Kaixo!
Gaur, aste santuetatik bueltan egin dugunari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, irakasleak azalpenak emateari ekin dio, eta aditu taldeek aurkezpenekin jarraitu dute. Gainera, beti bezala, esan beharra dut, inolako zalantzarik izanez gero, zalantzak argitzeko prest egon dela maitane, eta azalpenik eskatuz gero, eman dituela. Modu honetan, aurkezpenak amaitzean, gainontzeko denbora unitate didaktikoarekin jarraitzeko erabili dugu. Aste honetan emandako azalpena, "metodologia"-ren inguruan izan da; metodologia zer den, printzipio nagusiak, afektibotasun printzipioa, bakoizte printzipioa, sozializazio printzipioa, irakaskuntza kolektiboa, globalizazio printzipioa, aktibotasun printzipioa, sormen printzipioa, transferentzia-printzipioa, eta gelaren antolaketa zer den eta zertan oinarritzen den azaldu digu irakasleak.
Beraz, zer da metodologia?
• Metodologia nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa da.
• Ikastetxe, ziklo, maila, ikasgai, arlo, etab. batean zer printzipio, metodo,
estrategia, teknika, jarduera, gelaren antolakuntza, etab. erabili behar
ditugun argitzen duen hausnarketa.
Printzipio nagusiak
• Afektibotasun-printzipioa
• Bakoizte-printzipioa
• Sozializazio-printzipioa
• Irakaskuntza kolektiboa
• Globalizazio-printzipioa
• Aktibotasun-printzipioa
• Sormen-printzipioa
• Transferentzia-printzipioa
Afektibotasun-printzipioa
• Afektibitateak eragina dauka umearen garapen kognitibo, afektibo-sozial
eta fisikoan. Afektibitatearen beharra, elikatzea edo babesa bezain
oinarrizkoa da
• Hezitzailearen ardura:
– Giro atsegin eta goxoa sortzea
– Umeak, diren moduan onartu, tratatu eta erlazio pertsonala eta
berezia sortu (arreta eman, gogoz entzun, errespetatu, bakoitzaren
beharrizanak asebete, erabakitzeko aukera eman, etab.)
– Umeen gaitasunetan konfiantza izatea. Lorpenak ospatu eta oztopoak
gainditzeko baliabideak eskaini
– Tonu atseginez hitz egitea (hitzez zein gorputzez) eta umeei aldez
aurretik jakin arazi egingo zaiena
Bakoizte-printzipioa
• Irakaskuntza subjektu bakoitzaren premia eta ezaugarriei egokitzeko
beharrean du oinarria
• Talde homogeneoak (antzeko ezaugarriak dituzten umeak) eta
heterogeneoak (ezaugarri desberdinak dituztenak). Azken hauen
erabilpena gomendatzen da
• Talde heterogeneoak eratzean, espazioa, denbora eta baliabideak
malgutu eta dibertsifikatu beharko dira:
– Gela txokotan eta tailerretan banatu
– Bakoitzak bere kabuz lan egiteko edo jolasteko denbora eman
– Erabilpen anitzeko baliabideak eta baliabide anitzak eskaini
• Montessori, Laborategiko Dalton plana, fitxa sistema, irakaskuntza
pertsonalizatua, lan autonomoa, irakaskuntza programatua, menperatzeikastea,
kontratuak, tutoretzak, egokitzapen indibidualak, etab.
Sozializazio printzipioa
• Gizartearen kide egiten gaituen prozesua da sozializazioa. Norbanakoak bere
inguruko taldeetara moldatzen ikasten du, arau, irudi eta balioak bereganatuz. Prozesu honek bizitza guztia irauten du
• Prozesu hau emateko ezinbesteko eragileak dira familia, lagun taldea,
komunikabideak, teknologia eta eskola
• Eskolak, sozializazio prozesu hau erraztu dezake. Ikaslearen inguruko gizarte
taldean integrazioa eta sozializazioa bilatzen dira. Horretarako, eskolan eta gelan,
harremanak, besteekiko lankidetza, lanerako arau sozialen barneratzea errazten
dira:
– Jardueren taldekatzea (bikotea, talde txikia, lan-taldeak, gelako taldeak, talde
handiak, etab.)
– Ikastetxeko eta gelako asanbladak eginez
– Gelak eta eskolak ongi funtzionatzeko ardurak ikasleen gain jarriz
– Eskolak komunitatean (auzoan, herrian, etab.) parte hartuz
• Freinet teknikak, Cousinet metodoa, irakaskuntza kooperatiboa, ikas- komunitateak, berdinen arteko tutoretzak, talde-teknikak, gizarte trebetasunak,
autogestioa, elkarlaneko irakaskuntza, etab.

Irakaskuntza kolektiboa
• Irakaskuntza kolektiboak ikasgai magistral, irakaskuntza zuzena eta galderen
erabilpena barne hartzen ditu
• Ikasgai magistrala, irakaslean eta ezagutzen transmisioan oinarritzen den
irakaskuntza da. Orokorrean, komunikazioa norabide bakarrekoa da, non
irakaslea aktiboa eta ikaslea pasiboa den:
– Hitz egiteko abiadura, bolumena, doinua, tinbrea, etab. zaindu
– Begiradek, espresioek, gorputz-mugimenduek, etab. garrantzia handia
• Irakaskuntza zuzena, irakasle batek zuzendutako instrukzio esplizitu graduala
da. Helburua, ikasleak ikasten ari direna menperatzera heltzea. Laguntza
ematea ezinbestekoa:
– Egin beharrekoa erakustea
– Ikasleen praktika zuzentzea
– Praktika independentea
• Hainbat galdera mota erabiltzen dira irakaskuntzan (motibatzeko, parte hartu
arazteko, ebaluatzeko, etab.)
Globalizazio printzipioa
• Globalizazioa funtzio naturala da, ezagutzak globalki barneratzen dira (ez
analitikoki) eta norberaren interesetatik abiatuta (eguneroko arazoak,
gizartekoak, taldeko edo norbanakoaren interesak). Ikaste esanguratsua
bultzatzen du
• Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan edukiak antolatzeko era egokiena
da
• Ikasgelako ordutegia ez da ikasgai, arlo edo esperientzia eremuen
inguruan antolatzen, jarduera moten arabera baizik (lehen orduan,
topagunea, korro, bilera edo asanblada landuko dena aukeratzeko eta
antolatzeko; bigarrenean, talde lana edo lan pertsonala, interesgune edo
proiektua lantzen joateko; ondoren, baterapena, egin denaren berri
emateko, etab.)
• Decrolyren metodoa (interes guneetan oinarri), Freineten globalizazio
naturala (umeen proiektuen eta tekniken erabilpena), Kilpatricken
proiektuen metodoa, lan proiektuak, etab.
Aktibotasun-printzipioa
• Ikaslea izaki aktiboa den heinean era independentean ikasten eta lan
egiten irakatsiko zaio, baita erabakiak autonomiaz hartzen ere. Umearen
aktibitatea (mentala zein gorputzezkoa) umearen beharrizan eta
interesetatik irtengo da, maiz praktikotasunari eta funtzionaltasunari lotuz
(jolasa, manipulazioa, behaketa, esperimentazioa, etab.)
• Zenbat eta irakaskuntza zurrunagoa eta irakaslearen laguntza handiagoa,
ikasleen aurkikuntza, eraikuntza eta autonomia txikiagoa
• Agazzi ahaizpak, Montessori, Decroly, Piaget, Bruner, Ausubel, Feuerstein,
araketa, aurkikuntza, metodo konstruktibistak, ikasten ikastea, gelako
ikerkuntza, lan teknikak, jolasa, etab.
Sormen-printzipioa
• Gizabanako bakoitzak duen sormen-gaitasuna sustatu, etorkizunean
eragozpenak eta gatazkak errazago konpontzeko. Irakasleek arlo guztietan
teknika eta ariketa desberdinen bidez sormena landu eta azpi-printzipioak
mantentzea:
– Epaiketak atzeratu, burua ireki, ikasleei ulertarazi sormen
pentsamenduarekin loturiko ariketen arrazoia
• Lau osagarri: jariakortasuna, malgutasuna, originaltasuna eta elaborazioa. Faktore afektiboak ere oso garrantzitsuak dira: jakin mina, irekitasuna,
anbiguotasunarekiko tolerantzia, auto-konfiantza, konstantzia, etab.
• Sormena sustatzeko:
– Sormena bakarka eta taldeka estimulatzea
– Gelako bizitzako arazoak edo besterik probestu ikasleek libreki
pentsatzeko, ikertzeko eta konponbideak aurkitzeko
– Sortze prozesuetan epaiketarik ez, burua edo ikuspegia zabaldu
– Akatsak abiapuntutzat hartu
• Sormena lantzeko metodo eta teknikak: elkarketa, ideien zurrunbiloa, ideiak
eraldatzea, pentsatzeko kapelak, arazoak konpontzea, etab. malgutasunez
Transferentzia-printzipioa
• Aldez aurretik egindako ikasketa batek ikasketa berri batean edo arazoen
ebazpenean duen efektua. Bizitzarako prestatzea, transferentzia positiboa
erraztu
• Aldez aurretiko ikasketak lagundu dezake (positiboa), zaildu (negatiboa)
edo inolako efekturik ez ikasketa berrian edo arazoaren ebazpenean.
• Metodoa, ikaslearen beharrizan, ikaste-betekizun eta irakasle trebetasun
pertsonalen araberakoa
Gelaren antolaketa
• Espazioa: segurua, harkorra eta pizgarria
• Materiala: segurua, pizgarria, ondo banatua eta ordenatua
• Denbora: erritmo eta beharrizanak kontuan hartu
• Taldekatzea: beraien artean edo hezitzailearekin erlazionatzeko era;
segurua eta aberasgarria
• Arauak: justifikatuak, hitzartuak eta funtzionalak
Aurkezpenetan zentratuz, talde bat aritu da aste honetan jorratu beharrekoaren inguruan eurek prestaturiko lana aurkezten. Metodologian zentratu dira. Esan beharra dut, metodologia zer diren oso ondo azaldu dutela, eta azaldurikoaren arira, hainbat adibide eta bideo jarri dituztela aurkezpenean zehar. Modu labur batean, eskema moduan, azalduko dizuet aurkezpenetan aurkeztu dutena:
Gaur egungo hezkuntza sistema
Goizegi eskolaratu. Haurtzaroko presioa
Zurrunagoa + konpetitiboagoa + azterketak. ⇛ Jolasa
Eskola kanpoko ekintza asko. Sormena
Gogoeta
Pedagogia berritzaileak
- Umea ulertzeko, haren beharrak asetzeko eta hezteko modu ezberdinak erakutsi.
- Ohiko hezkuntzak dituen gabeziak asetzeko erabili.
- Pedagogia ezagunenak:
- Waldorf
- Montessori
- Sutherland Neillen oinarritutako eskola demokratikoak
- Emmi Pikler
- Reggio Emilia
Waldorf
-Naturan oinarritzen da.
-Sortzailea: Rudolf Steiner.
-Erabiltzen dituzten materialak naturualak dira

Montessori
Maria Montessoriren ideiak haurrak errespetatzean eta haien ikasteko ahalmenean zentratu zituen.
Gizakien itxaropena bezala hartu zituen kontzeptu hauek, horregatik askatasuna haien garapenean ematea garrantzitsua zela pentsatu zuen, haurra handitzean bizitza aurrera eramateko gai izateko.
Hausnarketa:
Aste hau ere, oso aste produktiboa eta dinamikoa izan da. Izan ere, aurkezpen bat izan dugunez, azalpenak laburrak, argiak eta zehatzak izanik, aurrera jarraitu dugu unitate didaktikoaren lanarekin. Gainera,betiko moduan, klaseko orduez baliatu gara lana aurrera eramateko, ahalik eta lan gutxien egiteko etxean. Honez gain, nahiko ondo goaz unitate didaktikoaren lanarekin, eguneratuta goaz. Beraz, oso ongi etorri zaigu aste honetako metodologiari buruzko azalpena. Modu honetan, lanarekin aurrera jarraitu ahal izan baitugu. Bestalde, aste honetan gehien gustatu zaidana, metodologiaren barneko printzipio nagusiak ezagutzea izan da, oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, sozializazio printzipioa.
Aurkezpenari dagokienez, nahiko aurkezpen egokia izan dela iruditu zait. Gainera, oso ongi azaldu dute dena, modu sinple eta zehatz batean. Izan ere, erabili dituzten power-pointak oso zehatzak eta argiak iruditu zaizkit orokorrean.
Ondorioz, esan beharra dut, aste honetako saioak, dinamikoak eta interesgarriak iruditu zaizkidala. Unitate didaktikoari dagokionez aldiz, dagoeneko itxura polita hartu du, nahiz eta oraindik ebaluazioa egitea falta zaigun.

Gehigarria:
Hona hemen, haur hezkuntzako metodologian murgiltzen den web orri bat:
http://actividadesinfantil.com/archives/2092
Hemen aldiz, haurren sozializazio printzipioaren inguruan, bi web orri interesgarri:
https://www.etapainfantil.com/tag/socializacion-infantil
http://www.psicoglobalia.com/la-importancia-de-la-socializacion-en-los-ninos/
Besterik gabe, ondo izan!

Datorren astera arte!!