Sarrera honekin, amaiera emango diot didaktikaren inguruan egin dudan blogari (portafolioari). Horretarako, lehendabizi, ibilbide luze honen inguruko hausnarketa egingo dut. izan ere, 16 aste hauetan hainbat kontzeptu, jarduera, eta biharko egunerako erabilgarri izango zaidan hainbat informazio interesgarri izan ditut eskuragarri.
Blog edota portafolio honen erabileraren arrazoia, azterketa "lan" honen bidez kentzea izan zen. Alaitzek, gure irakasle oihak, lehenengo egunean proposatu zigun azterketa egin ordez, asteroko bat egitea. Hau da, astean zehar klaseetan eginikoari buruz sarrera bat egitea astero; bertan, klaseetan eginikoa azaldu behar izan dugu, eta hausnarketa bat egin honen inguruan. Honez gain, gehigarri batez osatu behar izan ditugu astero eginiko sarrerak, ikasgelan landutakoaren inguruan informazio gehigarri bat txertatuz. Gehigarri honen bidez, ikasgelan landutakoaz at, gure interesen arabera, informazio ugari bildu dugu, eta baita, adibide praktiko ugari ere. Hausnarketak aldiz, beste gauza askoren artean, pentsatzeko aukera eskaini digu, eta bakoitzak bere iritzia partekatzeko aukera eman digu. Oso garrantzitsua iruditzen zait hausnarketaren atala, beste ikasgaietan ez baitugu gure iritzia eta pentsamenduak islatzeko aukerarik. Batez ere, honengatik dut gustuko portafolioaren erabilera.
Portafolioaren erabileran gehiago zentratuz, esan beharra dut, ideia paregabea iruditzen zidala azterketa egin ordez blog hau aurrera eramatea. Izan ere, modu batean, bloga egiteko presio honek, didaktikako klaseetara joatea eta klaseetan adi egotea eskatu digu. Hori dela eta, hainbat aurkezpen interesgarri, dinamiko, eta baliagarri izan ditugu ikusgai. Hala nola, haurren egokitzapenean oinarritutako aurkezpena, edota Nekane Otsoaren elkarrizketa. Gainera, gehigarria hautatzeko orduan, klaseetan ikusi, landu edota sakondu ez ditugun kontzeptu batzuekin aurkitzeak, autonomia lantzera behartu gaitu, informazio horren inguruan azalpen argiagoak edota definizioak aurkitzeko. Beraz, autodidaktak izatera igaro gara, modu batean.
Bestalde, nahiz eta portafolioak alde on asko eduki, alde txarrak edota negatiboak ere baditu. Alde negatibo horietako nagusiena, denbora asko eskaini behar zaiola da. Izan ere, klasean eginiko guztiaren informazioa txertatzeak, horren inguruan hausnartzeak, informazio gehigarria bilatzeak eta aurkitzeak, eta bloga irudiez eta bideoz apaintzeak, denbora ugari kendu digu lauhilabete honetan. Hasiera batean, lan erraza dela dirudi, eta ez dut ezetzik esango, ez baita lan zaila, eta nik azterketa egitea baino askoz ere nahiago baitut portafolio hau egitea. Baina, nahiz eta lan zaila ez izan, lehen aipatu bezala, denbora asko kentzen digu. Nire ustez, larregi.
Honez gain, nire ustez, ez da baloratuko portafolioak eskatzen duen lan guztia, eta hori dela eta, balorazioa ez da izango justua.
Lehenik eta behin, lehen aipatu bezala, uste baino denbora gehiago eskaini behar zaiolako portafolioari; eta bigarrenik, eginiko 17 sarrerak ez direnez kontuan hartuko, sarrera guzti hoietatik 3 soilik zuzenduko direnez (normala den moduan, 97 ikasle baikara), ez dut uste notak justuak izateko aukerarik izango dugunik. Izan ere, 17 sarreretatik agian 3-4 sarrera, beste sarrera guztiak baino apur bat okerrago edota ez hain landuak edukiz gero, eta 3-4 sarrera horiek hartzen baditu kontuan irakasleak zuzentzeko orduan, agian sarrera guztiak kontuan hartuta "9" edukiko lukeen pertsona batek, "7 " edukiko du. Horregatik, notetan goiti-behera handiak gerta daitezkeelakoan nago.
Beste alde batetik, irakasleak klaseak emateko erabili duen dinamikaren aldetik, argi utzi nahi dut oso egokia izan dela, oso modu praktikoan eman baititu klaseak, eta teoria eta praktika modu egokian uztartu ditu lauhilabetean zehar. Modu honetan, klaseak arinagoak eta eramangarriagoak egin zaizkit, eta askoz dibertigarriagoak eta interesgarriagoak. Gainera, azken finean uneoro, guztion parte hartze bultzatu du dinamika honek. Beraz, oso gustura jardun naiz nire ikaskideekin batera.
Honez gain, egin behar izan ditugun aurkezpenek eta lanek, autonomia lantzen lagundu didatelakoan nago, eta apurka-apurka jende askoren aurrean gauzak azaltzerako orduan, irakasleak eskainitako dinamika hauek, lagungarri etorriko zaizkidalakoan nago.
Guzti honekin, eskerrak ematea gustatu litzaidake irakasle eta batez ere kide guztiei; kurtsoan zehar partekatu ditugun jarduera, ekintza, eta istorioengatik, eta jakina, ikasi dudan guztiagatik!
Mila esker!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario