hausnarketa:

Oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Gainera Maitaneren klase emateko moduarekin, 20minutu soilik eskainirik teoriari, azalpenak laburrak, argiak eta zehatzak izanik, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanarekin. Izan ere, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, oso egokia, praktikoa eta dinamikoa iruditzen zait aurkezpenen bidez astean zehar eginikoa edo jasotako informazioa, jarraibideak edota argibideak gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko, baliabide hau.

Maitanek aipaturiko ikastaroari dagokionez, oso ikastaro interesgarria dela iruditu zait. Izan ere, gradu osoan zehar ez dugu haurrenganako abusu sexualen inguruan ezer jorratuko, eta oso gai interesgarria iruditzen zait. Gainera, etorkizunean honelako egoera baten aurkituz gero, oso baliagarri egingo zaigulakoan nago ikastaro honetan ikas dezakegun guztia, informazio benetan baliagarria topatuko dugulakoan bainago. Hori dela eta, ikastaroan parte hartzea erabaki dut.

Aurkezpenei dagokienez, lehenengo taldearen aurkezpena, oso aurkezpen egokia iruditu zait. Gainera, oso ongi azaldu dute dena, eta erabili duten power-pointa oso zehatza eta argia iruditu zait. Bestalde, gaia gehiago sakontzeko oso bideo aproposa hautatu dutela iruditzen zait, niri pertsonalki behintzat asko gustatu zait. Laburbilduz, ez zait batere aurkezpen astuna egin, eta ongi prestatuta ekarri dutenez, ez zait zaila egin arreta mantentzea.

Bigarren taldeari dagokionez, primeran aritu direla iruditu zait, dinamikoa izan da aurkezpena, eta lana ongi bideratuta eskaini digute. Gainera, txertatu duten bideoa oso interesgarria iruditu zait, bideoan ongi iksten den bezala, haurrei eska diezaiekegun jakintza-maila kasu logiko batzuetan, uste duguna baño urriagoa baita. Beraz, adibide egokia iruditu zait esperimentu hau, gainerako ikaskideekin partekatzeko.

Hirugarren eta azken taldeari dagokionez berriz, hauek ere primeran aritu direla iruditzen zait. Gainera, oso aproposa iruditu zait adibide moduan jartzea eurek proposaturiko taula. Honez gain, ikaragarrik gustatu zaizkit aukeratu dituzten xedeak, oso baliagarri izango zaizkielakoan nago euren unitate didaktikoa burutzerako garaian. Laburbilduz, oso lan interesgarria eta praktikoa burutu dute, aurkezpena dinamikoa izan da, eta oso erraza izan da arreta mantentzea.

                                  

Gehigarria:

Programazio didaktiko baten nondik-norakoa utzi dizuet segidan (zergatik eta zertarako egin programazioak, eta programazioa egiteko gida):


Jarraian, 5 urteko programazio didaktiko baten adibide baten esteka txertatu dizuet, jakinminik izanez gero, bertan klikatu eta informazioaz baliatzeko: 


Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!

viernes, 24 de marzo de 2017

8.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Lehenik eta behin, esan beharra dut, aste hau izan dela irakasle berriarekin (Maitane) igaro dugun lehen astea. Hasteko, lehen saioan, datozen egunetan egingo dugunaren azalpena edota jarraibidea luzatu digu, eta ebaluazioa zehazki nola gauzatuko duen aipatu du. Ebaluazioaren azalpena argituz, Alaitzen ebaluazio mota bera jarraituko duela esan digu, portafolioaren erabilerarekin jarraituko dugula, alegia. Datozen egunetan egin beharreko lanei dagokienez berriz, unitate didaktiko bat sortu beharko dugula azaldu digu, eta ostiralero talde ezberdinen aurkezpenak izango ditugula aipatu du. Aurkezpen hauetan, astean zehar ( 2 klase ordutan) emandako gaiaren edota puntu edo jarraibideen inguruan hitz egin beharko dugula azaldu digu. Horretarako, klase orduen lehenengo 20 minutuz baliatuko da astearte eta asteazkenetan, eta klasean azaldutako informazio guztia igoko du eGelara. Argibideak emateko edota gaia azaltzeko erabiliko dituen 20minutuez gain, sobratzen den gainerako denbora, maiatzean entregatu beharko den unitate-didaktikoa egiten joateko izango da. Emango dituen argibideak, unitate-didaktikoa egiten joateko izango dira.

Aste honetan emandako azalpena, "egoeraren azterketa"ren inguruan izan da; zertarako balio duen, eman beharreko pausuak zein diren, lehentasunak zehazteko irizpideak zeintzuk diren, eta zein aldagai hartzen diren kontuan jakitean datza.

                               Resultado de imagen de escuelas


Beraz, zertarako balio du?

1.Gure errealitatea hobeto ezagutzeko, egokitu eta moldatuz, lana hobeto antolatzeko eta planifikatzeko balio du.

2.Era honetan zer ziurtatuko dugu?

  -Egoeraren baliabideak eta puntu indartsuak aprobetxatuko ditugula. 
  -Errealitatearen arazo nagusiei aurre egingo zaiela. 
  -Diseinua ondo justifikatua egongo dela.
  -Hasierako, bideko eta bukaerako egoerak alderatu ahalko ditugula, aurrerapenak ebaluatzeko • 

3.Horretarako egoeraren azterketa etengabea izango da.


Pausuei dagokienez berriz, zein dira eman beharreko pausuak?

1.Lehenik eta behin, erabaki zer aztertu nahi dugun eta horri buruzko informazioa nola jaso.

2.Ondoren, bilatu iturri desberdinetako informazio ugari eta interesgarria. Hala nola, aztertu dokumentazioak; umeak eta giroa behatu; eta, umeekin, lankideekin eta familiakoekin elkarrizketak egin. Betiere, dagoena eta ez dagoena kontuan izanda. Informazioa fitxa aproposetan erregistratu eta antolatu beharra ere badago, egunerokoan, adibidez. 

3.Segidan, bildutakoaren irudi orokor bat egin.

4.Gero, ondorioak atera. Esate baterako, egoera horretan zer erabili zehaztu, edota aurkitutako hezkuntza-beharrizanen artean lehentasunak erabaki.

5.Azkenik, ondorioak planifikazioan erabili (ikastetxearen proiekturako zein gelako programaziorako), helburuak, edukiak, prozeduraprintzipioak, metodologia, jarduerak, baliabideak, etab. zehazteko.


Resultado de imagen de niños aprendiendo paisesResultado de imagen de niños aprendiendo paises


Lehentasunak zehazteko irizpideak aldiz, honako hauek dira:

1.Egoeraren larritasuna.

2.Egoera horrek ekar ditzakeen ondorioak, konpondu ezkero eta ez.

3.Egoera konpontzeko ditugun aukerak (giza baliabideak, baliabide materialak, baliabide ekonomikoak, denbora, espazioa, etab.) 

Zein aldagai dira kontuan hartu beharrekoak?

1.Ingurua 
2.Ikastetxea 
3.Gela 
4.Umeen familia 
5.Umeak, ume bakoitza eta umeen taldea 
6.Irakatsi nahi duguna (irakasgaia, interesgunea, tailerra, etab.) 
7.Norbera 

Resultado de imagen de niños y familiaResultado de imagen de clase infantil


Jarraian, galdera hau proposatu digu irakasleak:

Egoeraren azterketa egiten dugunean, ebaluatzen ari gara? 

Bai. Izan ere, egoeraren azterketa da lan egin behar duguneko egoera ezagutzeko (gero irakaskuntza hobeto burutzeko) hasiera batean egoten den ebaluazio orokorra.

Irakasleak emandako azalpenak alde batera utziz, aste honetako aurkezpenetan zentratuko naiz. Aste honetan, nire taldeari eta beste talde bati soilik egokitu zaio aurkezpena egitea. 

Nire taldeari dagokionez, korrikaren inguruan planteatu den unitate-didaktiko bati buruzko artikulu bat aurkeztu dugu modu dinamiko batean ikaskideen aurrean. Euren laguntzaz, artikulua irakurri dugu ozenki, guztion parte-hartzea sustatu nahian, modu interesgarri batean. Artikulua indartzeko, 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako unitate-didaktikoa erakutsi diegu ikaskideei. Gainera, honez gain, korrikaren "lau aurpegi" dokumentala jarri dugu, euskararen aldeko ekintza polit baten adierazgarri. Izan ere, bertan, Euskal Herriko 4 txoko ezberdinetan bizi diren 4 pertsonen bizitza agertzen da, baita elkarrizketak eta eurek bizi izandako bizipenak ere. Euskararenganako euren jarrera nolakoa izan den eta nolakoa den gaur egun azaltzen dute, eta euskara ikasteko nahia eta zergatia zein izan den. Baita, euskarak euren bizitzan duen balioa ere. Azaldu dizuedan hau hobeto uler dezazuen, jarraian jarri dizkizuet artikuluaren, HH-ra bideratutako unitate-didaktikoaren, eta dokumentalaren estekak:


Resultado de imagen de 20.korrika
                                                 
                                                               Resultado de imagen de 20.korrika petoa



Dokumentala: 


20.Korrikako bideoklipa:






Beste taldeari dagokionez, Aitzi Haur Eskola adibide moduan hartuz, bere egoeraren azterketa eskaini digute:

-Barakaldon dagoen Haur Eskola.
-La calle de la bondad 3. zenbankian kokatua.
-Umeen beharrak asetzea. -Familiekin harremanak.
-http://guarderiaenbarakaldo.com/

Eskola baten egoeran zentratuz:

-Eskola baten egoera aztertzeko hainbat faktore hartu behar dira kontuan: familia, soziala, instituzionala, geletakoa eta batez ere pedadogiko-didaktikoa.
-www.formadores.org/RFsituacionescolar.pdf

Egoera hau bigarren hezkuntza batekoa izanda ere, lagungarria edo erabilgarria izango dela uste dugu egoera baten azterketa egiteko momentuan eredu bat emanez.

1. Bideoa

Gurasoekin elkarrizketak izatea garrantzitsua da, haien ingurua ezagutu ahal izateko eta horregatik aukeratu dugu bideo hau.

Helburu nagusia familiak ikastetxean eta hezkuntzan integratzea da eta jardueretan parte hartzera bultzatzea, haien semeen garapen pertsonal eta sozialerako.

Elkarrizketa bat egitea proposatzen du ikasle eta familien artean. ZERTARAKO?

1. Familiei kontzientziatzeko garrantzitsua dela elkarrekin ikastea
2. Guztiei integratzeko



2. Bideoa 

Ikastetxe baten hezkuntza maila kalitatezkoa izan dadin hainbat baldintzak bete egin behar dira: 

-Zuzendaria irakasle taldearekin etengabeko komunikazioan egotea 
-Ikasle bakoitzaren informazioa biltzea 
-Umeen beharren arabera jarduerak planifikatu (malgutasunez) 
-Plafinifikatu den saio bakoitzaren helburuak argi izatea eta ikasleen ebaluaketa egitea (lopen esanguratsuak,jarrerak)



3. Bideoa

Bideo honetan planteatzen da nola irakasle batek behatuko dituen bere klaseak; egoera bat planteatzen da eta horretarako kontzeptu hauek izan behar ditu kontuan:

-Plangintza on bat.
-Dimentsioak, hainbat aspektu jorratzen dituena; hala nola: politika, kultura...




Hausnarketa:

Aste hau, oso aste produktiboa eta dinamikoa izan dela iruditu zait. Izan ere, Maitaneren azalpenak laburrak, zuzenak eta egokiak izanik, unitate-didaktikoaren lana oso erraz eraman dugu aurrera. Gainera, azalpen laburrak izanik, gainontzeko denbora, lanak klasean aurreratzeko erabili dut nire taldekideekin batera, jakina. Izan ere, ostiraleko aurkezpena prestatzeko denbora izan dugu klasean, eta horrela, taldekide guztion artean bildu eta antolatu ahal izan dugu informazioa. Aurkezpenari dagokionez, aurkezpen formala ez denez izan, modu dinamiko eta erosoago batean jardun garela iruditu zait, aurkezpen naturalagoa eta gaur egun pili-pilean dabilen jarduera batean zentratua izan baita. Gainera, honez gain, gainontzeko ikaskideen arreta eustea eta mantentzea ere lortu dugulakoan nago, eta hori ez da batere lan erraza.

Laburbilduz, modu egokia eta praktikoa iruditu zait aurkezpenen bidez astean zehar eginikoa edo jasotako informazioa, jarraibideak edota argibideak gehiago sakontzeko eta hobeto ulertzeko baliabide hau.

                               

Gehigarria:

Hona hemen unitate didaktiko batzuen adibide sorta bat: https://prezi.com/izaigciba5zc/unitate-didaktikoak/

Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!

viernes, 17 de marzo de 2017

7.ASTEA

Kaixo!

Gaurkoan ere, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, bi ikaskideren aurkezpen bat izan dugu, non unitate-didaktikoa zer den, zertarako erabiltzen den, eta zertan oinarritzen den eta zerez baliatzen den azaldu diguten.

Bi ikaskide hauek, prezi bat egi eta azaldu behar izan dute klase osoaren haurrean. Izan ere, bi ikaskide hauek, aurreko asteko ikaskideak bezala goi-mailatik datozen ikaskideak dira, eta ondorioz, unitate didaktikoa jorraturik dute. Hori dela eta, irakasleak aukera eman die, unitate didaktiko bat egin ordez, unitate-didaktikoari buruzko aurkezpen bat prestatzeko, eta guri (gainerako ikaskideoi) aurkezteko.


Honako hau izan da azaldu digutena:

Zer da unitate didaktikoa? 

Irakaslearen lana antolatzeko baliabide bat da, non ikaskuntza- irakaskuntza prozesuko elementuak eta baliabideak ordenatzen dituen. Honek, planifikatzen ikasteko eta curriculuma guztiz kontrolatzeko balio digu. Gainera, honez gain, irakasle bezala praktika hobetzeko, koherentzia eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko, eta aniztasunari erantzuteko balio du. 

Denboralizazioaren edota iraupenaren aldetik, zehatza edo orokorra izan daiteke, orokorrean haurren beharretara egokitua izaten baita.

Unitate didaktikoaren elementu nagusiei dagokienez, honako hauek dira: sarrera, testuingurua, gaiaren arrazoiketa, gelaren zikloa, M D izenburua eta denboralizazioa. Helburu nagusietan zentratuz, esan beharra dago, unitate didaktikoaren arabera aldatzen direla, orokorrak eta espezifikoak izan baitaitezke. Gainera, beste dokumentu batzuk hartu ohi ditu kontuan. 

Unitate didaktikoak jorratuko diren edukiak aldiz, curriculumetik hautatu behar dira, eta hiru multzotan banatzen dira (kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak). Bestalde, unitate didaktikoa baldintzatuko duten elementu garrantzitsuak baliabideak dira. Esate baterako, denbora, espazioa, giza baliabideak, materialak eta ekonomia.

Ebaluazioari dagokionez berriz, nahien araberakoa izango da. Hala ere, egia da tresna nagusiena haur hezkuntzan behaketa izan ohi dela.

Azalpena gehiago sakondu nahian, metodologia zer den hobeto azaltzeko, honako bideo hau jarri digute:




Honez gain, esan beharra dut, orain arte gure irakaslea izan denaren azken astea izan dela aste hau. Izan ere, tesia dela eta, ordezkoa etorriko da datorren astean, Maitane. Gure irakaslearen (Alaitz) azken egunean, Santiago Palaciosek imigrazioari buruz eginiko inkesta anonimo bat betetzen egon ginen, bere ikerketa aurrera eraman ahal izateko. Inkesta hau amaitu ostean, didaktikaren bi definizio bilatzeko eskatu digu, eta definizioak aurkitu eta gero, 3-4 pertsonako taldeetan eskatu digu jartzeko. Taldeka jarri ondoren, bakoitzak aurkituriko bi definizioak taldean esan, eta taldekide guztien artean adostu behar izan dugu didaktikaren definizio bat aukeratzeko. Definizioa aukeratu eta gero, altuan esan dugu ikaskide guztiekin partekatzeko. Honako hauek izan dira nik aurkitutako bi definizioak:

-"Didaktika orokorra berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik"

Etxague, X. (2014). Didaktika orokorra. Unibertsitate saila. Webgune honetatik ateratakoa: http://www.erein.eus/libro/didaktika-orokorra






-La didáctica es el arte de enseñar. Como tal, es una disciplina de la pedagogía, inscrita en las ciencias de la educación, que se encarga del estudio y la intervención en el proceso enseñanza-aprendizaje con la finalidad de optimizar los métodos, técnicas y herramientas que están involucrados en él. La palabra proviene del griego διδακτικός (didacticós), que designa aquello que es ‘perteneciente o relativo a la enseñanza’.

Honako webgune honetatik berreskuratutako definizioa da: https://www.significados.com/didactica/


Taldean adostu dugun definizioa aldiz, honako hau izan da:

-La Didáctica es el campo disciplinar de la pedagogía que se ocupa de la sistematización e integración de los aspectos teóricos metodológicos del proceso de comunicación que tiene como propósito el enriquecimiento en la evolución del sujeto implicado en este proceso. (Dra Nivia Alvarez Aguilar)

Dra Nivia Alvarez Aguilar. Didáctica. Honako webgune honetatik berreskuratutako definizioa da: http://www.psicopedagogia.com/definicion/didactica


Definizioak elkar-banatu ondoren, irakaslearen inkesta bat bete dugu.

Azkenik, irakaslea agurtu dugu, eta animoak eman dizkigu kurtsoa ondo amaitzeko, eta baita datorren ikasturtea ongi hasteko ere!


Hausnarketa:

Aste hau, nahiko aste dinamikoa eta praktikoa izan dela iruditu zait. Izan ere, gure ikaskideen aurkezpenaz baliatuz, unitate didaktiko bat zehazki zer den hobeto ulertu dut. Azken finean, eurak ere ikaskideak izanik, askotan gure informazio beharretara hobeto egokitzen edota moldatzen direla uste dut, informazio bera modu sinpleago, argiago eta eskematikoago batean eskainiz; adarretatik joan gabe.

Hori dela eta, oso baliagarria eta interesgarria iruditu zait nire ikaskideen aurkezpena, eta oso modu egokian eta ulerterrazean egina dago, gainera. Honez gain, oso interesgarria iruditu zait Santiago Palaciosek inmigrazioari buruz proposaturiko inkesta anonimoa, ez digu esan zehazki zer motatako ikerketa eramango duen aurrera gure inkestez baliatuz, baina inkestak jorratzen zuen gaia interesgarria iruditu zait.

                                   

Gehigarria:

José Domingo Villarroel Villamor, Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria, ISSN 0214-9753, Nº. 36, 2006, págs. 57-72 Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak/article/view/3192/4116

Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!

viernes, 10 de marzo de 2017

6.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar egin dugunari buruz hitz egingo dizuet.

Hasteko, aste honetan bi ikaskideren aurkezpen bat izan dugu. Goi-mailako modulutik datozenez, aukera izan dute gainerako ikaskideek egin beharko dugun unitate didaktikoa egin ordez, aurkezpen bat prestatu eta astean zehar ikasgaiaren (didaktika) inguruan ditugun zalantzak argitzeko blog webgune bat osatzeko. Gmail bat ere sortu dute, talde modularretan elkartuz, zalantzak edota galderak sortuz gero, eurei galdetzeko. Blogean, ebaluazioaren paradigma eta didaktika eta metodologiaren definizioak azaltzen dira jadanik, gelan azaldurikoarekin baitator arira.

                                      Resultado de imagen de didactica infantil


Aurkezpenarekin amaitu ostean, euren lanarekin lehenbailen hasi ahal izateko, galdera batzuk jarri dizkigute didaktika alorrean zein mailatan gauden ikusteko, zer landu behar dugun gehiago jakin ahal izateko. Baita, didaktikari eta irakasleei buruz dugun iritzia jakiteko ere; gure pentsamenduaren arabera jokatu ahal izateko.

Erantzun behar izan ditugun galdera guztiak, eurek sorturiko blogean agertzen dira, eta baita eskaini diguten informazio guztia ere. Gainera, gelan landurikoari buruz (galdetegia...) blogean sarrera bat egingo dutela azaldu dute, zalantzak argitzeko asmoz.

Bestalde, gure irakaslea egun batzuetan ez denez egongo gurekin tesia dela eta, irakasle berria aurkeztu digu, datozen egunetan gurekin egongo dena. Ebaluazioak berdina izaten jarraituko duela azaldu digu, portafolioarekin jarraituko dugula, alegia. Ez da azterketarik egongo. Aurkezpen labur honen ondoren, gure bi ikaskideren aurkezpenarekin jarraitu dugu.

Honako hauek izan dira erantzun behar izan ditugun galderak, eta galderen erantzun kolektiboaren emaitza:

1. Zer da zuretzako irakasle on bat? Ze ezaugarri, jarrera, eduki behar ditu irakasle on batek?

Galdera honen erantzunak erreparatu ondoren, ondorioztatu da erantzunak homogeneoak izan direla. Metodologia eta pedagogia berrietan, irakasleari dagokion perfilean, ematen diren ezaugarriak errepikatzen dira galdera honen erantzunetan, alegia. Gehien errepikatu diren erantzunak honako hauek izan dira: entzuten jakitea, aktiboa izatea, dinamikoa, autonomia lantzen duena, beharrak hasetzen dituena, komunikazio gaitasun ona duena...

2. Izan dituzun irakasleetatik, zein izan da gehien gustatu zaizuna eta zergaitik?


Bigarren galdera honen erantzunetan, izen ezberdinak atera dira, baina ezaugarri nahiko antzekoak berriz ere, Horien artean, klasean dinamikoak ziren irakasleak, klase interesgarriak ematen zituztenak (jolas nahiz ariketa ezberdinen bidez) eta klasearekiko inplikazio handia zutenak nabarmendu dira.

3. Ze metodologia da zuretzat egokiena?

Galdera honen erantzunean, gehien errepikatu diren autoreak honako hauek izan dira: Montesori, Pikler, Waldorf eta Piaget.

4. Zure ustez, nola ebaluatu beharko litzateke haur hezkuntzan?

Galdear honetan, gehiengoak, haurra ebaluatzeari eman diogu garrantzia. Hau da, haurraren prozesua aztertzea eta ebaluatzea, eta baita irakaslea edo espazioa behatu eta ebaluatzeko beharra ere.

5. Nola antolatuko zenuten gela? (espazioa eta denbora)


Azken galdera honetan, gehiengoak txokoak aipatu ditugu. Espazioari dagokionez aldiz, erantzunak era guztietakoak izan dira, ez da homogeneotasun handirik ageri. Batzuk, gela txikiak funtzionalagoak eta seguruagoak direla aipatu dute. Besteok berriz, gela irekien alde egin dugu apustu. Denborari dagokionez, haur bakoitzaren beharren arabera antolatuko gendukeela erantzun dugu gehiengoak. 






Jarraian agertzen diren galderak ere luzatu dizkigute, eta honako hau izan da nire taldeak galdera hoien aurrean pentsaturikoa edota adosturiko erantzuna:


1- Zer botatzen duzue faltan? Nola hobetuko zenuke klaseko dinamika?


Konfiantza lantzeko, ezagutza arlo bakoitza talde txikiagotan lantzea gustatuko litzaiguke, teoria eta praktikaren arteko uztartzea ematea, eta gehienbat irakasleen aldetik hurbiltasuna eta azalpen argiagoen beharra sentitzen dugu askotan. 


2- Zertan sentitzen duzu, errefortzu gehiago behar duzula?


Dekretua egoera praktiko batean gauzatzeko argibide errealak aurkitzean sentitzen dugu beharrik handiena. 


3- Irakasleari zein aholku emango zenioke klasea hobetzeko?


klase praktiko-dinamikoak izatea, ikasleekin hurbilagoa izatea,eta azalpen argiagoak ematea.


4- Ikasle irakasle hartu emanean, zer duzu zuk hobetzeko?


Parte hartzea handitzea, eta klaseko arreta mantentzea.


5- Zer aportatu ahal diozu zuk klaseari?


Orokorrean parte hartzea; bakoitzaren esperientzia eta iritziak eskainiz.


6- Zer gustatzen zaizu?


Portafolioaren erabilera gustoko dugu.





Honez gain, aurreko astean amaitu ez genuen Lockzyren dokumentalarekin jarraitu dugu.

Gaian sakontzeko, Pickler-Lockzyri buruzko hitzaldi oso interesgarri bat jarriko dizuet segidan. Miramar Jauregian (Donostian) eginiko hitzaldia da. Hona hemen sarreratxo bat:

"Para el niño y la niña el movimiento representa mucho más que un placer funcional, es el instrumento y el modo de expresión, orientación en el ambiente de sus acciones inteligentes, de su comportamiento social y de sus afectos.

El movimiento libre basado en la actividad autónoma favorece en el niño el descubrimiento de sus propias capacidades, la utilización de sus propias adquisiciones y el aprendizaje a partir de sus propios fracasos y logros. El movimiento libre promueve la construcción activa de su propia imagen corporal y la elaboración de la unidad y de la fuerza de sí.

Sin embargo, le compete al adulto asegurar las condiciones para una motricidad libre y las condiciones para las iniciativas autónomas. Además es el adulto el que garantiza a través de una relación cálida y reaseguradora la capacidad de la niña y el niño de vivir plenamente todo el placer y la alegría que tiene moverse." 


Link honetan sartuz gero, hitzaldi osoaren bideoa aurkituko duzue. Merezi du!! Animatu!!




Hausnarketa:

Aste hau, oso aste produktiboa izan delakoan nago. Izan ere, hainbat ekintza dinamiko egin ditugu klasean, egunerotasunetik at bilatu ditzakegun jarduerak, alegia. Hasteko, goi-mailako ziklotik datozen ikasleek sorturiko blogaren erabilera eta guri zuzenduriko galdera sortak, oso interesgarriak iruditu zaizkit; blog horren bitartez gure zalantzak argitu ahal izango baititugu beste modu dinamiko eta autonomoago batean. Gainera, oso interesgarria eta egokia izan da buruturiko galdetegia, ikasle guztion iritziak ikaskide guztiekin konpartitzeko aitzikiatzat erabili baitugu, eta modu dinamiko batean egin baita. Honek, elkar gehiago ezagutzen eta bakoitzaren pentsamenduak eta iritzi pertsonalak aintzat hartzen lagundu digu. 

Gainera, Lockzyren dokumentala ikusten amaitu dugu aste honetan, eta oso dokumental interesgarria dela iruditu zait. Bertan, hezitzeko beste "metodologia" bat erabiltzen baitute, askatasuna eta autonomia oinarritzat hartuz, eta guztiaren gainetik errespetua erabiliz haurrarekiko, uneoro zerbait egin baino lehen galderak eginez, haurraren nahiak errespetatuz.

Amaitzeko, egokia iruditu zait gure irakasleak joan baino astebete lehenago, gure irakasle berria izango den irakaslea aurkeztea, eta berarekin irakasgaiaren ebaluazioak berdina izaten jarraituko duela azaltzea.


                                 



Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!











viernes, 3 de marzo de 2017

5.ASTEA

Kaixo!

Gaur, aste honetan zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Hasteko, ikaskide batek eginiko aurkezpen interesgarri bati buruz hitz egingo dizuet.

Kontuan hartu beharreko hainbat irizpide azaldu ditu. Esate baterako, haurra bezain garrantzitsua dela testuingurua aipatu du; beraz, honetan ere berebiziko arreta jartzea beharrezkoa da. Izan ere, testuinguruak haurreren garapena osasuntsua edo kaltegarria den justifikatzen du. Bestalde, Haur Hezkuntzako helburuek haurrak ulertzeko moduarekin bat egin behar dutela ere aipatu du, koherentzia sustatuz.

Resultado de imagen de coherenciaResultado de imagen de coherencia


Testuinguruak, ebaluazio paradigmekin bat etorri behar du nahitaez. Ondorioz, laburbilduz, kontuan izango diren atalak honako hauek izango dira: Haur Hezkuntzako garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuingurua.

Haur Hezkuntzako garrantzia ere azpimarratu du,hainbat ezaugarri aipatuz. Pertsona gisa garatzeko beharrezkoa den etapa, 0-6 urte bitartean gertatzen da. Bizipenen bitartez, garapen norabidea finkatzen da. Eskola ibilbidearen hastapenarekin ere bat dator Haur Hezkuntza. Izan ere, bertan pertsonen oinarriak eraikitzen dira. Hori dela eta, etapa estrategikoa dela esan daiteke. Horrela, ondoren datozen esperientzia eta bizipenekin kohesioa lortzen da, harremanak sendotuz eta jarraikotasuna bermatuz.

0-3/0-6 etapen banaketarekin haustea du helburu, honela, umearen autonomía, jakin-mina, erritmoak eta abar errespetatuko dira. Bestalde esan beharra dago, Haur Hezkuntzako etapa, zazpigarren urterarte luzatzea proposatzen dela. Ebaluazio paradigmei dagokienez aldiz, Haur Hezkuntza etapa osorako baliagarriak izango direla azaldu du.

Resultado de imagen de autonomia niñosImagen relacionada

Haur Hezkuntzako helburuetan zentratuz, honako hlelburu hauek lantzen direla aipatu du: umearen ongizatea bermatzea( ikasketak izango dira ongizate horren ondorioak), haurren gaitasunei aukerak ematea (garapen prozesu horretan aurrera egin ahal izateko), haurrari eman protagonismo nagusia, eta azkenik, haurrak zoriontsu izateko eskainitako aukera guztiak antolatu, pentsatu, gauzatu eta ebaluatu. Izan ere, haurra da protagonista nagusia, Haur Hezkuntzako lanaren arrazoi nagusia, etengabeko garapenean dagoen pertsona, eta bizirauteko gaitasun guztiak dituena.
Gaitasunetan barneratuz, aipatu duena da, denok dugula geure burua eta testuingurua ezagutu beharra, eta haurrek bereziki izugarrizko gaitasuna dute esplorazio horretarako; ikertzaile aktiboak dira beraz. Zehazki esanda, testuingurua arakatzeaz, ikasteaz, zentzumenak erabiltzeaz, informazioa jasotzeaz, eta bizipenen arteko loturak egiteaz arduratzen dira. Berezko izaera sortzeko ere gai dira, eta jolasa dute bizitzeko modu.  
Bestalde, erritmoaz ere hitz egin du. Hala nola, erritmo biologikoak (ziklikotasunez agertzen diren jokabideak) aipatu ditu. Honen barnean, egunerokoak, erritmo azkarrak, eta geldoak sartzen direlarik.
Haurraren garapenean zentratuz, azaldu duena honako hau izan da. Hasteko, lehenengo bi  urteei gorputzaren ezagutza eta komunikazio aldia deitzen zaiola azaldu du. Jarraian, 2 urtetatik – 8 urtetara, alderdi sinbolikoen garrantzia lantzen duela aipatu du (Irudikapenak, kezkak eta beldurrak garrantzia hartzen dute). Azkenik, 8 urtetatik aurrera berriz, arrazonamenduaren eta modu zientifikoaren etapak biltzen dira.
Umea  EGOZENTRIKOA dela azpimarratu du.

Resultado de imagen de egocentrismo en niños
Helduak haurrengan duen eraginaz ere hitz egin du, haurrarentzat heldua segurtasun iturria baita; eta horren adibide ditugu gurasoak eta hezitzaileak. Umeak harremanak eraikitzeko gaitasuna handia du, baina ala eta guztiz ere, helduaren esku dago gaitasun hori garatzea. Izan ere, heldua, afektuzko irudia da haurrarentzat.
Segurtasun mailari dagokionez, Segurtasun maila asko daudela azaldu du. Baina hala ere, denak ez direla era berean adierazten aipatu du. Erantzun egokiak eta desegokiak ezberdintzen ere jakin behar dela azpimarratu du.
Esplorazioa maila dela eta, aipatu duen datu garrantzitsuena nire ustez, esplorazio maila zenbat eta altuagoa izan, testuinguruan geroz eta arrisku gutxiago aurkituko duela izan da.
Beldur mailari dagokionez berriz, Umea, segurtasun iturrira hurbilduko dela babes eske aipatu du. Segurtasun iturri hau egon ezean, antsietatea agertuko dela azaldu du.
Azkenik, erasorako jokabideen mailan oinarrituz, aipatu duena, honako hau izan da: erasorako joera aktibatzen da, pertsonek beren burua mehatxatuta edo arrisku egoeran ikusten dutenean, eta baita minduta sentitzen direnean ere. Beraz, haurraren bizipenak aztertzeaz arduratu beharko gara, ongizate mailarekin ez apurtzeko. Erasoa gertatuz gero, hezitzailea kasu hori aztertzeaz arduratu beharko dela azpimarratu du.

Resultado de imagen de egocentrismo en niños
Aurkezpena alde batera utziz, gaztelerazko artikulua lantzen jarraitu dugu, aurreko astean ez baikenuen amaitu.
Metodologian barneratu gara, eta baita jardueretan ere. Aniztasuna, eta ongizate helburua ere aipatu ditugu. Denborari eta testuinguruari dagokienez, kontuan izan behar ditugula haurrekin aldioro birgogoratu dugu, eta ebaluazioaren helburua, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua bideratzea dela ere aipatu dugu. Ikaskuntza-irakaskuntza proposamen bat egiteko kontuan hartu behar dela marko logistikoa azaldu digu irakalseak.
Loczy-rui buruz ere hitz egin dugu aste honetan. Picklerrek zuzendutako babes etxeataz. Izan ere, 1946an Hungariar gobernuak Budapesteko Babes-etxea zuzentzeko eskatu zion Picklerri. Helburua, guraso gabeko haurrentzat etxe bat sortzea zen; ez bakarrik umezurtzentzat, baizik eta gurasoak umeez arduratu ezin zirenentzat ere.
Babes-etxe hau Loczy kalean 3. zenbakian kokatuta dago, hau dela eta, etxe hau “Loczy” bezala ezagutzen da.

Bere helburua, bertan hazten ziren haurrei bizitza esperientzia bat eskaintzea zen, garapena babesteko eta erakundean bizitzeak eta gurasoekin lotura esanguratsurik ez izateak ekar ditzaken gabezi larriak ekiditeko. "El síndrome de hospitalidad" izeneko sindromea sortuko zen ala ez aztertu zuten, baina ondorioztatu zuten, babes-etxetik ateratzen zirenek ez zutela sindrome hori.

Honi buruzko bideo bat ikusten hasi gara: "Loczy un hogar para crecer" Bernard Martinok zuzenduriko dokumentala. Hainbat kritika izan ditu, onak eta txarrak, guztion pentsatzeko era ezberdina baita.

Irakaskuntza-ikaskuntza rolak, edukiak,eta espazio eta denbora metodologian zentratuz atera behar izan ditugu bideo edota dokumental honetatik. Umearen hezkuntza eta garapen prozesua burutzeko, irakaslearen papera haurraren beharra asetzea dela azaltzen du dokumentalak. Ez daude aldioro haurren gainean, haurrei beren kabuz ibiltzen eta gauzak aurkitzen eta deskubritzen uzten diete.

2 ordu baino gehiago irauten duenez dokumental ineresgarri honek, ez dugu astirik izan klase batean amaitzeko, eta datorren astea jarraituko dugula dokumentalarekin erabaki dugu.

Hausnarketa:

Aste honetako gauzarik edota materiarik interesgarriena ikaskide baten aurkezpena iruditu zait. Izan ere, nire ustez oso baliagarria da azaldu edota eskaini digun informazioa, informazio logikoa, praktikoa eta garrantzitsua baita. Azken finean, Haur Hezkuntzako garrantzia, Haur Hezkuntzako helburuak, haurra eta testuinguruari buruzko informazioa eskaini baitigu, eta hau, gure jakintzak praktikan jartzerako orduan oso garrantzitsua delakoan nago. Umearen ongizatea bermatzea, haurren gaitasunei aukerak ematea, protagonismo nagusia haurrari ematea, eta azkenik, haurrak zoriontsu izateko eskainitako aukera guztiak antolatzea, pentsatzea, gauzatzea eta ebaluatzea direla Haur Hezkuntzako helburuak azpimarratzea oso garrantzitsua iruditu zait. Haurra dela protagonista nagusia birgogorarazi baitigu. Haurraren gaitasunari, erritmoari, garapenari, eta segurtasun- eta beldur- mailari buruzko informazioa ere oso interesgarria iruditu zait, eta jakinmin handia piztu dit. Laburbilduz, oso aste produktiboa eta dinamikoa iruditu zait.


                                     

Gehigarria:

Euskal Herrian topa dezakegu Loczyren mugimendurik? Honako webgune honetan duzue erantzuna:
http://www.piklerloczy.org/eu/pikler-loczy/euskal-herriko-elkartea

Hau izan da guztia gaurkoz, datorren astera arte!

Ondo izan!!