viernes, 12 de mayo de 2017

15.ASTEA

Kaixo!



Gaur, astero bezala, astean zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, ez dugu azalpen berririk izan. Izan ere, azaldu beharreko puntu guztiak, aurreko astean amaitu zituen azaltzen Maitanek. Hori dela eta, aste honetan, gure unitate didaktikoaren zuzenketak egin behar izan ditugu, gogorarazten baitizuet, aurreko astean azaldu nuen moduan, aste honetan izan dugula gure unitate didaktikoaren aurkezpena. Beraz, unitate didaktikoaren zuzenketak egiteari eta azken ukituak emateari ekin diogu aste honetan. Baita, ostiraleko aurkezpena prestatzeari ere.


Bestalde, aditu talde baten aurkezpen berezia eta oso oso interesgarria izan dugu aste honetan, haurren errutinari buruzkoa Haur Hezkuntzan.


Honez gain, beste 3 aurkezpen egon dira, nire taldearen aurkezpena barne. Baina aurkezpen hauek, bakoitzaren unitate didaktikoaren inguruan izan dira.


Has gaitezen lehenengo, haurren errutinari buruzko aurkezpenarekin:

HAURRAREN ERRUTINA HAUR HEZKUNTZAN


Haur baten egunerokoa oso konplexua denez, lana bi zatitan banatu dute. Lehenengo zatia egokitzapena izanik, eta bigarrena, haurra egokituta dagoenean bere eguneroko errutina. Errutinako puntu batzuk errepikatzen direnez, eskeman jarri dituzte, errutinaren ordena logikoa mantentzea eta argi ikustea garrantzitsua baita. Hemen duzue euren aurkezpena:

Haurraren eguneroko errutina:
Resultado de imagen de niños de 3 años jugando en la escuela
  • Harrera 
  • Jolas librea 
  • Hamarretakoa 
  • Zaintza unea 
  • Bazkaldu 
  • Zaintza unea 
  • Jolas librea 
  • Siesta 
  • Jolas librea 
  • Irteera





URTE OSOA 

Egokitzapena 

Lehendabizikoz eskolara joatea ez da batere erraza haurrarentzat, ezta horien gurasoentzat ere. Nork ez zuen negar egin eskolara joan zen lehenengo egunean? Nor ez da galduta sentitu jende eta leku berri baten aurrean? Hori dela eta, gurasoek beldur handia izaten diote eskolako egokitzapen faseari. 

Momentu gazi gozo hori ahal den xamurrena izan dadin, umearen ongizatea bermatu behar da, izan ere, gure helburu nagusia haurraren ongizatea ziurtatzea da. Egokitzapen fasea ahalik eta positiboena izan dadin, hezitzaileek gurasoekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. Izan ere, gurasoen laguntzarik gabe haurraren ongizatea eta hezitzaileekiko atxikimendua ziurtatzea ezinezkoa ikusten dugu. 

Esan bezala, egokitzapen prozesuaren helburua haurra eskola eta honen ingurura ahalik eta ongien egokitzea da. Aipatutako adaptazioa ahalik eta egokien eman dadin, haurrak irakaslea atxikimendu irudi seguru gisa ikusi behar du. Honek atxikimendu lotura lortzen duenean, eskolako testuinguruan seguru sentituko da eta ez du beldurrik izango. Gustura sentituko da eta honi esker, haurrak eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak garatuko ditu; garapen kognitibo eta motorea, ahozko hizkuntza, bere buruaren ezagutza, inguruaren esplorazioa eta beste umeekiko harremanak egingo ditu. 

Egokitzapen aldiaren hasieran, haurrak ikasgelan oso ordu gutxi pasatzen ditu eta beti lehendik ezagutzen zuen pertsona batekin. Pixkanaka ohitzen doan heinean, geroz eta ordu gehiago hasten da pasatzen bertan eta geroz eta ordu gutxiago ematen ditu pertsona ezagunak berarekin. Horrela, haurrak pixkanaka ingurune berri honetara egokitzen hasten dira. 

Egokitzapen aldi honek, orokorrean, hiru lau aste irauten dituen arren, haur bakoitzak markatuko du zenbat denbora behar duen. Hau da, haurra lau aste pasatu eta gero ez badago prest, irakasleak egokitzapen aldi hau luzatu egin beharko du. 

Laburbilduz, egokitzapen aldian, errutinen bidez haurrak segurtasuna lortuko du ingurune berri honetan eta prozesu honetan, irakaslea, laguntzailea izango da. 



Errutina normala 

Harrera eta irteera 

Harrera eta irteera uneak garrantzitsuak dira haurrarentzat. Familia eta eskolaren artean harremana eman eta elkar ezagutzeko balio duelako besteak beste, horrela bien arteko harremana etengabekoa eta estua ahalbidetuko da. Modu honetan, afektua, interesak eta ardurak partekatzeko unea bihurtzen da, betiere protagonista haurra bera izanda. 

Haur batzuei ez zaizkie une hauek atseginak egiten eta gogorra egiten zaie, sentimenduak eta emozioak azaleratzen direlako momentu hauetan. Momentu honi aurre egiteko, beharrezkoa izango da eskolaren eta familiaren arteko konplizitatea eta bakoitzaren rolak ongi banatzea, haurra ingurune seguru batean dagoela pentsarazteko. Gainera, lagungarria egingo zaie haurrei irteera unean bila zein datorren jakitea. 

Horrez gain, harrera momentua erabiliko da haurraren inguruko informazioa emateko. Haur eskola gehienetan, gurasoek, etxera eramaten dute egunero haurraren liburuxka bat. Bertan, haurraren inguruko zenbait informazio zehazten dira. Ondo lo egin duen edo ia familian arazoren bat dagoen esaterako. 

Eguna bukatzean eta irteerarekin batera, liburuxka hau, hezitzaile edo irakasleak gurasoei bueltatzen die, egunari buruzko informazioarekin. Zenbat kaka egin duen edo zenbat lo egin duen zehazten esaterako. 



Jolas librea (txokoetan, interesguneetan.. ), psikomotrizitatea, jolastokia … 

Harrera eta gero, haurrek ikasgelan jolas librean aritzen dira orokorrean. Gela, modu desberdinetara egon daiteke antolatuta. Hau da, interesguneetan, txokoetan … Honen arabera, haurraren jolasa desberdina izango da. Haurrak espazioaren antolakuntzaren arabera, jolasteko aukera desberdinak izango ditu. 

Laburbilduz, jolas libreak, eragina izango du material eta espazioan. Metodologiak eta irakasleak ere eragina dute jolas librean.

Resultado de imagen de niños de 3 años jugando en la escuela


Honez gain, ikastetxearen arabera, espazio desberdinak eskainiko zaizkio haurrari. Hau da, psikomotrizitate gela eduki edo ikasgelan landu dezakete psikomotrizitatea edo batzuek jolastokia dute eta beste batzuk ez. Jolastoki hau, estalia, ez estalia, parkearekin, jostailuekin… izan daiteke. 

Haurrengan eragin positiboa du, beraien barneko eta kanpoko mundua adierazten laguntzen duelako sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna eta sormena azaldu eta lantzeko bidea dute eskuragai. Gainera, aprendizai intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu. 



Hamarretakoa 

Hamaiketakoa, eskola guztietan egiten den errutina bat da. Batzuetan, eskolako helburu pedagogikoen beste adar bat izanik, baina noski, eskola guztietan oso ezberdina da eta egon daitezkeen eredu ezberdinen eredu desberdinak ematen saiatuko gara. 

Gure esperientziak, hamaiketako ezberdinak ikustera eraman gaitu eta honen aniztasuna ikusteko bakoitzak ikusitako hamaiketakoa azalduko dugu: 

Amaia: Ikasgelatik atera eta barruko patioan elkartzen ziren eta noizean behin denboraren arabera kanpoan. Elkarren ondoan jarri eta irakaslea zatitutako fruta zeraman bola haurrez haur pasatzen joaten zen eta haurrari sardexkaz fruta hartzera gonbidatzen zitzaion. Bukatzeko kantatu egiten zen. 

Itsaso: Haurrak jolas librean zenbiltzan eta irakasleak jolasak batzeko esaten zieten eta korroan esertzeko, beti ordu berdinean. Jolasak batu ondoren, denak korroan esertzen ziren eta makinista zen haurrak besteei gailetak banatzen zizkieten. 

Ane: Hezitzaileak abesti bat abestu eta haurrak koltxoneta batean esertzen ziren. Esertzen ziren haurrei, hezitzaileak gaileta bat ematen zieten eta besteei ez. 

Imagen relacionada


Garazi: haurrak jolas librean zebiltzala, hezitzaileak egunero kantu berdina ipintzen zuen eta haurrak korroak esertzen ziren. Haur batzuei asko kostatzen zitzaien eserik mantentzea, baian hezitzaileak bertan egotera animatzen zituen. Egunero kantu bat kantatu eta hezitzaileak gaileta zati bat ematen zien haurrei, hauek jateko. 

Hamaiketakoarekin orokorrean atera dugun ondorioa, honakoa izan da; honen bitartez hainbat gauza lantzen dituztela, besteak beste: haurrek begi esku koordinazioa lantzen dutela hamaiketakoa jan bitartean, psikomotrizitate fina eta autonomia ere lantzen dutela eta orokorrean eguneroko ekintzak helburu pedagogiko bihurtuz, haurrarren hezkuntzak osotasun bat lortzen dutela. 



Zaintza uneak (pardela …) 

Zaintza uneetaz hitz egiten, esan beharra daukagu, modu asko daudela hau aurrera eramateko. Guri Pikler metodologiaren zaintza uneak gustatzen zaizkigu. 

Harremana, arreta eta errespetua, horiexek dira gako hitzak zaintza uneetan. Momentu horiek, kalitatezkoak eta plazerean oinarrituak izan behar dute. Bai haurrari eta bai helduari dagokienez ere. Egunerokotasunean murgilduta dauden zainketa une horiek guztiak harreman iraunkorrak sortzeko une pribilegiatuak dira. Garrantzitsua da gure kargu dugun haur bakoitzarekin harreman afektiboa eraikitzea; lotura segurua, iraunkorra eta konfiantzazkoa ezartzea, hain zuzen. Haurra emozionalki aseta baldin badago soilik egongo da prest mundura zabaltzeko eta inguruarekin harremanetan jartzeko. 


Resultado de imagen de niños de 2 a 3 años jugando

Haurrak ongi ezagutzen dituen pertsona gutxi batzuekin lotura egonkorra izatea eta heldu batekin pribilegiozko harreman iraunkorra izatea ezinbesteko baldintzak dira bere buru osasunerako, bai eta haurrak bere lehendabiziko sozializazioa arrakastaz egiteko ere. 

Une horietan guztietan, garrantzitsua da haurra kide aktibotzat hartzea. Harremanak bi noranzkotakoa izan behar du, bi pertsonaren artekoa. Helduak entzun egiten dio haurrari, haren beharrak ase behar ditu. Baina, era berean, umearen ekimenei ere arreta jarri behar die. Haurraren gorputzak helduari hitz egiten dio. Haurra bere buruaren kontzientzia hartzen ari da, eta hezitzailearengandik jasotzen duen tratuaren arabera eraikiko du bere buruaren irudia. Hezitzailearengandik jasotzen duen horren araberakoa izango da, ondoren, gainerakoei eskaini ahal izango diena. 


Bazkaldu

Amaia: Gure kasuan, 2 urte terdiko haurrek eta hirukoek, autonomia lantzeko, egunero haietako bat bihurtzen zen zerbitzari, eta irakaslearen laguntzaz platerak banatu eta zerbitzatzen zituzten, horretarako, baliabideak eta altzairuak egokituak zeuden. Bazkaltzean, ez zitzaien jan nahi ez zuten ezer jatera behartzen eta bazkal ordua programa didaktiko eta hezkuntza planaren barruan zegoen. Horrez gain, bazkaltzen hasi aurretik, kantu bat abesten genuen. 

Itsaso: Ni egon nintzen haur eskolan, bazkaltzera jangelara joaten ziren jangelako hezitzaileekin. Klasean irakasleak, eskuak garbitzera joateko esaten zieten eta etxera joaten ziren haurrei jakak eta motxilak jartzen laguntzen zieten. Ondoren, besteak eskuak garbitu eta irakasleak jangelara laguntzen zieten eta bertan, jangelako hezitzaileen laguntzarekin bakoitza bere lekuan esertzen ziren.



Resultado de imagen de comedor para niños


Ane: nire kasuan, 1-2 urteko gelako dinamika hau zen; gelan bertan haurrei mantalak janzten zitzaizkien eta denak jantzita zeudenean jangelara sartzen ziren. Haurrek toki finkorik ez izan arren, alergikoak ziren haurrei toki estrategikoetan ezartzen zitzaien, normalean mahai ertzean edo bestela beste mahai batean. Autonomiari dagokionez, haur guztiek beraien kabuz bazkaltzen zuten. 

Garazi: Ni egon nintzen haur- eskolako ikasgelan, bazkaltzeko txoko bat zegoen izkina batean. Bazkaltzeko ordua heltzean, hezitzaileak lehenengo gela erdia mahai inguruan esertzeko esan eta besteak jolasten jarraitzen zuten. Mahaiak “u” forma zuen eta hezitzailea erdian jarrita, haur batzuei jaten laguntzen zien. Besteei aldiz, berak ematen zien jaten, ez baitzuten autonomiarik jaterako orduan. Inoiz ez zien derrigortzen jatera ez bazuten nahi. 



Siesta
Amaia: Siestari dagokionez, aldez aurretik komunera joaten ziren haurrak eta bertan, pardela jartzen zitzaien behar zutenei eta eskuak nahiz aurpegiak garbitzen zitzaien bakoitzari. Ondotik, denei bodiak jarri eta lotarako gelan sartzen ziren, gela iluntasunean egon oi zen dagoeneko eta musika lasaia jarrita. 

Haur bakoitzak, bere amakita eduki oi zuen eta bertan etxetik ekarritako manta, burkoa… Lo egiterako momentuan haurren batek arazorik edo beldurrik bazuen, beti hurbiltzen zitzaion irakasleren bat lasaitzera eta goxatzera. Ordu eta erdi ingurukoa izan oi zen siesta.





Resultado de imagen de siesta niños
Itsaso: Ni 2 urteko gelan egon nintzen eta haur batzuk bakarrik botatzen zuten siesta. Batzuk bazkaltzera etxera joaten ziren beraz, arratsaldean ez ziren eskolara etortzen eta eskolan gelditzen ziren batzuk lo egiten zuten eta beste batzuk jolastokira joaten ziren. Siesta egiten zutenak, bazkaldu eta gero jantokiko hezitzailearekin beraien gelara joaten ziren lo egitera. Bertan, oheak jartzen zituzten eta bakoitzak bere zakua izaten zuen. Hezitzaileak, musika lasaia jartzen zieten eta irakaslea klasera etorri arte jantokiko hezitzailearekin egoten ziren eta gero irakaslea sartzen zen. 

Ane: nire haur eskolan, ordu batetik aurrera (12etatik aurrera) familiak haurra hartzera etortzen ez baziren, derrigorrez siestara gelditu behar ziren eta 13:30tatik aurrera aukera zuten haurra eramateko, baina ez lehenago. Siesta unea halakoa zen; pardela aldatu, bodyan utzi eta gelan zehar koltxonetak jartzen ziren. Hezitzaileak haur bakoitzari txupetea ematen zion, behar izanez gero. Ondoren, izara batez estali eta musika erlaxantea jartzen zitzaien. 

Garazi: Nire esperientziaren arabera, haur batzuk siesta orduan lo egiten zuten eta beste batzuk ez. Guraso batzuek ez zuten nahi beren seme- alabak lo egiterik, horregatik besteak lo zeuden bitartean, hauek, jolasten jarraitzen zuten. Siesta ordua heltzean, hezitzaileak haurrak banan banan besoetan hartu eta ikasgela ondoan zegoen gela ilun batera eramaten zituen, sehasketan haurrak lo egiteko. Sehaskan sartu baino lehen, gela honetan musika lasaia ipini eta haurrei arropa kentzen zien, BODIan utzi arte. 


Praktikoa
Pardela

Pardelaren itxiera itsasgarriak askatu eta erditik atzerantz tolestu, haurraren azalean itsatsi ez dadin. Baina oraindik ez kendu pixoihal zikina. 

Haurrak kaka egin badu, lehenengo painalakin apur bat gabitu ipurdia. Neska izanez gero, beti alutik hasita ipurdiranzko norabidean. Honekin, infekzioak ekiditen dira. Mutila baldin bada aldiz, izterretako zimurretatik hasita pitilinerarte. 

Esku batekin, haurraren orkatilak heldu eta haurra aldatzeko tokitik zentimetro batzuk igo.

Resultado de imagen de pañalesPixoiala zikina erditik tolestu eta haurraren ipurmazail azpian utzi, painalaren aldi zikina barruan utziz. 
Haurrentzako toallita batekin edo toallita umel batekin haurraren genital aldea kontu handiz garbitu. 

Haurraren hanka biak goratu eta ipurmasailak garbitu. 
Pardel zikina garbiagatik aldatu. Pardela zabaldu eta itxiera itsasgarria duen zatia haurraren ipurmasailaren azpian jarri. Ondoren,tolestu beheko aldea haurraren sabelaren gainean, bere hanken artetik pasatuz (banatu hankaka halik eta gehien, minik egin gabe). Kontuan izan behar da, pardela haurraren hanken bitartean puztuta geratu ez dadila. Horrek, narritadura eta deserosotasuna eragin dezakelako. Haur jaio berriei, zilbor-hestea estaltzen sahiestu behar da (haur jaio berrientzat diseinatutako pardel bereziak daude, aurreko aldea moztuta daukatenak). Mutiletan, zakila beherantz apuntatzen dagoela egiaztatu behar da, txisa pardeletik irten ez dadin. 
Pardela zarratu, itxiera itsasgarriak dituen aldeak itsatsiz. Ziurtatu ondo estututa dagoela, baina azalean atximur egin gabe. Pardelaren fabrikatzailearen argibideak kontsultatu, aholku espezifikoagoak izateko. 
Pardel zikina zarratu, pardela bilduz eta itxiera itsasgarriak itsatsiz. Ondoren, Plastikozko poltsa batera sartu eta pardel zikinen ontzira bota. Bukatzeko, haurra jantzi eta eskuak ondo garbitu. 


Biberoia

Resultado de imagen de biberonBiberoia prestatu behar duen pertsonak eskuak xaboiarekin garbitu behar ditu eta jarraian biberoia eta tetina destilatu beharko dira, irekiten duen lapikoan 10 minutuz edukita edo desinfektante pilula ur hotzean botaz.

Biberoia urez bete (gomendagarria da gatz gutxiko ur minerala erabiltzea) kantitate egokian, hau da, pediatrak esandakoa jarraituz eta mikrouinean berotu.

Ur beroari esne hautsa bota (kazito bakoitzeko 30ml ur) eta biberoia ondo itxi. Biberoia ondo nahastu irabiatuz

Haurrari biberoia eman baino lehen tenperatura egiaztatu irakiten egon ez dadin. Horretarako esne tanta batzuk bota eskumuturrera.

Tenperatura egokia denean, postura egoki bat bilatu haurrari biberoia emateko.


Haurren errutinari buruzko aurkezpena alde batera utziz, unitate didaktikoen aurkezpenei buruz hitz egingo dizuet segidan. 3 aurkezpen izan dira guztira:

Lehenengo aurkezpena, Living taldeak eskaini digu. Euren unitate didaktikoa aurkeztu digute, animaliak. Unitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu ostean, jarduera praktiko bat proposatu digute. Soinu ezberdinak igortzen dituzten audioak erreproduzitu dituzte, eta guk, gainerako ikaskideok eta Maitanek, audioak entzun eta ze soinu, zarata, objektu, animalia... den identifikatu ostean, paper txuri batean idatzi behar izan ditugu entzundakoaren izenak. Gero, guztion artean zuzendu dugu ariketa, eta zuzenketak amaitzean, Living taldekoei eman dizkiegu paperak.


Imagen relacionada


Bigarren aurkezpena, nire taldearen aurkezpena izan da, PAISAIAK, gure unitate didaktikoa aurkeztu dugu. Gure unitatearen ezaugarriak, helburuak eta jarduerak azaldu ostean, jardueretariko bat aukeratu dugu ikasgelan lantzeko. Jarduera, ipuin bat kontatzea izan da, guk asmaturiko eta eginiko liburu bat. Liburu honen bidez, basamortuaren paisaia landu dugu gure ikaskideekin.


















Hirugarren eta azken taldeak, Talde modularrak, haien unitate didaktikoa aurkeztu ostean, fakultatetik ateratzeko eskatu digute, eta 2 minututan, binaka jarri eta 3 hosto desberdin aurkitzeko esan digute. Hau egin eta gero, jasotako hostoekin, hostoen lerroartea marraztu behar izan dugu orri txuri batean, eta azkenik, marrazki guztiekin mural bat osatu dugu.


Imagen relacionada


Hausnarketa:


Unitate didaktikoaren zuzenketak egiten joan garen heinean, zalantza batzuk sortzen hasi zaizkigu zuzenketa batzuen aurrean. Hori dela eta, Maitaneri eskatu behar izan diogu laguntza, pare bat gauza argitzeko. Maitaneren laguntzaz zalantzak argitu ostean, unitate didaktikoaren zuzenketekin amaitu eta lanari azken ukituak emateari ekin diogu. Azkenik, amaitzea lortu dugunean, izugarrizko lasaitasuna eta poza hartu dugu, lan bat gutxiago baitugu egiteko, izugarrizko pisua kendu dugu gainetik.

Aditu taldearen aurkezpen bereziari dagokionez, haurren errutinari buruzko aurkezpenari dagokionez, alegia, esan beharra dut, oso oso aurkezpen interesgarria iruditu zaidala. Izan ere, egunerokotasunean eta praktikan oinarrituta dago azaldu dutena, eta baita esperientzian oinarritua ere; eurak praktiketan egondako egoeratik abiatuz prestatu baitute aurkezpena, euren esperientziak azalduz. Hori dela eta, oso modu egokia eta dinamikoa iruditu zait azalpen hauek ikastarazteko modua edota bidea.

Unitate didaktikoari buruzko aurkezpenetan zentratuz, lehen aipatu dudan moduan hiru aurkezpen izan ditugu, eta hirurak izan dira jarduera praktikoak. Niri izugarri gustatzen zaizkit jarduera praktikoak, beraz modu egokia iruditu zait aurkezpenetan azaldu beharrekoa praktikan jartzea, hiru taldeok egin dugun moduan. Honek, saioa entretenigarria eta dinamikoa izan dadin lagundu du. Nire ustez, jarduera praktikoak bultzatuz, gainerako ikaskideen arreta lortzen dugu, eta saioak eramangarriagoak egiten dira.

Lehenengo aditu taldean zentratuz, oso ongi azaldu dutelakoan nago beraien unitate didaktikoaren nondik-norakoa, eta jarduera ere oso ongi prestatu dutelakoan nago, haurrei jarduera hori gustatuko zaielakoan nago. Gainera, ikaskide guztion parte-hartzea bultzatu dute jarduera honen bitartez, guztiok egon behar izan gara argi.

Bigarren taldea aldiz, nire taldea izan da. Nire ustez, oso ongi prestatuta eta lan ikaragarria hartuta eraman dugu aurrera aurkezpena. Gainera, aurkezpen oso orekatua izan da, taldekide guztiok parte hartu baitugu modu berean aurkezpenean, txandak errespetatuz.

Hirugarren eta aste honetako azken aurkezpena berriz, oso originala eta entretenigarria izan da. Jarduera sinplea eta egokia delakoan nago. Azken finean, jarduera hau egiten, haurrek oso ondo pasatuko dutela uste dut.Gainera, murala osatuz, guztien lanak hartuko dira kontuan, horrenbestez, elkarlana nagusituko da.






Gehigarria:

Hona hemen, euskaraz aurki ditzakegun unitate didaktiko batzuk:

http://www.euskara.euskadi.eus/informazioa/unitate-didaktikoak/r59-738/eu/


Datorren astera arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario