Gaur, astero bezala, astean zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, ez dugu azalpen berririk izan. Izan ere, azaldu beharreko puntu guztiak, duela bi aste amaitu zituen azaltzen Maitanek. Hori dela eta, aste honetan, klase orduetan aurkezpenak izan ditugu, eta irakaslearen inkesta bete dugu. Ni aurkezpenak aditzera soilik joan behar izan naiz klasera aste honetan; izan ere, aurreko astean amaitu genuen unitate didaktikoarekin, eta aurkezpena ere aurreko astean egin genuen. Ondorioz, aurkezpenak aditzera soilik bertaratu naiz, gero, blogean idatzi ahal izateko klase orduetan egin dugunaren azalpen txikiren bat.
Hasteko, esan beharra dut, aste honetan zehar, zortzi aurkezpen izan ditugula. Batetik, "Landareak" unitate didaktikori buruzko aurkezpena eskaini digute. Haurrak naturarekin harremana izateko aukera paregabea dela argudiatuz, azaldu dute gai hau hautatzearen arrazoia. Hori dela eta, euren aurkezpena aurrera eramateko, 3 jarduera dinamiko eskaini dizkigute.
Lehenik eta behin, lore eta hostoen arteko desberdintasunak azaldu dizkigute. Ondoren, esperimentazioa landu dugu, eta azkenik, naturaren murala eraiki dugu. Hau guztia hobeto lantzeko, bi bideoz baliatu dira. Lehenengo bideoan, landare bat landatzearen esperimentua izan dugu ikusgai, eta bigarren bideoan aldiz, nola jaio eta hazten diren landareak ikusi dugu.
Jardueraren muina hau izan da: landare baten hazkuntza nola ematen den ikustea eta esperimentatzea. Horretarako, adibidez, Yogurt pote bat hartu behar da, kotoia sartu, dilistak sartu, kotoi gehiago jarri dilisten gainean, eta ura botaz gero kotoia busti arte, egun batzuk igaro ostean, dilista-landare bat lortuko dugu.
Hasteko, esan beharra dut, aste honetan zehar, zortzi aurkezpen izan ditugula. Batetik, "Landareak" unitate didaktikori buruzko aurkezpena eskaini digute. Haurrak naturarekin harremana izateko aukera paregabea dela argudiatuz, azaldu dute gai hau hautatzearen arrazoia. Hori dela eta, euren aurkezpena aurrera eramateko, 3 jarduera dinamiko eskaini dizkigute.
Lehenik eta behin, lore eta hostoen arteko desberdintasunak azaldu dizkigute. Ondoren, esperimentazioa landu dugu, eta azkenik, naturaren murala eraiki dugu. Hau guztia hobeto lantzeko, bi bideoz baliatu dira. Lehenengo bideoan, landare bat landatzearen esperimentua izan dugu ikusgai, eta bigarren bideoan aldiz, nola jaio eta hazten diren landareak ikusi dugu.
Jardueraren muina hau izan da: landare baten hazkuntza nola ematen den ikustea eta esperimentatzea. Horretarako, adibidez, Yogurt pote bat hartu behar da, kotoia sartu, dilistak sartu, kotoi gehiago jarri dilisten gainean, eta ura botaz gero kotoia busti arte, egun batzuk igaro ostean, dilista-landare bat lortuko dugu.

Bigarren aurkezpenari begira, ikimilikilikli taldearen aurkezpena izan dugu, "planetak" gaia jorratuz. Gai hau lantzeko, jarduera praktiko dibertigarri bat hautatu dute. Hasteko, planetak ikastera abestia jarri digute entzuteko, Ene Kantak-en eskutik.
Jarraian, planeten ezaugarriak azaldu dizkigute, eta taldeka planeten marrazkiak egin behar izan ditugu.
Gero, Takolo, Pirritx eta Porrotxen Saturnino abestia entzun dugu. Eta, azkenik, planeten antolaketa , eguzki-sistema, ikasi dugu, behean jarri dizuedan moduan:
-Artizarra: bero gehien duen bigarren planeta
-Lurra: Ilargia du satelitea
-Jupiter: Handiena, hautsezko eraztuna du
-Saturno: Eraztun handia
-Urano: Lurra baino 4 aldiz handiagoa eraztun eta satelite
-Neptuno
-Pluton: nanoplaneta
Beste taldearen aurkezpenean zentratuz, jarduera praktiko bat proposatu eta egin dugu. Jarduera, euren unitate didaktikoaren gaia "animaliak" denez, unibertsitate kanpora atera, denak korroan jarri, eta guztioi animali baten izena (banan-bana) belarrira esatea izan da. Modu honetan, guztiok begiak itxi, eta esleitutako animaliaren soinuak edota zaratak altuan egin behar izan ditugu. Honela, animali berdinak ginenak, leku berean elkartu behar izan dugu. Baina, Jonander eta Maddi, banatu dituzten 4 animalietako bat bera ere ez zirenez, hau da ez zirenez ez zaldia, ez txakurra, ez astoa, ez katua, bakarrik geratu dira, talde gabe. Izan ere, txoria eta txerria izatea egokitu zaie. Beraz, jolasa amaitzean, guztiok familia bat garenez, Jonander eta Maddi hartu ditugu geure taldean, guztiok besarkatuz.

NASA taldearen aurkezpenari dagokionez, jarduera praktiko bat prestatu digute. Euren gaia "kontinenteak" dela azaldu digute, eta ondorioz, kontinente bat hautatu dute guri jolas praktiko dinamiko bat prestatzeko. Ozeania kontinentea hautatu dute. Bertan, bi animalia aski ezagun ditugu, koala eta kanguroa. Animalia horiek adibidetzat hartuz, honako jarduera praktiko hau proposatu dute: hasteko, ikasle asko garenez, bitan banatu gaituzte. Banatu ondoren, talde bakoitza espazio ireki desberdin batera eraman gaituzte, eta talde bakoitzeko bi arrapalari hautatu dituzte. "Stop" jokuan jolastu dugu, baina lehenengo kanguroak izango bagina bezala, ondorioz korrika egin ordez, saltoak eginez ibili behar izan dugu, eta stop esatean, makurtuta geratu behar izan gara, norbaitek gure gainetik salto egin arte, gu salbatzeko. Ondoren, berriz ere "stop"-era jolastu gara, baina kanguroak izan ordez, koalak izan gara. Beraz, saltoka joan ordez, normal ibiltzen edota korrika joan gara, baina salbatzerako orduan, besarkada bat eman behar izan diogu elkarri, gainetik salto egin beharrean.
Beste taldearen aurkezpena berriz, udaberriaren inguruan izan da. Euren unitate didaktikoaren 4 jarduerak azaldu dituzte, "ideien ekaitza", "lorategia", "Valderejora irteera" eta "murala", hain zuzen. 4 jarduerak azaldu ondoren, azkenengo jarduera burutu dugu klasean. Paper luze bat , koloreztatzeko marrazkiak, errotulkiak, pegamentua eta gometxak jarri dizkigute lurrean, eta hor aritu gara murala egiten.
Hurrengo taldeak aldiz, interkulturalitatea lantzen duen unitate didaktikoa aurkeztu digu, eta "mapamundi" batez baliatuz jarduera bat aurkeztu digu. Jarduera egiteko, 4 bolondres behar izan dituzte, hauei beste herrialde bateko haur baten argazkia eman diete, eta hari batekin haien jatorrizko herrialdetik Gasteizera egindako bidaia markatu behar izan dute. Azkenean guztien artean, armiarma sare baten antzekoa osatu arte.

Hurrengo taldearen unitate didaktikoaren aurkezpena berriz, oporren inguruan izan da. eta prestatuta zituzten jarduerak egiteko, kalera irten gara. Lehenengo jardueran, urez betetako edalontzi bat ahoaz, gure ondokoari pasa behar izan diogu, helburua ahalik eta ur gutxien erortzea izanik. Bigarren jolasean, puxikak banatu dituzte, hauek puztu eta eskuan izanda, botila bati 5 buelta eman behar izan dizkiogu, segidan ipurdiarekin, puxika esplotatzeko. Azkenengo jardueran, bakoitzari oporrekin zerikusia duen irudi bat banatu digute. Oihal bat hartu eta biraka hasi behar izan gara, eta erdian zegoen zapia hartu, banatutako irudia aipatzen zutenean.

Azkenengo aurkezpenari dagokionez, Barrian egiten diren barnetegiei buruz hitz egin digute. Talde honek, Barrian egiten diren jarduerak azaldu ditu; hala nola, menditik irteerak egin edo animaliak elikatu, azken finean, ingurune natrularekin harremanetan jartzeko umeak. Honi jarraiki, behi bat nola jetzi azaldu digute. Hrretarako, bideo bat jarri digute ikusgai, eta bideoa ikusi ondoren, behia jeizten ikasi dugula ziurtatzeko, bolondres batzuk eskatu dituzte latezko eskularru batzuk jezteko.
Hausnarketa:
Aste hau, oso aste dinamikoa eta dibertigarria iruditu zait. Izan ere, aurkezpenez jositako astea izan dugu, eta hainbat jarduera ezberdin eta dibertigarri burutu ditugu, guztion parte hartzea sustatuz. Bakoitzaren unitate didaktikoaren aurkezpenak izan direla kontuan hartuz, esan beharra dut, irudimena eta sormena izan direla nagusi aste hauetan zehar; hainbat gai ezberdini buruzko aurkezpenak izan baititugu ikusgai. Kasu batean soilik errepikatu da unitate didaktikoaren gaia, baina hala ere, jardueretan zentratuz gero, ikusi da ez dutela gaia foku beretik landuko, jarduera zeharo ezberdinak asmatu baitituzte gaia ongi lantzeko.
Bestalde, jardueretan gehiago zentratuz, esan beharra dut, ikaragarri gustura sentitu naizela jarduera hauen partaide izaten, oso dibertigarriak iruditu zaizkit, biharko egunean haurrekin lantzeko modukoak.
Gehigarria:
Hona hemen, euskaraz aurki ditzakegun unitate didaktiko batzuk:
Datorren astera arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario