Gaur, astero bezala, astean zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan ere, irakasleak azalpenak emateari ekin dio, eta aditu taldeek aurkezpenekin jarraitu dute. Gainera, beti bezala, esan beharra dut, inolako zalantzarik izanez gero, zalantzak argitzeko prest egon dela maitane, eta azalpenak eskatuz gero, eman dituela. Modu honetan, aurkezpenak amaitzean, gainontzeko denbora unitate didaktikoa amaitzen joateko erabili dugu. Aste honetan emandako azalpena, "ebaluazioa"-ren inguruan izan da; autoebaluazioa zer den (adibide batzuk eskainiz), printzipio nagusiak edota irizpideak zeintzuk diren, ze ebaluazio sistema dauden, zer eta noiz ebaluatu behar den, ze tresna erabili behar diren eta nork ebaluatu beharko duen, zertarako erabili jasotako
informazioa eta egingo den
ebaluazioa, informazioa jasotzeko eta informazioaren berri emateko tresnak zein diren eta zertan oinarritzen diren azaldu digu irakasleak. Gainera, honez gain, bi aditu talderen aurkezpena ere egon da aste honetan zehar.
Beraz, ebaluazioa ez da soilik...
• Denbora unitate bat
• Ikasleei buruz egiten dugun zerbait

• Bukaeran egiten dugun zerbait
• Azterketa bat
• Irakasleak egiten duen zerbait
• Kalifikazio bat
Inplikatuta baitaude:
• Auto-kontzeptu eta auto-estimazioa
• Frustrazioa
• Aurrera jotzeko aukera
• Metakognizioa
• Autonomia
• Bakoiztea
• Alderatzea
• Justizia
• Aukera berdintasuna
• Promozioa
• Objektibotasuna eta subjektibotasunaren artean
Ondorioz, zer da ebaluazioa?
• Ebaluatu nahi dugunari buruzko informazioa
jaso, patroi edo irizpide batzuekin konparatu,
analisia egin, kalifikatu eta aldaketa prestatzea.
Zeintzuk dira irizpideak?
• Helburuen lorpena (ebaluazio-irizpideak,
konpetentziak, gutxienekoak, etab.)
• Taldearen jokabidea
• Subjektu bakoitzaren aukerak eta abiapuntua
Irizpide hauen arabera…
• Kalifikazioak edo etekinak:

Nahikoak edo behar bezalakoak
(asebetetzekoak)
Etekin bera izan daiteke nahikoa baina ez
asebetetzekoa, edo alderantziz, ez nahikoa
baina bai asebetetzekoa
Ebaluazio sistema
1. Zer ebaluatu?
2. Noiz ebaluatu?
3. Ze tresna erabili ebaluatzeko?
4. Nork ebaluatu?
5. Zertarako erabili jasotako informazioa eta
egingo den ebaluazioa?
1. Zer ebaluatu?
• Hasieran, egoeraren azterketa (aldagaiak)
• Ikasturtean edo zikloan zehar eta amaieran:
– umeen garapenaren aspektuak, umeen etekinak edo
lorpenak
– unitate didaktikoa bera (helburu didaktikoak, edukiak,
jarduerak, baliabideak, denboraketa, espazioak, etab.)
– hezitzailea
• Curriculum-proiektua, irakasle-taldearen eta
ikastetxearen funtzionamendua.
• Egoeraren azterketan kontuan izan ditugun aldagaiak
2. Noiz ebaluatu?
• Hasieran: beharrizanak eta aukerak analizatzeko.
Sistema eratzeko, diseinua (elementuak
egokitzeko, beharrezkoa bada, egokitzapenak
egiteko)
• Etengabe: garapen-prozesuaren jarraipena
egiteko, aldagaiak analizatu ondoren, sistema
birbideratzeko (aldaketa zehatzak)
• Amaieran: garapenaren zen momentu, helburuak
lortu diren, sistemak funtzionatu duen, eta,
aldaketa zehatzak proposatzeko
3. Ze tresna erabili?
• Ebaluatu behar dugunaren araberako
metodologia, teknika edo tresnak
• Normalean, behaketa eta elkarrizketa
4. Nork ebaluatu?
• Hezitzaileaz gain, haurrek lagundu? Nola eta
zertan?
• Gurasoek, beste hezitzaile edo lankide,
aholkulari, etab.?
•Auto-ebaluazioa (norberak norberaren burua),
hetero-ebaluazioa (hezitzaileak haurra) eta koebaluazioa
(kideen artekoa)
5. Zertarako erabili jasotako
informazioa eta egingo den
ebaluazioa?

• Haurrei ikaskuntza eta garapen prozesuan
laguntzeko.
• Haurrak promozionatzeko ziklo batetik edo etapa
batetik bestera, umeak sailkatzeko, etab.
• Gurasoekin batera egingo dugun lana hobeto
bideratzeko
• Gure lana eta gaitasunak hobetzeko
• Ikastetxea hobetzeko
Informazioa jasotzeko tresnak
• Behaketa: anekdota bildumak, kontrol zerrendak,
balorazio eskalak, mapa deskribatzaileak,
kontaketak, egunkaria, portfolioa, kasuen
azterketa, argazkiak, grabaketak (bideo zein
audioa), etab.
• Elkarrizketak: sakona, egituratua, erdiegituratua,
etab.
• Galderasortak (gurasoekin, egoeraren azterketa,
hobe aurrez aurre) eta testak (adituek)
Informazioaren berri emateko
• Txostenak:
– Ordenatuak, irakurtzeko , ulertzeko, egiteko eta gaurkotzeko errazak eta
zehatzak
– Edukiak, datu garrantzitsuak, oinarrizkoak eta ikaste-prozesuak birbideratzeko
egokiak eta erabilgarriak
– Alde positiboak kontuan izan eta hobetzeko proposamen posible eta errazak
planteatu
– ICPn zehaztuko da ikasturtean zehar noiz eman
– Normalean familientzat egiten dira. Baina, lankideentzat ere izan daitezke
• Elkarrizketak:
– Idatziz erraz eman eta jasotzen ez den informazioa tratatu
– Gure esku-hartzea familiaren ulertze eta onarpen mailara egokitzea erraztu.
Denbora gehiago eta nekagarriagoa
– Ikasturtean zehar hiru elkarrizketa egitea komenigarria: hasieran eta bukaeran
beharrezkoa
– Konfiantzazko giroa sortu
Aurkezpenetan zentratuz, bi talde aritu dira aste honetan jorratu beharrekoaren inguruan eurek prestaturiko lana aurkezten. Jarduera praktiko bat, eta azalpen teoriko bat izan dira. Hona hemen jarduera praktikoaren azalpena:
Unitate Didaktikoaren ebaluazioa azaltzeko jarduera dinamiko eta dibertigarri bat egin dugu:
- Folio bat atera eta gero egin beharreko jarduera azaldu dute. Folioan marrazki bat egin behar izan dugu. (etxea,zuhaitza eta mendiak)
- Ondoren, 4 bolondres arbelera atera dira euren marrazkiak adierazteko.(zer marraztu duten, nola...)
- Gero, gure artean marrazkiak partekatu ditugu eta azaldu dugu zer nolako hobekuntzak egingo genituzkeen geure kideen marrazkietan.(koebaluazioa)
- Hori bukatzean, berriz ere bakoitzak bere marrazkia hartu du eta norbera ebaluatu da.(autoebaluazioa)
- Ondorioa: jarduera honen bidez hezitzaileek ikasleak ebaluatu ahal dituzte (heteroebaluazioa), euren artean ebaluatu daitezke eta azkenik, euren burua ere ebaluatu dezakete. Horrela 3 ebaluazio mota gauzatuko dira.
Bigarren aurkezpenean zentratuz berriz, esan beharra dut, ebaluazioa zer den eta zertan oinarritzen den oso ondo azaldu dutela, eta azaldurikoaren arira,adibide batzuk eta bideo bat jarri dituztela aurkezpenean zehar. Modu labur batean, eskema moduan, azalduko dizuet aurkezpenean aurkeztu dutena:
Zer da ebaluazioa?
•Ebaluatu/baloratu nahi dugunari buruzko informazioa jasotzea:
-Patroi edo irizpide batzuekin konparatzeko
- Analisia egiteko
- Kalifikatzeko
- Aldaketak prestatzeko
Inplikatuak:
•Auto-kontzeptu eta auto-estimazioa

•Frustrazioa
•Aurrera jotzeko aukera
•Metakognizioa
•Autonomia
•Bakoiztea
•Alderatzea
•Justizia
•Aukera berdintasuna
•Promozioa
•Objektibotasuna eta subjektibotasunaren artean
Sumatiboak:
-Tutoreak, azterketa partzialak eta bukaerakoa, ikasleen etekinak kalifikatzeko.
Formatiboak:
-Tutoreak, behaketatik edo jarritako azterketatik ateratako datuak analizatu, ikasleen eta irakasgaiaren garapena hobetzeko.
Barrukoa:
Zuzendaritza-taldeak, irakasleekin batera, ikastetxearen kalitate pedagogikoa ebaluatu.
Kanpokoa:
Hezkuntza Sailak aukeratutako adituen batzordeak ikastetxe berberaren kalitate pedagogikoa ebaluatu
Zer ebaluatu?
•Hasieran, egoeraren azterketa (aldagaiak)
• Zikloan zehar eta amaieran:
–Umeen garapenaren aspektuak, umeen etekinak edo lorpenak
–Unitate didaktikoa bera (helburu didaktikoak, edukiak, jarduerak, baliabideak, denboraketa, espazioak, etab.)
–Hezitzailea
•ICP, irakasle-taldearen eta ikastetxearen funtzionamendua
•Egoeraren azterketan kontuan izan ditugun aldagaiak
Noiz ebaluatu?
Ziklo osoan zehar egiten da:
•Hasieran: ezagutzak, prozedurak, beharrizanak eta aukerak analizatzeko. Sistema eratzeko, diseinua (elementuak egokitzeko, beharrezkoa bada, egokitzapenak egiteko)
•Etengabe: garapen-prozesuaren jarraipena egiteko, aldagaiak analizatu ondoren, sistema birbideratzeko (aldaketa zehatzak), ikasleei laguntzeko eta lana hobeto antolatzeko
•Amaieran: aurrerapenei eta garapenei buruzko balorazioa: helburuak lortu diren, sistemak funtzionatu duen, eta, aldaketa zehatzak proposatzeko.
Nork ebaluatu?
•Hezitzaileek, haurrek, gurasoek, aholkulariek, beste hezitzaileek, lankideek
•Auto-ebaluazioa (norberak norberaren burua), hetero-ebaluazioa (hezitzaileak haurra) eta ko-ebaluazioaren (kideen artekoa) bitartez
Ze tresna erabili?

•Behaketa: anekdota bildumak, balorazio eskalak, egunerokoak, portafolioa, kasuen azterketa, argazkiak, grabaketak, etab.
•Elkarrizketak: sakona, egituratua, erdiegituratua, etab.
•Galderasortak (gurasoekin, egoeraren azterketa, hobe aurrez aurre) eta testak (adituek)
Zertarako erabili jasotako informazioaeta egingo den ebaluazioa?
•Haurrei ikaskuntza eta garapen prozesuan laguntzeko
•Haurrak promozionatzeko ziklo batetik edo etapa batetik bestera, umeak sailkatzeko, etab.
•Gurasoekin batera egingo dugun lana hobeto bideratzeko
•Gure lana eta gaitasunak hobetzeko
•Ikastetxea hobetzeko
Laburbilduz:
Ezinbestekoa da edozein ekitaldi planifikatuan.
Hezkuntza ere → hobetu ahal izateko.
Ebaluazioa prozesu bat da.
Informazioa biltzen da → erabakiak hartzeko.
Ebaluazioak inplikatzen du, batetik, datu-bilketa eta balioespena egitea, eta bestetik erabakien hartze-prozesua orientatzea.
Bideoa:
Hausnarketa:
Aste hau ere, oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Izan ere, aurkezpen praktiko bat izan dugu, eta azalpenak argiak eta zehatzak izan dira. Hori dela eta, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanaren azken puntuarekin, ebaluazioarekin. Gainera, betiko moduan, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, esan beharra dut, oso ondo goazela unitate didaktikoaren lanarekin, eguneratuta baigoaz. Beraz, oso ongi etorri zaigu aste honetako ebaluazioari buruzko azalpena. Modu honetan, lanarekin aurrera jarraitu ahal izan baitugu.
Aurkezpenei dagokienez, nahiko aurkezpen egokiak eta laburrak izan direlakoan nago. Gainera, lehenengo aditu taldeak, oso argi azaldu dute egin beharrekoa, modu sinple eta zehatz batean prestatu baitute jarduera, eta bigarren aditu taldeak ere, oso azalpen argiak eta egokiak eman ditu. Jarduera praktikoa interesgarria izan da autoebaluazioa, koebaluazioa, eta heteroebaluazioa lantzeko. Beraz, egia esan, modu egokiagoa eta dinamikoagoa iruditu zait lehenengo taldearen jarduera ebaluazioa lantzeko, bigarren taldearena baino, nahiz eta bigarren taldeak ere oso ongi aurkeztu duen prestaturiko lana.
Ondorioz, esan beharra dut, aste honetako saioak, dinamikoak eta interesgarriak iruditu zaizkidala. Unitate didaktikoari dagokionez aldiz, erdi amaituta dugu lana, nahiz eta oraindik azken ukituak ematea falta zaigun. Hala ere, nahiz eta unitate didaktikoa guztiz amaitua ez izan, datorren astean gure unitate didaktikoaren aurkezpena egin behar dugunez, Maitanek gure unitate didaktikoa bidaltzeko eskatu digu. Horrela, unitate didaktikoan egin beharreko aldaketak eta zuzenketak adieraziko dizkigu, eta aldi berean, jarraipen bat egingo digu, orainarteko lana ikuskatuz.

Gehigarria:
Hona hemen, autoebaluazio, koebaluazioa eta heteroebaluazioari buruzko azalpen interesgarri bat: