viernes, 19 de mayo de 2017

DIDAKTIKAKO KLASEEI BURUZKO HAUSNARKETA

Kaixo!!


Sarrera honekin, amaiera emango diot didaktikaren inguruan egin dudan blogari (portafolioari). Horretarako, lehendabizi, ibilbide luze honen inguruko hausnarketa egingo dut. izan ere, 16 aste hauetan hainbat kontzeptu, jarduera, eta biharko egunerako erabilgarri izango zaidan hainbat informazio interesgarri izan ditut eskuragarri.

Blog edota portafolio honen erabileraren arrazoia, azterketa "lan" honen bidez kentzea izan zen. Alaitzek, gure irakasle oihak, lehenengo egunean proposatu zigun azterketa egin ordez, asteroko bat egitea. Hau da, astean zehar klaseetan eginikoari buruz sarrera bat egitea astero; bertan, klaseetan eginikoa azaldu behar izan dugu, eta hausnarketa bat egin honen inguruan. Honez gain, gehigarri batez osatu behar izan ditugu astero eginiko sarrerak, ikasgelan landutakoaren inguruan informazio gehigarri bat txertatuz. Gehigarri honen bidez, ikasgelan landutakoaz at, gure interesen arabera, informazio ugari bildu dugu, eta baita, adibide praktiko ugari ere. Hausnarketak aldiz, beste gauza askoren artean, pentsatzeko aukera eskaini digu, eta bakoitzak bere iritzia partekatzeko aukera eman digu. Oso garrantzitsua iruditzen zait hausnarketaren atala, beste ikasgaietan ez baitugu gure iritzia eta pentsamenduak islatzeko aukerarik. Batez ere, honengatik dut gustuko portafolioaren erabilera.

Portafolioaren erabileran gehiago zentratuz, esan beharra dut, ideia paregabea iruditzen zidala azterketa egin ordez blog hau aurrera eramatea. Izan ere, modu batean, bloga egiteko presio honek, didaktikako klaseetara joatea eta klaseetan adi egotea eskatu digu. Hori dela eta, hainbat aurkezpen interesgarri, dinamiko, eta baliagarri izan ditugu ikusgai. Hala nola, haurren egokitzapenean oinarritutako aurkezpena, edota Nekane Otsoaren elkarrizketa. Gainera, gehigarria hautatzeko orduan, klaseetan ikusi, landu edota sakondu ez ditugun kontzeptu batzuekin aurkitzeak, autonomia lantzera behartu gaitu, informazio horren inguruan azalpen argiagoak edota definizioak aurkitzeko. Beraz, autodidaktak izatera igaro gara, modu batean.

Bestalde, nahiz eta portafolioak alde on asko eduki, alde txarrak edota negatiboak ere baditu. Alde negatibo horietako nagusiena, denbora asko eskaini behar zaiola da. Izan ere, klasean eginiko guztiaren informazioa txertatzeak, horren inguruan hausnartzeak, informazio gehigarria bilatzeak eta aurkitzeak, eta bloga irudiez eta bideoz apaintzeak, denbora ugari kendu digu lauhilabete honetan. Hasiera batean, lan erraza dela dirudi, eta ez dut ezetzik esango, ez baita lan zaila, eta nik azterketa egitea baino askoz ere nahiago baitut portafolio hau egitea. Baina, nahiz eta lan zaila ez izan, lehen aipatu bezala, denbora asko kentzen digu. Nire ustez, larregi.

Honez gain, nire ustez, ez da baloratuko portafolioak eskatzen duen lan guztia, eta hori dela eta, balorazioa ez da izango justua.

Lehenik eta behin, lehen aipatu bezala, uste baino denbora gehiago eskaini behar zaiolako portafolioari; eta bigarrenik, eginiko 17 sarrerak ez direnez kontuan hartuko, sarrera guzti hoietatik 3 soilik zuzenduko direnez (normala den moduan, 97 ikasle baikara), ez dut uste notak justuak izateko aukerarik izango dugunik. Izan ere, 17 sarreretatik agian 3-4 sarrera, beste sarrera guztiak baino apur bat okerrago edota ez hain landuak edukiz gero, eta 3-4 sarrera horiek hartzen baditu kontuan irakasleak zuzentzeko orduan, agian sarrera guztiak kontuan hartuta "9" edukiko lukeen pertsona batek, "7 " edukiko du. Horregatik, notetan goiti-behera handiak gerta daitezkeelakoan nago.

Beste alde batetik, irakasleak klaseak emateko erabili duen dinamikaren aldetik, argi utzi nahi dut oso egokia izan dela, oso modu praktikoan eman baititu klaseak, eta teoria eta praktika modu egokian uztartu ditu lauhilabetean zehar. Modu honetan, klaseak arinagoak eta eramangarriagoak egin zaizkit, eta askoz dibertigarriagoak eta interesgarriagoak. Gainera, azken finean uneoro, guztion parte hartze bultzatu du dinamika honek. Beraz, oso gustura jardun naiz nire ikaskideekin batera. 

Honez gain, egin behar izan ditugun aurkezpenek eta lanek, autonomia lantzen lagundu didatelakoan nago, eta apurka-apurka jende askoren aurrean gauzak azaltzerako orduan, irakasleak eskainitako dinamika hauek, lagungarri etorriko zaizkidalakoan nago.

Guzti honekin, eskerrak ematea gustatu litzaidake irakasle eta batez ere kide guztiei; kurtsoan zehar partekatu ditugun jarduera, ekintza, eta istorioengatik, eta jakina, ikasi dudan guztiagatik!



Mila esker!!


Resultado de imagen de oporrak

16.ASTEA

Kaixo!



Gaur, astero bezala, astean zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, ez dugu azalpen berririk izan. Izan ere, azaldu beharreko puntu guztiak, duela bi aste amaitu zituen azaltzen Maitanek. Hori dela eta, aste honetan, klase orduetan aurkezpenak izan ditugu, eta irakaslearen inkesta bete dugu. Ni aurkezpenak aditzera soilik joan behar izan naiz klasera aste honetan; izan ere, aurreko astean amaitu genuen unitate didaktikoarekin, eta aurkezpena ere aurreko astean egin genuen. Ondorioz, aurkezpenak aditzera soilik bertaratu naiz, gero, blogean idatzi ahal izateko klase orduetan egin dugunaren azalpen txikiren bat.

Hasteko, esan beharra dut, aste honetan zehar, zortzi aurkezpen izan ditugula. Batetik, "Landareak" unitate didaktikori buruzko aurkezpena eskaini digute. Haurrak naturarekin harremana izateko aukera paregabea dela argudiatuz, azaldu dute gai hau hautatzearen arrazoia. Hori dela eta, euren aurkezpena aurrera eramateko, 3 jarduera dinamiko eskaini dizkigute.

Lehenik eta behin, lore eta hostoen arteko desberdintasunak azaldu dizkigute. Ondoren, esperimentazioa landu dugu, eta azkenik, naturaren murala eraiki dugu. Hau guztia hobeto lantzeko, bi bideoz baliatu dira. Lehenengo bideoan, landare bat landatzearen esperimentua izan dugu ikusgai, eta bigarren bideoan aldiz, nola jaio eta hazten diren landareak ikusi dugu.

Jardueraren muina hau izan da: landare baten hazkuntza nola ematen den ikustea eta esperimentatzea. Horretarako, adibidez, Yogurt pote bat hartu behar da, kotoia sartu, dilistak sartu, kotoi gehiago jarri dilisten gainean, eta ura botaz gero kotoia busti arte, egun batzuk igaro ostean, dilista-landare bat lortuko dugu.

Resultado de imagen de lentejas en pote de yogurtResultado de imagen de lentejas plantadas en pote de yogurt


Bigarren aurkezpenari begira, ikimilikilikli taldearen aurkezpena izan dugu, "planetak" gaia jorratuz. Gai hau lantzeko, jarduera praktiko dibertigarri bat hautatu dute. Hasteko, planetak ikastera abestia jarri digute entzuteko, Ene Kantak-en eskutik.




Jarraian, planeten ezaugarriak azaldu dizkigute, eta taldeka planeten marrazkiak egin behar izan ditugu.


Resultado de imagen de dibujos de planetas


Gero, Takolo, Pirritx eta Porrotxen Saturnino abestia entzun dugu. Eta, azkenik, planeten antolaketa , eguzki-sistema, ikasi dugu, behean jarri dizuedan moduan:

Resultado de imagen de sistema solar-Merkurio: Eguzkitik hurbil
-Artizarra: bero gehien duen bigarren planeta
-Lurra: Ilargia du satelitea
-Jupiter: Handiena, hautsezko eraztuna du
-Saturno: Eraztun handia
-Urano: Lurra baino 4 aldiz handiagoa eraztun eta satelite
-Neptuno
-Pluton: nanoplaneta





Beste taldearen aurkezpenean zentratuz, jarduera praktiko bat proposatu eta egin dugu. Jarduera, euren unitate didaktikoaren gaia "animaliak" denez, unibertsitate kanpora atera, denak korroan jarri, eta guztioi animali baten izena (banan-bana) belarrira esatea izan da. Modu honetan, guztiok begiak itxi, eta esleitutako animaliaren soinuak edota zaratak altuan egin behar izan ditugu. Honela, animali berdinak ginenak, leku berean elkartu behar izan dugu. Baina, Jonander eta Maddi, banatu dituzten 4 animalietako bat bera ere ez zirenez, hau da ez zirenez ez zaldia, ez txakurra, ez astoa, ez katua, bakarrik geratu dira, talde gabe. Izan ere, txoria eta txerria izatea egokitu zaie. Beraz, jolasa amaitzean, guztiok familia bat garenez, Jonander eta Maddi hartu ditugu geure taldean, guztiok besarkatuz.



Imagen relacionada



NASA taldearen aurkezpenari dagokionez, jarduera praktiko bat prestatu digute. Euren gaia "kontinenteak" dela azaldu digute, eta ondorioz, kontinente bat hautatu dute guri jolas praktiko dinamiko bat prestatzeko. Ozeania kontinentea hautatu dute. Bertan, bi animalia aski ezagun ditugu, koala eta kanguroa. Animalia horiek adibidetzat hartuz, honako jarduera praktiko hau proposatu dute: hasteko, ikasle asko garenez, bitan banatu gaituzte. Banatu ondoren, talde bakoitza espazio ireki desberdin batera eraman gaituzte, eta talde bakoitzeko bi arrapalari hautatu dituzte. "Stop" jokuan jolastu dugu, baina lehenengo kanguroak izango bagina bezala, ondorioz korrika egin ordez, saltoak eginez ibili behar izan dugu, eta stop esatean, makurtuta geratu behar izan gara, norbaitek gure gainetik salto egin arte, gu salbatzeko. Ondoren, berriz ere "stop"-era jolastu gara, baina kanguroak izan ordez, koalak izan gara. Beraz, saltoka joan ordez, normal ibiltzen edota korrika joan gara, baina salbatzerako orduan, besarkada bat eman behar izan diogu elkarri, gainetik salto egin beharrean.


Resultado de imagen de canguro




Resultado de imagen de koala























Beste taldearen aurkezpena berriz, udaberriaren inguruan izan da. Euren unitate didaktikoaren 4 jarduerak azaldu dituzte, "ideien ekaitza", "lorategia", "Valderejora irteera" eta "murala", hain zuzen. 4 jarduerak azaldu ondoren, azkenengo jarduera burutu dugu klasean. Paper luze bat , koloreztatzeko marrazkiak, errotulkiak, pegamentua eta gometxak jarri dizkigute lurrean, eta hor aritu gara murala egiten.

Resultado de imagen de primavera mural infantil


Hurrengo taldeak aldiz, interkulturalitatea lantzen duen unitate didaktikoa aurkeztu digu, eta "mapamundi" batez baliatuz jarduera bat aurkeztu digu. Jarduera egiteko, 4 bolondres behar izan dituzte, hauei beste herrialde bateko haur baten argazkia eman diete, eta hari batekin haien jatorrizko herrialdetik Gasteizera egindako bidaia markatu behar izan dute. Azkenean guztien artean, armiarma sare baten antzekoa osatu arte.


Resultado de imagen de interculturalidad


Hurrengo taldearen unitate didaktikoaren aurkezpena berriz, oporren inguruan izan da. eta prestatuta zituzten jarduerak egiteko, kalera irten gara. Lehenengo jardueran, urez betetako edalontzi bat ahoaz, gure ondokoari pasa behar izan diogu, helburua ahalik eta ur gutxien erortzea izanik. Bigarren jolasean, puxikak banatu dituzte, hauek puztu eta eskuan izanda, botila bati 5 buelta eman behar izan dizkiogu, segidan ipurdiarekin, puxika esplotatzeko. Azkenengo jardueran, bakoitzari oporrekin zerikusia duen irudi bat banatu digute. Oihal bat hartu eta biraka hasi behar izan gara, eta erdian zegoen zapia hartu, banatutako irudia aipatzen zutenean.

Resultado de imagen de oporrak


Azkenengo aurkezpenari dagokionez, Barrian egiten diren barnetegiei buruz hitz egin digute. Talde honek, Barrian egiten diren jarduerak azaldu ditu; hala nola, menditik irteerak egin edo animaliak elikatu, azken finean, ingurune natrularekin harremanetan jartzeko umeak. Honi jarraiki, behi bat nola jetzi azaldu digute. Hrretarako, bideo bat jarri digute ikusgai, eta bideoa ikusi ondoren, behia jeizten ikasi dugula ziurtatzeko, bolondres batzuk eskatu dituzte latezko eskularru batzuk jezteko.




Hausnarketa:

Aste hau, oso aste dinamikoa eta dibertigarria iruditu zait. Izan ere, aurkezpenez jositako astea izan dugu, eta hainbat jarduera ezberdin eta dibertigarri burutu ditugu, guztion parte hartzea sustatuz. Bakoitzaren unitate didaktikoaren aurkezpenak izan direla kontuan hartuz, esan beharra dut, irudimena eta sormena izan direla nagusi aste hauetan zehar; hainbat gai ezberdini buruzko aurkezpenak izan baititugu ikusgai. Kasu batean soilik errepikatu da unitate didaktikoaren gaia, baina hala ere, jardueretan zentratuz gero, ikusi da ez dutela gaia foku beretik landuko, jarduera zeharo ezberdinak asmatu baitituzte gaia ongi lantzeko.

Bestalde, jardueretan gehiago zentratuz, esan beharra dut, ikaragarri gustura sentitu naizela jarduera hauen partaide izaten, oso dibertigarriak iruditu zaizkit, biharko egunean haurrekin lantzeko modukoak.



Gehigarria:

Hona hemen, euskaraz aurki ditzakegun unitate didaktiko batzuk:



Datorren astera arte!!

viernes, 12 de mayo de 2017

15.ASTEA

Kaixo!



Gaur, astero bezala, astean zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, ez dugu azalpen berririk izan. Izan ere, azaldu beharreko puntu guztiak, aurreko astean amaitu zituen azaltzen Maitanek. Hori dela eta, aste honetan, gure unitate didaktikoaren zuzenketak egin behar izan ditugu, gogorarazten baitizuet, aurreko astean azaldu nuen moduan, aste honetan izan dugula gure unitate didaktikoaren aurkezpena. Beraz, unitate didaktikoaren zuzenketak egiteari eta azken ukituak emateari ekin diogu aste honetan. Baita, ostiraleko aurkezpena prestatzeari ere.


Bestalde, aditu talde baten aurkezpen berezia eta oso oso interesgarria izan dugu aste honetan, haurren errutinari buruzkoa Haur Hezkuntzan.


Honez gain, beste 3 aurkezpen egon dira, nire taldearen aurkezpena barne. Baina aurkezpen hauek, bakoitzaren unitate didaktikoaren inguruan izan dira.


Has gaitezen lehenengo, haurren errutinari buruzko aurkezpenarekin:

HAURRAREN ERRUTINA HAUR HEZKUNTZAN


Haur baten egunerokoa oso konplexua denez, lana bi zatitan banatu dute. Lehenengo zatia egokitzapena izanik, eta bigarrena, haurra egokituta dagoenean bere eguneroko errutina. Errutinako puntu batzuk errepikatzen direnez, eskeman jarri dituzte, errutinaren ordena logikoa mantentzea eta argi ikustea garrantzitsua baita. Hemen duzue euren aurkezpena:

Haurraren eguneroko errutina:
Resultado de imagen de niños de 3 años jugando en la escuela
  • Harrera 
  • Jolas librea 
  • Hamarretakoa 
  • Zaintza unea 
  • Bazkaldu 
  • Zaintza unea 
  • Jolas librea 
  • Siesta 
  • Jolas librea 
  • Irteera





URTE OSOA 

Egokitzapena 

Lehendabizikoz eskolara joatea ez da batere erraza haurrarentzat, ezta horien gurasoentzat ere. Nork ez zuen negar egin eskolara joan zen lehenengo egunean? Nor ez da galduta sentitu jende eta leku berri baten aurrean? Hori dela eta, gurasoek beldur handia izaten diote eskolako egokitzapen faseari. 

Momentu gazi gozo hori ahal den xamurrena izan dadin, umearen ongizatea bermatu behar da, izan ere, gure helburu nagusia haurraren ongizatea ziurtatzea da. Egokitzapen fasea ahalik eta positiboena izan dadin, hezitzaileek gurasoekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. Izan ere, gurasoen laguntzarik gabe haurraren ongizatea eta hezitzaileekiko atxikimendua ziurtatzea ezinezkoa ikusten dugu. 

Esan bezala, egokitzapen prozesuaren helburua haurra eskola eta honen ingurura ahalik eta ongien egokitzea da. Aipatutako adaptazioa ahalik eta egokien eman dadin, haurrak irakaslea atxikimendu irudi seguru gisa ikusi behar du. Honek atxikimendu lotura lortzen duenean, eskolako testuinguruan seguru sentituko da eta ez du beldurrik izango. Gustura sentituko da eta honi esker, haurrak eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak garatuko ditu; garapen kognitibo eta motorea, ahozko hizkuntza, bere buruaren ezagutza, inguruaren esplorazioa eta beste umeekiko harremanak egingo ditu. 

Egokitzapen aldiaren hasieran, haurrak ikasgelan oso ordu gutxi pasatzen ditu eta beti lehendik ezagutzen zuen pertsona batekin. Pixkanaka ohitzen doan heinean, geroz eta ordu gehiago hasten da pasatzen bertan eta geroz eta ordu gutxiago ematen ditu pertsona ezagunak berarekin. Horrela, haurrak pixkanaka ingurune berri honetara egokitzen hasten dira. 

Egokitzapen aldi honek, orokorrean, hiru lau aste irauten dituen arren, haur bakoitzak markatuko du zenbat denbora behar duen. Hau da, haurra lau aste pasatu eta gero ez badago prest, irakasleak egokitzapen aldi hau luzatu egin beharko du. 

Laburbilduz, egokitzapen aldian, errutinen bidez haurrak segurtasuna lortuko du ingurune berri honetan eta prozesu honetan, irakaslea, laguntzailea izango da. 



Errutina normala 

Harrera eta irteera 

Harrera eta irteera uneak garrantzitsuak dira haurrarentzat. Familia eta eskolaren artean harremana eman eta elkar ezagutzeko balio duelako besteak beste, horrela bien arteko harremana etengabekoa eta estua ahalbidetuko da. Modu honetan, afektua, interesak eta ardurak partekatzeko unea bihurtzen da, betiere protagonista haurra bera izanda. 

Haur batzuei ez zaizkie une hauek atseginak egiten eta gogorra egiten zaie, sentimenduak eta emozioak azaleratzen direlako momentu hauetan. Momentu honi aurre egiteko, beharrezkoa izango da eskolaren eta familiaren arteko konplizitatea eta bakoitzaren rolak ongi banatzea, haurra ingurune seguru batean dagoela pentsarazteko. Gainera, lagungarria egingo zaie haurrei irteera unean bila zein datorren jakitea. 

Horrez gain, harrera momentua erabiliko da haurraren inguruko informazioa emateko. Haur eskola gehienetan, gurasoek, etxera eramaten dute egunero haurraren liburuxka bat. Bertan, haurraren inguruko zenbait informazio zehazten dira. Ondo lo egin duen edo ia familian arazoren bat dagoen esaterako. 

Eguna bukatzean eta irteerarekin batera, liburuxka hau, hezitzaile edo irakasleak gurasoei bueltatzen die, egunari buruzko informazioarekin. Zenbat kaka egin duen edo zenbat lo egin duen zehazten esaterako. 



Jolas librea (txokoetan, interesguneetan.. ), psikomotrizitatea, jolastokia … 

Harrera eta gero, haurrek ikasgelan jolas librean aritzen dira orokorrean. Gela, modu desberdinetara egon daiteke antolatuta. Hau da, interesguneetan, txokoetan … Honen arabera, haurraren jolasa desberdina izango da. Haurrak espazioaren antolakuntzaren arabera, jolasteko aukera desberdinak izango ditu. 

Laburbilduz, jolas libreak, eragina izango du material eta espazioan. Metodologiak eta irakasleak ere eragina dute jolas librean.

Resultado de imagen de niños de 3 años jugando en la escuela


Honez gain, ikastetxearen arabera, espazio desberdinak eskainiko zaizkio haurrari. Hau da, psikomotrizitate gela eduki edo ikasgelan landu dezakete psikomotrizitatea edo batzuek jolastokia dute eta beste batzuk ez. Jolastoki hau, estalia, ez estalia, parkearekin, jostailuekin… izan daiteke. 

Haurrengan eragin positiboa du, beraien barneko eta kanpoko mundua adierazten laguntzen duelako sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna eta sormena azaldu eta lantzeko bidea dute eskuragai. Gainera, aprendizai intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu. 



Hamarretakoa 

Hamaiketakoa, eskola guztietan egiten den errutina bat da. Batzuetan, eskolako helburu pedagogikoen beste adar bat izanik, baina noski, eskola guztietan oso ezberdina da eta egon daitezkeen eredu ezberdinen eredu desberdinak ematen saiatuko gara. 

Gure esperientziak, hamaiketako ezberdinak ikustera eraman gaitu eta honen aniztasuna ikusteko bakoitzak ikusitako hamaiketakoa azalduko dugu: 

Amaia: Ikasgelatik atera eta barruko patioan elkartzen ziren eta noizean behin denboraren arabera kanpoan. Elkarren ondoan jarri eta irakaslea zatitutako fruta zeraman bola haurrez haur pasatzen joaten zen eta haurrari sardexkaz fruta hartzera gonbidatzen zitzaion. Bukatzeko kantatu egiten zen. 

Itsaso: Haurrak jolas librean zenbiltzan eta irakasleak jolasak batzeko esaten zieten eta korroan esertzeko, beti ordu berdinean. Jolasak batu ondoren, denak korroan esertzen ziren eta makinista zen haurrak besteei gailetak banatzen zizkieten. 

Ane: Hezitzaileak abesti bat abestu eta haurrak koltxoneta batean esertzen ziren. Esertzen ziren haurrei, hezitzaileak gaileta bat ematen zieten eta besteei ez. 

Imagen relacionada


Garazi: haurrak jolas librean zebiltzala, hezitzaileak egunero kantu berdina ipintzen zuen eta haurrak korroak esertzen ziren. Haur batzuei asko kostatzen zitzaien eserik mantentzea, baian hezitzaileak bertan egotera animatzen zituen. Egunero kantu bat kantatu eta hezitzaileak gaileta zati bat ematen zien haurrei, hauek jateko. 

Hamaiketakoarekin orokorrean atera dugun ondorioa, honakoa izan da; honen bitartez hainbat gauza lantzen dituztela, besteak beste: haurrek begi esku koordinazioa lantzen dutela hamaiketakoa jan bitartean, psikomotrizitate fina eta autonomia ere lantzen dutela eta orokorrean eguneroko ekintzak helburu pedagogiko bihurtuz, haurrarren hezkuntzak osotasun bat lortzen dutela. 



Zaintza uneak (pardela …) 

Zaintza uneetaz hitz egiten, esan beharra daukagu, modu asko daudela hau aurrera eramateko. Guri Pikler metodologiaren zaintza uneak gustatzen zaizkigu. 

Harremana, arreta eta errespetua, horiexek dira gako hitzak zaintza uneetan. Momentu horiek, kalitatezkoak eta plazerean oinarrituak izan behar dute. Bai haurrari eta bai helduari dagokienez ere. Egunerokotasunean murgilduta dauden zainketa une horiek guztiak harreman iraunkorrak sortzeko une pribilegiatuak dira. Garrantzitsua da gure kargu dugun haur bakoitzarekin harreman afektiboa eraikitzea; lotura segurua, iraunkorra eta konfiantzazkoa ezartzea, hain zuzen. Haurra emozionalki aseta baldin badago soilik egongo da prest mundura zabaltzeko eta inguruarekin harremanetan jartzeko. 


Resultado de imagen de niños de 2 a 3 años jugando

Haurrak ongi ezagutzen dituen pertsona gutxi batzuekin lotura egonkorra izatea eta heldu batekin pribilegiozko harreman iraunkorra izatea ezinbesteko baldintzak dira bere buru osasunerako, bai eta haurrak bere lehendabiziko sozializazioa arrakastaz egiteko ere. 

Une horietan guztietan, garrantzitsua da haurra kide aktibotzat hartzea. Harremanak bi noranzkotakoa izan behar du, bi pertsonaren artekoa. Helduak entzun egiten dio haurrari, haren beharrak ase behar ditu. Baina, era berean, umearen ekimenei ere arreta jarri behar die. Haurraren gorputzak helduari hitz egiten dio. Haurra bere buruaren kontzientzia hartzen ari da, eta hezitzailearengandik jasotzen duen tratuaren arabera eraikiko du bere buruaren irudia. Hezitzailearengandik jasotzen duen horren araberakoa izango da, ondoren, gainerakoei eskaini ahal izango diena. 


Bazkaldu

Amaia: Gure kasuan, 2 urte terdiko haurrek eta hirukoek, autonomia lantzeko, egunero haietako bat bihurtzen zen zerbitzari, eta irakaslearen laguntzaz platerak banatu eta zerbitzatzen zituzten, horretarako, baliabideak eta altzairuak egokituak zeuden. Bazkaltzean, ez zitzaien jan nahi ez zuten ezer jatera behartzen eta bazkal ordua programa didaktiko eta hezkuntza planaren barruan zegoen. Horrez gain, bazkaltzen hasi aurretik, kantu bat abesten genuen. 

Itsaso: Ni egon nintzen haur eskolan, bazkaltzera jangelara joaten ziren jangelako hezitzaileekin. Klasean irakasleak, eskuak garbitzera joateko esaten zieten eta etxera joaten ziren haurrei jakak eta motxilak jartzen laguntzen zieten. Ondoren, besteak eskuak garbitu eta irakasleak jangelara laguntzen zieten eta bertan, jangelako hezitzaileen laguntzarekin bakoitza bere lekuan esertzen ziren.



Resultado de imagen de comedor para niños


Ane: nire kasuan, 1-2 urteko gelako dinamika hau zen; gelan bertan haurrei mantalak janzten zitzaizkien eta denak jantzita zeudenean jangelara sartzen ziren. Haurrek toki finkorik ez izan arren, alergikoak ziren haurrei toki estrategikoetan ezartzen zitzaien, normalean mahai ertzean edo bestela beste mahai batean. Autonomiari dagokionez, haur guztiek beraien kabuz bazkaltzen zuten. 

Garazi: Ni egon nintzen haur- eskolako ikasgelan, bazkaltzeko txoko bat zegoen izkina batean. Bazkaltzeko ordua heltzean, hezitzaileak lehenengo gela erdia mahai inguruan esertzeko esan eta besteak jolasten jarraitzen zuten. Mahaiak “u” forma zuen eta hezitzailea erdian jarrita, haur batzuei jaten laguntzen zien. Besteei aldiz, berak ematen zien jaten, ez baitzuten autonomiarik jaterako orduan. Inoiz ez zien derrigortzen jatera ez bazuten nahi. 



Siesta
Amaia: Siestari dagokionez, aldez aurretik komunera joaten ziren haurrak eta bertan, pardela jartzen zitzaien behar zutenei eta eskuak nahiz aurpegiak garbitzen zitzaien bakoitzari. Ondotik, denei bodiak jarri eta lotarako gelan sartzen ziren, gela iluntasunean egon oi zen dagoeneko eta musika lasaia jarrita. 

Haur bakoitzak, bere amakita eduki oi zuen eta bertan etxetik ekarritako manta, burkoa… Lo egiterako momentuan haurren batek arazorik edo beldurrik bazuen, beti hurbiltzen zitzaion irakasleren bat lasaitzera eta goxatzera. Ordu eta erdi ingurukoa izan oi zen siesta.





Resultado de imagen de siesta niños
Itsaso: Ni 2 urteko gelan egon nintzen eta haur batzuk bakarrik botatzen zuten siesta. Batzuk bazkaltzera etxera joaten ziren beraz, arratsaldean ez ziren eskolara etortzen eta eskolan gelditzen ziren batzuk lo egiten zuten eta beste batzuk jolastokira joaten ziren. Siesta egiten zutenak, bazkaldu eta gero jantokiko hezitzailearekin beraien gelara joaten ziren lo egitera. Bertan, oheak jartzen zituzten eta bakoitzak bere zakua izaten zuen. Hezitzaileak, musika lasaia jartzen zieten eta irakaslea klasera etorri arte jantokiko hezitzailearekin egoten ziren eta gero irakaslea sartzen zen. 

Ane: nire haur eskolan, ordu batetik aurrera (12etatik aurrera) familiak haurra hartzera etortzen ez baziren, derrigorrez siestara gelditu behar ziren eta 13:30tatik aurrera aukera zuten haurra eramateko, baina ez lehenago. Siesta unea halakoa zen; pardela aldatu, bodyan utzi eta gelan zehar koltxonetak jartzen ziren. Hezitzaileak haur bakoitzari txupetea ematen zion, behar izanez gero. Ondoren, izara batez estali eta musika erlaxantea jartzen zitzaien. 

Garazi: Nire esperientziaren arabera, haur batzuk siesta orduan lo egiten zuten eta beste batzuk ez. Guraso batzuek ez zuten nahi beren seme- alabak lo egiterik, horregatik besteak lo zeuden bitartean, hauek, jolasten jarraitzen zuten. Siesta ordua heltzean, hezitzaileak haurrak banan banan besoetan hartu eta ikasgela ondoan zegoen gela ilun batera eramaten zituen, sehasketan haurrak lo egiteko. Sehaskan sartu baino lehen, gela honetan musika lasaia ipini eta haurrei arropa kentzen zien, BODIan utzi arte. 


Praktikoa
Pardela

Pardelaren itxiera itsasgarriak askatu eta erditik atzerantz tolestu, haurraren azalean itsatsi ez dadin. Baina oraindik ez kendu pixoihal zikina. 

Haurrak kaka egin badu, lehenengo painalakin apur bat gabitu ipurdia. Neska izanez gero, beti alutik hasita ipurdiranzko norabidean. Honekin, infekzioak ekiditen dira. Mutila baldin bada aldiz, izterretako zimurretatik hasita pitilinerarte. 

Esku batekin, haurraren orkatilak heldu eta haurra aldatzeko tokitik zentimetro batzuk igo.

Resultado de imagen de pañalesPixoiala zikina erditik tolestu eta haurraren ipurmazail azpian utzi, painalaren aldi zikina barruan utziz. 
Haurrentzako toallita batekin edo toallita umel batekin haurraren genital aldea kontu handiz garbitu. 

Haurraren hanka biak goratu eta ipurmasailak garbitu. 
Pardel zikina garbiagatik aldatu. Pardela zabaldu eta itxiera itsasgarria duen zatia haurraren ipurmasailaren azpian jarri. Ondoren,tolestu beheko aldea haurraren sabelaren gainean, bere hanken artetik pasatuz (banatu hankaka halik eta gehien, minik egin gabe). Kontuan izan behar da, pardela haurraren hanken bitartean puztuta geratu ez dadila. Horrek, narritadura eta deserosotasuna eragin dezakelako. Haur jaio berriei, zilbor-hestea estaltzen sahiestu behar da (haur jaio berrientzat diseinatutako pardel bereziak daude, aurreko aldea moztuta daukatenak). Mutiletan, zakila beherantz apuntatzen dagoela egiaztatu behar da, txisa pardeletik irten ez dadin. 
Pardela zarratu, itxiera itsasgarriak dituen aldeak itsatsiz. Ziurtatu ondo estututa dagoela, baina azalean atximur egin gabe. Pardelaren fabrikatzailearen argibideak kontsultatu, aholku espezifikoagoak izateko. 
Pardel zikina zarratu, pardela bilduz eta itxiera itsasgarriak itsatsiz. Ondoren, Plastikozko poltsa batera sartu eta pardel zikinen ontzira bota. Bukatzeko, haurra jantzi eta eskuak ondo garbitu. 


Biberoia

Resultado de imagen de biberonBiberoia prestatu behar duen pertsonak eskuak xaboiarekin garbitu behar ditu eta jarraian biberoia eta tetina destilatu beharko dira, irekiten duen lapikoan 10 minutuz edukita edo desinfektante pilula ur hotzean botaz.

Biberoia urez bete (gomendagarria da gatz gutxiko ur minerala erabiltzea) kantitate egokian, hau da, pediatrak esandakoa jarraituz eta mikrouinean berotu.

Ur beroari esne hautsa bota (kazito bakoitzeko 30ml ur) eta biberoia ondo itxi. Biberoia ondo nahastu irabiatuz

Haurrari biberoia eman baino lehen tenperatura egiaztatu irakiten egon ez dadin. Horretarako esne tanta batzuk bota eskumuturrera.

Tenperatura egokia denean, postura egoki bat bilatu haurrari biberoia emateko.


Haurren errutinari buruzko aurkezpena alde batera utziz, unitate didaktikoen aurkezpenei buruz hitz egingo dizuet segidan. 3 aurkezpen izan dira guztira:

Lehenengo aurkezpena, Living taldeak eskaini digu. Euren unitate didaktikoa aurkeztu digute, animaliak. Unitate didaktikoaren ezaugarriak azaldu ostean, jarduera praktiko bat proposatu digute. Soinu ezberdinak igortzen dituzten audioak erreproduzitu dituzte, eta guk, gainerako ikaskideok eta Maitanek, audioak entzun eta ze soinu, zarata, objektu, animalia... den identifikatu ostean, paper txuri batean idatzi behar izan ditugu entzundakoaren izenak. Gero, guztion artean zuzendu dugu ariketa, eta zuzenketak amaitzean, Living taldekoei eman dizkiegu paperak.


Imagen relacionada


Bigarren aurkezpena, nire taldearen aurkezpena izan da, PAISAIAK, gure unitate didaktikoa aurkeztu dugu. Gure unitatearen ezaugarriak, helburuak eta jarduerak azaldu ostean, jardueretariko bat aukeratu dugu ikasgelan lantzeko. Jarduera, ipuin bat kontatzea izan da, guk asmaturiko eta eginiko liburu bat. Liburu honen bidez, basamortuaren paisaia landu dugu gure ikaskideekin.


















Hirugarren eta azken taldeak, Talde modularrak, haien unitate didaktikoa aurkeztu ostean, fakultatetik ateratzeko eskatu digute, eta 2 minututan, binaka jarri eta 3 hosto desberdin aurkitzeko esan digute. Hau egin eta gero, jasotako hostoekin, hostoen lerroartea marraztu behar izan dugu orri txuri batean, eta azkenik, marrazki guztiekin mural bat osatu dugu.


Imagen relacionada


Hausnarketa:


Unitate didaktikoaren zuzenketak egiten joan garen heinean, zalantza batzuk sortzen hasi zaizkigu zuzenketa batzuen aurrean. Hori dela eta, Maitaneri eskatu behar izan diogu laguntza, pare bat gauza argitzeko. Maitaneren laguntzaz zalantzak argitu ostean, unitate didaktikoaren zuzenketekin amaitu eta lanari azken ukituak emateari ekin diogu. Azkenik, amaitzea lortu dugunean, izugarrizko lasaitasuna eta poza hartu dugu, lan bat gutxiago baitugu egiteko, izugarrizko pisua kendu dugu gainetik.

Aditu taldearen aurkezpen bereziari dagokionez, haurren errutinari buruzko aurkezpenari dagokionez, alegia, esan beharra dut, oso oso aurkezpen interesgarria iruditu zaidala. Izan ere, egunerokotasunean eta praktikan oinarrituta dago azaldu dutena, eta baita esperientzian oinarritua ere; eurak praktiketan egondako egoeratik abiatuz prestatu baitute aurkezpena, euren esperientziak azalduz. Hori dela eta, oso modu egokia eta dinamikoa iruditu zait azalpen hauek ikastarazteko modua edota bidea.

Unitate didaktikoari buruzko aurkezpenetan zentratuz, lehen aipatu dudan moduan hiru aurkezpen izan ditugu, eta hirurak izan dira jarduera praktikoak. Niri izugarri gustatzen zaizkit jarduera praktikoak, beraz modu egokia iruditu zait aurkezpenetan azaldu beharrekoa praktikan jartzea, hiru taldeok egin dugun moduan. Honek, saioa entretenigarria eta dinamikoa izan dadin lagundu du. Nire ustez, jarduera praktikoak bultzatuz, gainerako ikaskideen arreta lortzen dugu, eta saioak eramangarriagoak egiten dira.

Lehenengo aditu taldean zentratuz, oso ongi azaldu dutelakoan nago beraien unitate didaktikoaren nondik-norakoa, eta jarduera ere oso ongi prestatu dutelakoan nago, haurrei jarduera hori gustatuko zaielakoan nago. Gainera, ikaskide guztion parte-hartzea bultzatu dute jarduera honen bitartez, guztiok egon behar izan gara argi.

Bigarren taldea aldiz, nire taldea izan da. Nire ustez, oso ongi prestatuta eta lan ikaragarria hartuta eraman dugu aurrera aurkezpena. Gainera, aurkezpen oso orekatua izan da, taldekide guztiok parte hartu baitugu modu berean aurkezpenean, txandak errespetatuz.

Hirugarren eta aste honetako azken aurkezpena berriz, oso originala eta entretenigarria izan da. Jarduera sinplea eta egokia delakoan nago. Azken finean, jarduera hau egiten, haurrek oso ondo pasatuko dutela uste dut.Gainera, murala osatuz, guztien lanak hartuko dira kontuan, horrenbestez, elkarlana nagusituko da.






Gehigarria:

Hona hemen, euskaraz aurki ditzakegun unitate didaktiko batzuk:

http://www.euskara.euskadi.eus/informazioa/unitate-didaktikoak/r59-738/eu/


Datorren astera arte!!

viernes, 5 de mayo de 2017

14.ASTEA

Kaixo!


Gaur, astero bezala, astean zehar eginikoari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan ere, irakasleak azalpenak emateari ekin dio, eta aditu taldeek aurkezpenekin jarraitu dute. Gainera, beti bezala, esan beharra dut, inolako zalantzarik izanez gero, zalantzak argitzeko prest egon dela maitane, eta azalpenak eskatuz gero, eman dituela. Modu honetan, aurkezpenak amaitzean, gainontzeko denbora unitate didaktikoa amaitzen joateko erabili dugu. Aste honetan emandako azalpena, "ebaluazioa"-ren inguruan izan da; autoebaluazioa zer den (adibide batzuk eskainiz), printzipio nagusiak edota irizpideak zeintzuk diren, ze ebaluazio sistema dauden, zer eta noiz ebaluatu behar den, ze tresna erabili behar diren eta nork ebaluatu beharko duen, zertarako erabili jasotako informazioa eta egingo den ebaluazioa, informazioa jasotzeko eta informazioaren berri emateko tresnak zein diren eta zertan oinarritzen diren azaldu digu irakasleak. Gainera, honez gain, bi aditu talderen aurkezpena ere egon da aste honetan zehar.

Beraz, ebaluazioa ez da soilik...

• Denbora unitate bat
• Ikasleei buruz egiten dugun zerbait
Resultado de imagen de ebaluazioa• Bukaeran egiten dugun zerbait
• Azterketa bat
• Irakasleak egiten duen zerbait
• Kalifikazio bat

Inplikatuta baitaude: 

• Auto-kontzeptu eta auto-estimazioa
• Frustrazioa
• Aurrera jotzeko aukera
• Metakognizioa
• Autonomia
• Bakoiztea
• Alderatzea
• Justizia
• Aukera berdintasuna
• Promozioa
• Objektibotasuna eta subjektibotasunaren artean

Ondorioz, zer da ebaluazioa?

• Ebaluatu nahi dugunari buruzko informazioa jaso, patroi edo irizpide batzuekin konparatu, analisia egin, kalifikatu eta aldaketa prestatzea.



Zeintzuk dira irizpideak?

• Helburuen lorpena (ebaluazio-irizpideak, konpetentziak, gutxienekoak, etab.)
• Taldearen jokabidea
• Subjektu bakoitzaren aukerak eta abiapuntua

Irizpide hauen arabera… 

• Kalifikazioak edo etekinak:
Resultado de imagen de evaluacion
Nahikoak edo behar bezalakoak (asebetetzekoak)

Etekin bera izan daiteke nahikoa baina ez asebetetzekoa, edo alderantziz, ez nahikoa baina bai asebetetzekoa

Ebaluazio sistema

1. Zer ebaluatu?
2. Noiz ebaluatu?
3. Ze tresna erabili ebaluatzeko?
4. Nork ebaluatu?
5. Zertarako erabili jasotako informazioa eta egingo den ebaluazioa?

     1. Zer ebaluatu?

• Hasieran, egoeraren azterketa (aldagaiak)
• Ikasturtean edo zikloan zehar eta amaieran:
  – umeen garapenaren aspektuak, umeen etekinak edo lorpenak
 – unitate didaktikoa bera (helburu didaktikoak, edukiak, jarduerak, baliabideak, denboraketa, espazioak, etab.)
  – hezitzailea
• Curriculum-proiektua, irakasle-taldearen eta ikastetxearen funtzionamendua.
• Egoeraren azterketan kontuan izan ditugun aldagaiak

     2. Noiz ebaluatu?

• Hasieran: beharrizanak eta aukerak analizatzeko. Sistema eratzeko, diseinua (elementuak egokitzeko, beharrezkoa bada, egokitzapenak egiteko)
• Etengabe: garapen-prozesuaren jarraipena egiteko, aldagaiak analizatu ondoren, sistema birbideratzeko (aldaketa zehatzak)
• Amaieran: garapenaren zen momentu, helburuak lortu diren, sistemak funtzionatu duen, eta, aldaketa zehatzak proposatzeko

     3. Ze tresna erabili?

• Ebaluatu behar dugunaren araberako metodologia, teknika edo tresnak
• Normalean, behaketa eta elkarrizketa

    4. Nork ebaluatu? 

• Hezitzaileaz gain, haurrek lagundu? Nola eta zertan?
• Gurasoek, beste hezitzaile edo lankide, aholkulari, etab.?
•Auto-ebaluazioa (norberak norberaren burua), hetero-ebaluazioa (hezitzaileak haurra) eta koebaluazioa (kideen artekoa)

     5. Zertarako erabili jasotako informazioa eta egingo den ebaluazioa?

Resultado de imagen de evaluacion• Haurrei ikaskuntza eta garapen prozesuan laguntzeko.
• Haurrak promozionatzeko ziklo batetik edo etapa batetik bestera, umeak sailkatzeko, etab.
• Gurasoekin batera egingo dugun lana hobeto bideratzeko
• Gure lana eta gaitasunak hobetzeko
• Ikastetxea hobetzeko

Informazioa jasotzeko tresnak

• Behaketa: anekdota bildumak, kontrol zerrendak, balorazio eskalak, mapa deskribatzaileak, kontaketak, egunkaria, portfolioa, kasuen azterketa, argazkiak, grabaketak (bideo zein audioa), etab.
• Elkarrizketak: sakona, egituratua, erdiegituratua, etab.
• Galderasortak (gurasoekin, egoeraren azterketa, hobe aurrez aurre) eta testak (adituek)

Informazioaren berri emateko 

• Txostenak:
   – Ordenatuak, irakurtzeko , ulertzeko, egiteko eta gaurkotzeko errazak eta zehatzak
  – Edukiak, datu garrantzitsuak, oinarrizkoak eta ikaste-prozesuak birbideratzeko egokiak eta erabilgarriak
   – Alde positiboak kontuan izan eta hobetzeko proposamen posible eta errazak planteatu
   – ICPn zehaztuko da ikasturtean zehar noiz eman
   – Normalean familientzat egiten dira. Baina, lankideentzat ere izan daitezke
• Elkarrizketak:
   – Idatziz erraz eman eta jasotzen ez den informazioa tratatu
   – Gure esku-hartzea familiaren ulertze eta onarpen mailara egokitzea erraztu. Denbora gehiago eta nekagarriagoa
  – Ikasturtean zehar hiru elkarrizketa egitea komenigarria: hasieran eta bukaeran beharrezkoa
   – Konfiantzazko giroa sortu


Aurkezpenetan zentratuz,  bi talde aritu dira aste honetan jorratu beharrekoaren inguruan eurek prestaturiko lana aurkezten. Jarduera praktiko bat, eta azalpen teoriko bat izan dira. Hona hemen jarduera praktikoaren azalpena:

Unitate Didaktikoaren ebaluazioa azaltzeko jarduera dinamiko eta dibertigarri bat egin dugu:
    Resultado de imagen de dibujos hechos por niños de casa y montaña
  • Folio bat atera eta gero egin beharreko jarduera azaldu dute. Folioan marrazki bat egin behar izan dugu. (etxea,zuhaitza eta mendiak)
  •  Ondoren, 4 bolondres arbelera atera dira euren marrazkiak adierazteko.(zer marraztu duten, nola...)
  • Gero, gure artean marrazkiak partekatu ditugu eta azaldu dugu zer nolako hobekuntzak egingo genituzkeen geure kideen marrazkietan.(koebaluazioa) 
  • Hori bukatzean, berriz ere bakoitzak bere marrazkia hartu du eta norbera ebaluatu da.(autoebaluazioa)
  • Ondorioa: jarduera honen bidez hezitzaileek ikasleak ebaluatu ahal dituzte (heteroebaluazioa), euren artean ebaluatu daitezke eta azkenik, euren burua ere ebaluatu dezakete. Horrela 3 ebaluazio mota gauzatuko dira.

Bigarren aurkezpenean zentratuz berriz, esan beharra dut, ebaluazioa zer den eta zertan oinarritzen den oso ondo azaldu dutela, eta azaldurikoaren arira,adibide batzuk eta bideo bat jarri dituztela aurkezpenean zehar. Modu labur batean, eskema moduan, azalduko dizuet aurkezpenean aurkeztu dutena:


Zer da ebaluazioa?

•Ebaluatu/baloratu nahi dugunari buruzko informazioa jasotzea:

-Patroi edo irizpide batzuekin konparatzeko
  - Analisia egiteko
  - Kalifikatzeko 
  - Aldaketak prestatzeko

Inplikatuak:

•Auto-kontzeptu eta auto-estimazioa
Resultado de imagen de niños en la escuela infantil•Frustrazioa
•Aurrera jotzeko aukera
•Metakognizioa
•Autonomia
•Bakoiztea
•Alderatzea
•Justizia
•Aukera berdintasuna
•Promozioa
•Objektibotasuna eta subjektibotasunaren artean

Sumatiboak:

-Tutoreak, azterketa partzialak eta bukaerakoa, ikasleen etekinak kalifikatzeko.

Formatiboak:

-Tutoreak, behaketatik edo jarritako azterketatik ateratako datuak analizatu, ikasleen eta irakasgaiaren garapena hobetzeko.

Barrukoa:

Zuzendaritza-taldeak, irakasleekin batera, ikastetxearen kalitate pedagogikoa ebaluatu.

Kanpokoa:

Hezkuntza Sailak aukeratutako adituen batzordeak ikastetxe berberaren kalitate pedagogikoa ebaluatu

Zer ebaluatu?

•Hasieran, egoeraren azterketa (aldagaiak)
• Zikloan zehar eta amaieran:
   –Umeen garapenaren aspektuak, umeen etekinak edo lorpenak
 –Unitate didaktikoa bera (helburu didaktikoak, edukiak, jarduerak, baliabideak, denboraketa, espazioak, etab.)
   –Hezitzailea
•ICP, irakasle-taldearen eta ikastetxearen funtzionamendua
•Egoeraren azterketan kontuan izan ditugun aldagaiak

Noiz ebaluatu?

Ziklo osoan zehar egiten da:
•Hasieran: ezagutzak, prozedurak, beharrizanak eta aukerak analizatzeko. Sistema eratzeko, diseinua (elementuak egokitzeko, beharrezkoa bada, egokitzapenak egiteko)
•Etengabe: garapen-prozesuaren jarraipena egiteko, aldagaiak analizatu ondoren, sistema birbideratzeko (aldaketa zehatzak), ikasleei laguntzeko eta lana hobeto antolatzeko
•Amaieran: aurrerapenei eta garapenei buruzko balorazioa: helburuak lortu diren, sistemak funtzionatu duen, eta, aldaketa zehatzak proposatzeko. 

Nork ebaluatu?

•Hezitzaileek, haurrek, gurasoek, aholkulariek, beste hezitzaileek, lankideek
•Auto-ebaluazioa (norberak norberaren burua), hetero-ebaluazioa (hezitzaileak haurra) eta ko-ebaluazioaren (kideen artekoa) bitartez

Ze tresna erabili?

Resultado de imagen de ebaluazioa•Behaketa: anekdota bildumak, balorazio eskalak, egunerokoak, portafolioa, kasuen azterketa, argazkiak, grabaketak, etab.
•Elkarrizketak: sakona, egituratua, erdiegituratua, etab.

•Galderasortak (gurasoekin, egoeraren azterketa, hobe aurrez aurre) eta testak (adituek)

Zertarako erabili jasotako informazioaeta egingo den ebaluazioa?

•Haurrei ikaskuntza eta garapen prozesuan laguntzeko
•Haurrak promozionatzeko ziklo batetik edo etapa batetik bestera, umeak sailkatzeko, etab.
•Gurasoekin batera egingo dugun lana hobeto bideratzeko
•Gure lana eta gaitasunak hobetzeko
•Ikastetxea hobetzeko

Laburbilduz:

Ezinbestekoa da edozein ekitaldi planifikatuan. 
Hezkuntza ere → hobetu ahal izateko.
Ebaluazioa prozesu bat da. 
Informazioa biltzen da →  erabakiak hartzeko. 
Ebaluazioak inplikatzen du, batetik, datu-bilketa eta balioespena egitea, eta bestetik erabakien hartze-prozesua orientatzea.

Bideoa:



Hausnarketa:

Aste hau ere, oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Izan ere, aurkezpen praktiko bat izan dugu, eta azalpenak argiak eta zehatzak izan dira. Hori dela eta, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanaren azken puntuarekin, ebaluazioarekin. Gainera, betiko moduan, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, esan beharra dut, oso ondo goazela unitate didaktikoaren lanarekin, eguneratuta baigoaz. Beraz, oso ongi etorri zaigu aste honetako ebaluazioari buruzko azalpena. Modu honetan, lanarekin aurrera jarraitu ahal izan baitugu.

Aurkezpenei dagokienez, nahiko aurkezpen egokiak eta laburrak izan direlakoan nago. Gainera, lehenengo aditu taldeak, oso argi azaldu dute egin beharrekoa, modu sinple eta zehatz batean prestatu baitute jarduera, eta bigarren aditu taldeak ere, oso azalpen argiak eta egokiak eman ditu. Jarduera praktikoa interesgarria izan da autoebaluazioa, koebaluazioa, eta heteroebaluazioa lantzeko. Beraz, egia esan, modu egokiagoa eta dinamikoagoa iruditu zait lehenengo taldearen jarduera ebaluazioa lantzeko, bigarren taldearena baino, nahiz eta bigarren taldeak ere oso ongi aurkeztu duen prestaturiko lana.

Ondorioz, esan beharra dut, aste honetako saioak, dinamikoak eta interesgarriak iruditu zaizkidala. Unitate didaktikoari dagokionez aldiz, erdi amaituta dugu lana, nahiz eta oraindik azken ukituak ematea falta zaigun. Hala ere, nahiz eta unitate didaktikoa guztiz amaitua ez izan, datorren astean gure unitate didaktikoaren aurkezpena egin behar dugunez, Maitanek gure unitate didaktikoa bidaltzeko eskatu digu. Horrela, unitate didaktikoan egin beharreko aldaketak eta zuzenketak adieraziko dizkigu, eta aldi berean, jarraipen bat egingo digu, orainarteko lana ikuskatuz.




Gehigarria:

Hona hemen, autoebaluazio, koebaluazioa eta heteroebaluazioari buruzko azalpen interesgarri bat:





Datorren astera arte!!

jueves, 27 de abril de 2017

13.ASTEA

Kaixo!


Gaur, aste santuetatik bueltan egin dugunari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, irakasleak azalpenak emateari ekin dio, eta aditu taldeek aurkezpenekin jarraitu dute. Gainera, beti bezala, esan beharra dut, inolako zalantzarik izanez gero, zalantzak argitzeko prest egon dela maitane, eta azalpenik eskatuz gero, eman dituela. Modu honetan, aurkezpenak amaitzean, gainontzeko denbora unitate didaktikoarekin jarraitzeko erabili dugu. Aste honetan emandako azalpena, "metodologia"-ren inguruan izan da; metodologia zer den, printzipio nagusiak, afektibotasun printzipioa, bakoizte printzipioa, sozializazio printzipioa, irakaskuntza kolektiboa, globalizazio printzipioa, aktibotasun printzipioa, sormen printzipioa, transferentzia-printzipioa, eta gelaren antolaketa zer den eta zertan oinarritzen den azaldu digu irakasleak.

Beraz, zer da metodologia? 

• Metodologia nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa da.
• Ikastetxe, ziklo, maila, ikasgai, arlo, etab. batean zer printzipio, metodo, estrategia, teknika, jarduera, gelaren antolakuntza, etab. erabili behar ditugun argitzen duen hausnarketa.

Printzipio nagusiak 

• Afektibotasun-printzipioa 
• Bakoizte-printzipioa 
• Sozializazio-printzipioa 
• Irakaskuntza kolektiboa 
• Globalizazio-printzipioa 
• Aktibotasun-printzipioa 
• Sormen-printzipioa 
• Transferentzia-printzipioa

Afektibotasun-printzipioa 

• Afektibitateak eragina dauka umearen garapen kognitibo, afektibo-sozial eta fisikoan. Afektibitatearen beharra, elikatzea edo babesa bezain oinarrizkoa da 
• Hezitzailearen ardura: 
– Giro atsegin eta goxoa sortzea 
– Umeak, diren moduan onartu, tratatu eta erlazio pertsonala eta berezia sortu (arreta eman, gogoz entzun, errespetatu, bakoitzaren beharrizanak asebete, erabakitzeko aukera eman, etab.) 
– Umeen gaitasunetan konfiantza izatea. Lorpenak ospatu eta oztopoak gainditzeko baliabideak eskaini 
– Tonu atseginez hitz egitea (hitzez zein gorputzez) eta umeei aldez aurretik jakin arazi egingo zaiena

Bakoizte-printzipioa 

• Irakaskuntza subjektu bakoitzaren premia eta ezaugarriei egokitzeko beharrean du oinarria 
• Talde homogeneoak (antzeko ezaugarriak dituzten umeak) eta heterogeneoak (ezaugarri desberdinak dituztenak). Azken hauen erabilpena gomendatzen da 
• Talde heterogeneoak eratzean, espazioa, denbora eta baliabideak malgutu eta dibertsifikatu beharko dira: 
– Gela txokotan eta tailerretan banatu 
– Bakoitzak bere kabuz lan egiteko edo jolasteko denbora eman 
– Erabilpen anitzeko baliabideak eta baliabide anitzak eskaini 
• Montessori, Laborategiko Dalton plana, fitxa sistema, irakaskuntza pertsonalizatua, lan autonomoa, irakaskuntza programatua, menperatzeikastea, kontratuak, tutoretzak, egokitzapen indibidualak, etab.

Sozializazio printzipioa 

• Gizartearen kide egiten gaituen prozesua da sozializazioa. Norbanakoak bere inguruko taldeetara moldatzen ikasten du, arau, irudi eta balioak bereganatuz. Prozesu honek bizitza guztia irauten du 
• Prozesu hau emateko ezinbesteko eragileak dira familia, lagun taldea, komunikabideak, teknologia eta eskola 
• Eskolak, sozializazio prozesu hau erraztu dezake. Ikaslearen inguruko gizarte taldean integrazioa eta sozializazioa bilatzen dira. Horretarako, eskolan eta gelan, harremanak, besteekiko lankidetza, lanerako arau sozialen barneratzea errazten dira: 
– Jardueren taldekatzea (bikotea, talde txikia, lan-taldeak, gelako taldeak, talde handiak, etab.) 
– Ikastetxeko eta gelako asanbladak eginez 
– Gelak eta eskolak ongi funtzionatzeko ardurak ikasleen gain jarriz 
– Eskolak komunitatean (auzoan, herrian, etab.) parte hartuz 
• Freinet teknikak, Cousinet metodoa, irakaskuntza kooperatiboa, ikas- komunitateak, berdinen arteko tutoretzak, talde-teknikak, gizarte trebetasunak, autogestioa, elkarlaneko irakaskuntza, etab.

Resultado de imagen de socializacion infantilResultado de imagen de socializacion infantil

Irakaskuntza kolektiboa 

• Irakaskuntza kolektiboak ikasgai magistral, irakaskuntza zuzena eta galderen erabilpena barne hartzen ditu 
• Ikasgai magistrala, irakaslean eta ezagutzen transmisioan oinarritzen den irakaskuntza da. Orokorrean, komunikazioa norabide bakarrekoa da, non irakaslea aktiboa eta ikaslea pasiboa den: 
– Hitz egiteko abiadura, bolumena, doinua, tinbrea, etab. zaindu 
– Begiradek, espresioek, gorputz-mugimenduek, etab. garrantzia handia 
• Irakaskuntza zuzena, irakasle batek zuzendutako instrukzio esplizitu graduala da. Helburua, ikasleak ikasten ari direna menperatzera heltzea. Laguntza ematea ezinbestekoa: 
– Egin beharrekoa erakustea 
– Ikasleen praktika zuzentzea 
– Praktika independentea 
• Hainbat galdera mota erabiltzen dira irakaskuntzan (motibatzeko, parte hartu arazteko, ebaluatzeko, etab.)

Globalizazio printzipioa 

• Globalizazioa funtzio naturala da, ezagutzak globalki barneratzen dira (ez analitikoki) eta norberaren interesetatik abiatuta (eguneroko arazoak, gizartekoak, taldeko edo norbanakoaren interesak). Ikaste esanguratsua bultzatzen du 
• Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan edukiak antolatzeko era egokiena da 
• Ikasgelako ordutegia ez da ikasgai, arlo edo esperientzia eremuen inguruan antolatzen, jarduera moten arabera baizik (lehen orduan, topagunea, korro, bilera edo asanblada landuko dena aukeratzeko eta antolatzeko; bigarrenean, talde lana edo lan pertsonala, interesgune edo proiektua lantzen joateko; ondoren, baterapena, egin denaren berri emateko, etab.) 
• Decrolyren metodoa (interes guneetan oinarri), Freineten globalizazio naturala (umeen proiektuen eta tekniken erabilpena), Kilpatricken proiektuen metodoa, lan proiektuak, etab.

Aktibotasun-printzipioa 

• Ikaslea izaki aktiboa den heinean era independentean ikasten eta lan egiten irakatsiko zaio, baita erabakiak autonomiaz hartzen ere. Umearen aktibitatea (mentala zein gorputzezkoa) umearen beharrizan eta interesetatik irtengo da, maiz praktikotasunari eta funtzionaltasunari lotuz (jolasa, manipulazioa, behaketa, esperimentazioa, etab.) 
• Zenbat eta irakaskuntza zurrunagoa eta irakaslearen laguntza handiagoa, ikasleen aurkikuntza, eraikuntza eta autonomia txikiagoa 
• Agazzi ahaizpak, Montessori, Decroly, Piaget, Bruner, Ausubel, Feuerstein, araketa, aurkikuntza, metodo konstruktibistak, ikasten ikastea, gelako ikerkuntza, lan teknikak, jolasa, etab.

Sormen-printzipioa 

• Gizabanako bakoitzak duen sormen-gaitasuna sustatu, etorkizunean eragozpenak eta gatazkak errazago konpontzeko. Irakasleek arlo guztietan teknika eta ariketa desberdinen bidez sormena landu eta azpi-printzipioak mantentzea: 
– Epaiketak atzeratu, burua ireki, ikasleei ulertarazi sormen pentsamenduarekin loturiko ariketen arrazoia 
• Lau osagarri: jariakortasuna, malgutasuna, originaltasuna eta elaborazioa. Faktore afektiboak ere oso garrantzitsuak dira: jakin mina, irekitasuna, anbiguotasunarekiko tolerantzia, auto-konfiantza, konstantzia, etab. 
• Sormena sustatzeko: 
– Sormena bakarka eta taldeka estimulatzea 
– Gelako bizitzako arazoak edo besterik probestu ikasleek libreki pentsatzeko, ikertzeko eta konponbideak aurkitzeko 
– Sortze prozesuetan epaiketarik ez, burua edo ikuspegia zabaldu 
– Akatsak abiapuntutzat hartu 
• Sormena lantzeko metodo eta teknikak: elkarketa, ideien zurrunbiloa, ideiak eraldatzea, pentsatzeko kapelak, arazoak konpontzea, etab. malgutasunez

Transferentzia-printzipioa 

• Aldez aurretik egindako ikasketa batek ikasketa berri batean edo arazoen ebazpenean duen efektua. Bizitzarako prestatzea, transferentzia positiboa erraztu 
• Aldez aurretiko ikasketak lagundu dezake (positiboa), zaildu (negatiboa) edo inolako efekturik ez ikasketa berrian edo arazoaren ebazpenean. 
• Metodoa, ikaslearen beharrizan, ikaste-betekizun eta irakasle trebetasun pertsonalen araberakoa

Gelaren antolaketa 

• Espazioa: segurua, harkorra eta pizgarria 
• Materiala: segurua, pizgarria, ondo banatua eta ordenatua 
• Denbora: erritmo eta beharrizanak kontuan hartu 
• Taldekatzea: beraien artean edo hezitzailearekin erlazionatzeko era; segurua eta aberasgarria 
• Arauak: justifikatuak, hitzartuak eta funtzionalak



Aurkezpenetan zentratuz, talde bat aritu da aste honetan jorratu beharrekoaren inguruan eurek prestaturiko lana aurkezten. Metodologian zentratu dira. Esan beharra dut, metodologia zer diren oso ondo azaldu dutela, eta azaldurikoaren arira, hainbat adibide eta bideo jarri dituztela aurkezpenean zehar. Modu labur batean, eskema moduan, azalduko dizuet aurkezpenetan aurkeztu dutena:

Gaur egungo hezkuntza sistema

Goizegi eskolaratu.                                                                             Haurtzaroko presioa

Zurrunagoa + konpetitiboagoa + azterketak.               ⇛                   Jolasa

Eskola kanpoko ekintza asko.                                                             Sormena

                                                                                                             Gogoeta








Pedagogia berritzaileak

- Umea ulertzeko, haren beharrak asetzeko eta hezteko modu ezberdinak erakutsi.
- Ohiko hezkuntzak dituen gabeziak asetzeko erabili.

- Pedagogia ezagunenak:
   
     - Waldorf
     - Montessori
     - Sutherland Neillen oinarritutako eskola demokratikoak
     - Emmi Pikler
     - Reggio Emilia


Waldorf 

-Naturan oinarritzen da.
-Sortzailea: Rudolf Steiner.
-Erabiltzen dituzten materialak naturualak dira





Montessori 

Maria Montessoriren ideiak haurrak errespetatzean eta haien ikasteko ahalmenean zentratu zituen.

Gizakien itxaropena bezala hartu zituen kontzeptu hauek, horregatik askatasuna haien garapenean ematea garrantzitsua zela pentsatu zuen, haurra handitzean bizitza aurrera eramateko gai izateko.






















 Hausnarketa:

Aste hau ere, oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Izan ere, aurkezpen bat izan dugunez, azalpenak laburrak, argiak eta zehatzak izanik, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanarekin. Gainera,betiko moduan, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, nahiko ondo goaz unitate didaktikoaren lanarekin, eguneratuta goaz. Beraz, oso ongi etorri zaigu aste honetako metodologiari buruzko azalpena. Modu honetan, lanarekin aurrera jarraitu ahal izan baitugu. Bestalde, aste honetan gehien gustatu zaidana, metodologiaren barneko printzipio nagusiak ezagutzea izan da, oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, sozializazio printzipioa.

Aurkezpenari dagokienez, nahiko aurkezpen egokia izan dela iruditu zait. Gainera, oso ongi azaldu dute dena, modu sinple eta zehatz batean. Izan ere, erabili dituzten power-pointak oso zehatzak eta argiak iruditu zaizkit orokorrean.

Ondorioz, esan beharra dut, aste honetako saioak, dinamikoak eta interesgarriak iruditu zaizkidala. Unitate didaktikoari dagokionez aldiz, dagoeneko itxura polita hartu du, nahiz eta oraindik ebaluazioa egitea falta zaigun.


                               

Gehigarria:

Hona hemen, haur hezkuntzako metodologian murgiltzen den web orri bat:

http://actividadesinfantil.com/archives/2092

Hemen aldiz, haurren sozializazio printzipioaren inguruan, bi web orri interesgarri:

https://www.etapainfantil.com/tag/socializacion-infantil


Datorren astera arte!!